aiaraldea.eus

Arrankudiagako haur-eskola zabaldu berri dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arrankudiaga-Zollo

Ikasturtea hastearekin batera Arrankudiagako herritarrek haur-eskola berria dute eskura, eskolako eraikinaren ondoan kokatua, plazapeko lehenengo anfiteatroan hain zuzen ere. Atondutako lokaletan, umeentzako jolas gela ezezik, logela, aldagela, sukalde moduko bat umeen bazkaria berotzeko eta irakasleentzako bulegoa ere ditu haur-eskola berriak. Kanpoaldean, ordea, eskailerak jaitsita, errekara begira dagoen terrazatxoa atondu dute, eta goian, plazan, haurren jolaserako parke berritua.

Haur-eskola atontzeko lanek 234.000 euroko kostua izan dute eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Plan E delakoaren bitartez finantzatu d¡ra.

Haur-eskola dagoeneko martxan da, eta bertan lanean dauden bi irakasleek, momentuz, zero eta urte bat arteko bost umeri eskaintzen diote arreta goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00etara. Hala ere, matrikulatzeko epea oraindik zabalik dago.

Haur-eskolaren gabeziak salatu dituzte Ezkurra hilabetekarian

Hilero argitaratzen duten Ezkurra buletinean salatu dutenez, “orokorrean begiratuta haur-eskola oso ondo egon arren akatsen zerrenda luzetxoa da eraikuntza berria izateko”. Horrela, atondutako terraza erabiltzeko moduan ez dagoela, gurasoek karroak uzteko toki egokirik ez dutela eta azpiko solairuak irisgarritasun arazoak dituela salatu dute; “igogailuaren dependentzia edota edozein larrialdien aurrean baldintzatuta daude”.

“Horrelako kontuak aldez aurretik ikusi behar dira eta konpondu behar dira, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko” azaldu dute urriko Ezkurran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa