Txondorra gaztetxeko behin-behineko lanak bukatu dituzte

Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanblada 2018ko ots. 5a, 15:55

Hiru urteko auzolanaren emaitza aurkeztu du Arrankudiaga-Zolloko Gazte Asanbladak.

Duela hiru urte ekin zioten Arrankudiaga-Zolloko Txondorra gaztetxearen atonketari. Gazte Asanbladako kideek azaldu dutenez, auzolanean heldu zioten erronkari. "San juan inguruan hasi genituen lanak", kontatu dute. Igerilekuen eraikin ohia aukeratu zuten gazteentzako espazioa atontzeko. Geroztik, hainbat hobekuntza egin dizkiote eraikinari: sarbidea, barruko espazioaren antolaketa... Herrian ekintza anitzak antolatzeko espazioa eratzea izan da obraren helburua. 

Martxoan ospatu zuten lehendabiziko gazte eguna bertan, Ane Arandia eta Olatz Jungitu kideek udaberrian sareratutako elkarrizketan azaldu gisa. Ordutik, asanblada eta ekintza ugari antolatu dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide