aiaraldea.eus

Korrikako lekukoen segida:"Auzolana"

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Duoandikoetxea   Iritzia  Arrankudiaga-Zollo  Arrankudiaga-Zollo: Arrankudiaga

Herri txikiak handi egiten gaitu Korrikak. Arrankudiaga eta Zollo zeharkatuko dauz aurtengo ekitaldiak. Atxetatik Bakiolarako bidea dogu apirilaren 7an euskararen alde. Ez da hori, ordea, euskerak aurrera egin dagian egiten dogun ahalegin bakarra. Asko zarie, egunerokoan, zeregin horri heltzen deutsazuenak ekintza xume bezain errezen bidez; eskolan seme-alabak euskeraz matrikulatzen dozuezan gurasook, harremanak euskeraz gauzatzen dozuezan herritarrok, ekintzak euskeraz antolatzen dabezan gazteak…

Auzolana izan da beti Arrankudiaga eta Zolloko lanerako ezaugarria. Elkarrekin konpondu doguz basoetako bideak, baselizak, arazoak… Batera prestatu doguz herri eta auzoetako jaiak, egitarau bereziak eta abar. Euskerak ere, guztion babesa eta bultzakada behar dau, elkarlana. Urratsak ez dira bakarrik martxoaren 30etik apirilaren 8ra emon behar. Korrika egitetik harago, jauzi haundia emon behar dau gure hizkuntzak lur honetan ere. Egun batzuk baino ez dira falta Korrika heltzeko. Ea aurtengoa bultzakada gogorra bihurtzen dogun, eguneroko zereginetan euskera erabiltzeko. Arrankudiaga-Zollotik pasatzen danerako, txiki, gazte eta nagusi, prest egongo gara arineketan egiteko. Jai giro alaiean egun ona igaro daigun!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa