Gizarte Etxeko musika eskolak Euskal Herriko Kantu txapelketan hartuko du parte

Erabiltzailearen aurpegia

Zollo eta Arrankudiagako hainbat haur eta gaztek aurtengo Euskal kantu txapelketan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa, Apirilaren 24ean izango da, Ugaon (Bizkaian). Euskal kantuzaleen elkarteak edizio berezia prestatu du 25. urtemuga ospatzeko. Bertan, bai nagusiak eta baita haurrak ere data beretsuetan leihatuko dira. Kanporaketetan bi kategoriak entzuteko aukera izango den arren, kantuzaleek bi final desberdin izango dituzte gozatzeko, Barakaldo eta Gernikan. Halan da be, final horietara heltzeko bi kanporaketa gainditu beharko dituzte.

Zollo eta Arrankudiagako hainbat haur eta gaztek aurtengo Euskal kantu txapelketan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa, Apirilaren 24ean izango da, Ugaon (Bizkaian). Euskal kantuzaleen elkarteak edizio berezia prestatu du 25. urtemuga ospatzeko. Bertan, bai nagusiak eta baita haurrak ere data beretsuetan leihatuko dira. Kanporaketetan bi kategoriak entzuteko aukera izango den arren, kantuzaleek bi final desberdin izango dituzte gozatzeko, Barakaldo eta Gernikan. Halan da be, final horietara heltzeko bi kanporaketa gainditu beharko dituzte. Epaimahiak erabakitzen dituen lau talde, bakarlari edo bikotek baino ez dute jasoko Euskal Herriko finalerako txartela. Orotara, Arrankudiaga eta Zolloko haur, gazte eta helduen hiru taldek abestuko dute. Talde bakoitzak, bi kanta prestatu ditu kanporaketetarako. Finalean ordea, kanta bakarra defendatu beharko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide