Dena prest dago Berakatz egunerako

Erabiltzailearen aurpegia

Urtero bezala Arrankudiagako Andra Mariei amaiera emateko berakatz eguna ospatuko da bihar.

Jai giroa arratsaldean hasi eta goizaldeko ordu txikietararte luzatuko da, izan ere arratsaldeko 5etan futbol partida at jolastuko dute “Goikoek behekoen aurka” eta ondoren 7:30tan pilota partiduak jolastuko dira herriko frontoian. Kirolek lekukoa pasako diete mozorroei, eta plaza inguruak arropa koloretsu eta biziz jantziko dira iluntzeko 9ak aldera.

Aspaldiko ohitura mantenduz herria odolosteak dastatzera etorriko den jendeaz beteko da. Sabela ondo bete ondoren ordea, gaua dantzan eta kantuan pasatzeko aukera egongo da, izan ere plazan Ze esatek! talde gipuzkoarrak  kontzertua eskainiko du eta ondoren Trikizioren erromeri doinuek melodia jarriko diete jaiei. Gizarte Etxean berriz, Dj Bull-ek estilo ezberdineko kantuak jarriko ditu eguneko lehen eguzki printzak atetik sartzen hasten diren arte eta bitartean Berakatz zopa zerbitzatuko da giroan murgilduta dagoen ororentzat. Zoparekin batera amaiera emango zarie 14ean hasi ziren jaiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide