Arrankudiaga-Zolloko karobiak berriz argitara

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko urr. 24a, 17:48
Hainbat karobi topatu dituzte, horietako batzuk oso egoera onean. / Argazkia: Txomin Egiluz

Arrankudiaga-Zolloko bizilagun talde batek herrian dauden karobiak bilatu eta katalogatzeari ekin dio. Markel Iturrizar eta Txomin Egiluzek egin dute ikerketa; baina azterketarekin lanean dihardutenez, aurrerago emango dituzte zehaztapen guztiak. Oraingoz, gaur arte aurkitutakoen berri eman dute; laster hasiko baitira konpontzen.

Karobiak antzina karea eskuratzeko erabiltzen ziren erakinak ziren. Karea oso produktu erabilia zen baserrietan, hala nola, zuritzeko erabiltzen zen, edota ortuko ongarri gisa. Karea kareharriaren egoste prozesutik lortzen zen. Horretarako bi-hiru metrotako zilindro formako labeak eraikitzen ziren, karobiak hain zuzen.

Behin-behineko aurkikuntzak

Arrankudiaga-Zolloko bizilagunek herriko karobiak bilatzeari ekin diote. Ondo kontserbatutako bi karobi aurkitu dituzte eta sastraka artean erauzitako beste bat. Karobiak ez ezik, karobietarako beharrezkoa zen kareharri meatze batzuk ere aurkitu dituzte.

Ikaztegien inguruan, Arbideko zubi ondoan eta Aranzazukoerreka-Urgoso aldean egin dituzte aurkikuntzak. Bereziki harrituta agertu dira ikaztegien ondoan azaldutako karobiarekin, hau oso ondo kontserbatuta baitago.

Ez dituzte, ordea, euren datuen arabera, herrian ustez zeuden karobi guztiak aurkitu. Antza, zortzi karobi baino gehiago egon beharko lirateke herrian. Uribarri, Larunbe eta Uriola auzoetan hasiko dira orain bilatzen.

Aurkitutako karobiak zaharberritzeko lanak hasiko dituzte orain. Erakinak ondo garbitu eta modu egokian seinaleztatu nahi dituzte herriko ondare hau bizilagun guztien esku uzteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide