aiaraldea.eus

Zain

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa   Iritzia  Arrankudiaga-Zollo

Norantza batean azken kotxeak pasatzearekin batera nabaritzen hasten gara giro berezia. “Gastaka pasatu duela!” “Ez. Aretatik datorrela.” Iturri ez oso fidagarrietatik informazioa zabaltzen hasten da eta urduritasunak gora egiten du. “Osaba Jabi falta da”, batek. “Ba Usterako Lourdes etortekoa da” besteak. “Badatoz!” Irr, irri. “Han Marisabel eta Mariloli! Eta… nok eroango dau lekukoa?” Err, herri. “Danon artien aurten bebai.” Arr, harri.

Ahots anplifikatu batekin nahasten dira urrunegi entzuten diren nota solte batzuk, baina ez gara ulertzeko gai. Korrika hurbiltzen direnen hasperenak entzuteko kapazak gara, ordea, euren bihotz taupadak gure egin eta gorputza martxan jartzen zaigu. Erritmoa hartzen dugu. Notak melodia bihurtzen dira apurka eta hitzak gure ahotara heldu. Jaiotzetik… Bat, bi, hiru… ilusionista, zortzi bederatzi hamar, atso-agure kontorsionista, ga gara, ge gero gu… gure borrokan tinko jarraitzeko hauspoa, euskararen bizitzaren geroaren atzetik, laga erdara, bizi ganoraz!

Eta orduan badatorrela ikusteko gai garenean, begietatik… klika! Negar malkoa ateratzen zaigu. Negar malko horrek ureztatzen du gure mingaina… ikimilikiliklik! Lekukoa jaso eta tipi-tapa, tipi-tapa, Kantauriko brisa gara, Bardeetako ziertzoa. Gu gara gure gero.
Kilometroa ia amaitu ezinda…

Aide korrika, bejondeigula!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa