aiaraldea.eus

Txerri askoren zoritxarrerako, hemen dira San Martinak

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo
Txerri askoren zoritxarrerako, hemen dira San Martinak

Gaur iluntze partean emango zaie hasiera Zolloko jaiei bolandera eta kanpai doinuen artean. Plaza, frontoi eta eliz portale inguruak jai giroz jantziko dira bihartik domekara arte.

Gaur iluntze partean emango zaie hasiera Zolloko jaiei bolandera eta kanpai doinuen artean. Plaza, frontoi eta eliz portale inguruak jai giroz jantziko dira bihartik domekara arte.

Ostegunean, San Martin egunean, Zollora gerturatuko den jendeak, urdinez jantzi berri den frontoian, esku pilota partiduak ikusteko aukera edukiko du eguerdiko 12:30tatik aurrera. Lehenengo umeek jokatuko dute eta gero nagusiek. Berasaluze IX (Berriz) eta Dani Arkotxa (Zollo), Erauzkin (Lemoa) eta Galarza VIren (Lemoa) kontra lehiatuko dira. Bien bitartean Bidebieta trikitixak giroa alaituko du urtero lez. Hala ere San Martinetako ohiturarik zaharrenetarikoa iluntzeko 19:30tan helduko da: Txarrikia. Zollora gosetuta datorren oro etxean egindako ogia eta txerrikia dastatu ahal izango ditu. Goikiriko pandereterek ere erritmoa jarriko diote gauari Bidebieta trikitixarekin batera.

Bezperan tripa ondo bete zutenek ostiralean dantzariei pasatuko diete lekukoa, izan ere gaueko 22:00etan Azido folkloriko taldearen eskutik dantza plaza egongo da.

“Artxila mortxila” hitz magikoek umeez beteko dute frontoia. Eguerdiko 12:00etan agertokira igoko baita Txan Magoa.

Baina magiak ez ditu aizkorak zorroztuko, hori iluntzeko 20:00etan egongo diren aizkolarien lana izango delako. Aritz Irazabal (Ugao) eta Gaizka Lopez (Laudio), Mikel Ussia (Laudio) eta Unai Aldaperen (Dima) aurka arituko dira.

Itxaropen Zikiña, Herrikadak eta Ze Esatek! taldeen kontzertuek doinua jarriko diote gauari eta amaitzeko erromeria egongo da Amaiur taldearekin.

Larunbatean, pasa den urtean bezala, autobus zerbitzua egongo da. Ugaoko geltokitik 19:30etik 22:30era aterako dira ordu erdiro igotzeko, eta jaisteko 02:30etik 5:30 arte Zollotik.

Igandean Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketaren finala jokatuko da eta goizean zehar Aretako trikitilariak entzun ahal izango dira frontoi inguruetatik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Gazte bat Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Mima mimatia Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia mozollo Erantzuna | #4

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa