63.000 euro baliatuko dituzte haur parkea estaltzeko

Txabi Alvarado Bañares 2017ko eka. 16a, 11:39
Eskolaren eta Batzokiaren artean dago jolasgunea. / Aiaraldea.eus

Proiektua egina dago jada, obra egikaritzea baino ez da falta. 

63.000 euroko inbertsioa egingo du Arrankudiaga-Zolloko Udalak herriko plazan dagoen haur parkeari estalkia jartzeko. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du tokiko erakundeak horretarako, 24.000 eurokoa.

Oraindik ez dakite zehatz mehatz noiz jarriko duten estalgunea. Izan ere, lehiaketa publikoa egin behar dute, obra zein enpresak egingo duen zehazteko. Proiektua, baina, egina dago. Hau da planoetan azaltzen den irudietako bat:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide