Unai Gorostizagak 2 domina lortu ditu Sokarri Herri Kirol Taldearekin Munduko Sokatira Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Kirola

Unai Gorostizagak 2 domina lortu ditu Sokarri Herri Kirol Taldearekin Munduko Sokatira Txapelketan

Arrigorriagako Sokarri HKT-ak 2 domina lortu ditu asteburuan jokatutako Munduko Sokatira Txapelketan. Unai Gorostizaga arrankudiagarra taldeko kidea da eta berarentzat ohorea izan da txapelketan parte hartzea.

Zirku bilakatu zuten Gizarte Etxea Aratustetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Gizarte Etxeko Aratusteko Jaiak zirkua izan zuen ardatz. Jende ugari mozorrotu zen eta bertan afaldu zuen. Horrez gain, karaokean parte hartzeko aukera izan zuen.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Lapurreta bi gertatu dira Arrankudiaga-Zollon azken egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo

Lapurreta bi gertatu dira Arrankudiaga-Zollon azken egunetan

Igandean eta atzo lapurretak jazo ziren Arrankudiagan. Asteburuan, herrigunea zeharkatzen duen errepide alboko urbanizazioan pertsona bat edo gehiago etxebizitza batean sartu ziren eta zenbait bitxi lapurtu zituzten.

Jabeak berehala ohartu ziren; etxera itzuli zirenean leihoa apurtuta eta atzeko atea irekirik ikusi zuten eta euren susmoa da ebaslea edo ebasleak barruan zeundela oraindik.

Gertakaria baino lehen ingurutan sumatu zuten pertsona susmagarri baten deskripzioa eta hainbat informazio eman diote herritarrek Ertzaintzari

Gizarte-Etxeak junta berria izango du eta Gazte Asanbladak kudeatuko du astean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Gizarte-Etxeak junta berria izango du eta Gazte Asanbladak kudeatuko du astean zehar

2015. urtea bukatzearekin batera, bost urtez Arrankudiaga-Zolloko Gizarte-Etxea auzo elkarteko aste barruko laguntzaile-arduraduna izandako Naiara Albizuak eta David Medierok euren ardura bukatutzat eman zuten.

Oilarra eta makilak eskuan, Eguen Zuri ospatzen ari dira Arrankudiaga-Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo This is "Eguenzuri Arrankudiaga-Zollon" by aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo, the home for high quality videos and the people who love them.

Felix Zubiaga, Athletic eta Villosako jokalari ohia, zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Kirola

Felix Zubiaga, Athletic eta Villosako jokalari ohia, zendu da

Atzo zendu zen Felix Zubiaga, Villosa eta Athleticeko jokalari ohia. 1945eko urtarrilaren 4an jaio Arrankudiagan, beraz, 71 urte egin berri zituen. 14 urteetatik Villosako taldean jokatu zuen 1964. urtera arte. Athleticek fitxatu zuen urte horretan.

Olentzero eta Mari Domingi Arrankudiaga-Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Argazkiak: Jon Garaio

Euskal Preso Politikoen aldeko kontzertua egin zuten Gizarte-Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko Gizarte-Etxean Euskal Preso Politikoen aldeko kontzertua antolatu zuten pasa den asteburuan. Matarrasa eta Habemus Papam taldeek jo zuten eta lortutako dirua Etxerat elkarteari emango diote.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasun gaua antolatu dute Arrankudiagako Gizarte-Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Arrankudiaga-Zollo

Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasun gaua antolatu dute Arrankudiagako Gizarte-Etxean

Euskal Preso Politikoei elkartasuna adierazteko gaua antolatu du, biharko, abenduaren 12an, Arrankudaiaga-Zolloko presoen aldeko herri mugimenduak. Bertan ateratako etekinak Etxerat elkarteari bideratuko zaizkio, antolatzaileen arabera.

"Elkartasuna ez da delitua, beharrezkoa baizik" lelopean  Matarrasa, Fetitxe eta Habemus Papam musika taldeak arituko dira oholtza gainean. Gainera, azken horrek "Hortzak erakutsi" diska berriaren aurkezpena egingo du.

Mikologia eta elkartasuna uztartu zuten

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo

Jose Mari Ibarbia mikologoak 90 espezie baino gehiago sailkatu zituen igandean Gizarte Etxean. Erakustaldi mikologikoa ez ezik pintxoak ere saldu zituzten eta lortutako dirua euskal preso politikoak babesteko erabiliko dute.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Gizarte Etxeko boluntarioak elkartu ziren pasa den astean afaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo

Gizarte Etxeak boluntarioen lanean oinarritzen du bere jarduera. Egindako lana aitortzeko eta ospatzeko laguntzaileen afaria egin zuten pasa den ostiralean.

Argazkiak: Ixone Mendibil

San Martin Jaietan kontzertuek bete zituzten gauak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Zolloko San Martin Jaiek eskaintza musikal anitza izan dute. Ostiralean Ulukak jo zuen eta larunbatean Los Zopilotes Txirriaos, Tximeleta eta Matarrasak jo zuten. Tokiko eta kanpoko taldeak uztartu zituzten eta jende ugari hurbildu zen Zollora. Hori errazteko doako autobus zerbitzua jarri zuten antolatzaileek.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Abiatu dira San Martin jaiak Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Zolloko jaiak abiatu dituzte dagoeneko. Atzo aizkolariek erakustaldia egin zuten plazan. Trikitilariek alaitu zuten giroa eta odolostea dastatzeko aukera ere eman zuten.

Asteburuan musika izango da protagonista. Ulukak joko du bihar eta larunbatean Los Zopilotes Txirriaos, Tximeleta eta Matarrasa taldeen txanda helduko da. Autobusa jarriko dute gau osoan. Azaroaren 21ean bukatuko dira ospakizunak.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Zollon jai giroa nagusituko da gaurdanik

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Kultura

Zollon jai giroa nagusituko da gaurdanik

Sanmartinak ospatuko dira Zollon, gaurdanik azaroaren 21era bitartean Ganekogortaren magalean. Gaur hasiko dute egitaraua -nahiz eta atzo txupinazoa bota zuten-, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua antolatu ondoren, herri bazkariarekin emango diote bukaera jaiari.

Gaur hasiera

Gaur ekingo diote jaiari. San Martin eguna ospatuko dute eta 12:30etan hasiko diren aizkolariekin emango diote hasiera jaiari. Etxebarria aita-semeak ariko dira giroa alaitzen.

Lehen berdintasun plana zehazteari ekin diote Arrankudiaga-Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo Arrankudiaga-Zolloko Udalak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana egiteko prozesua jarri du martxan. Egitasmoa garatzeko aurre-lanak uztailean hasi ziren eta bi fase aurreikusi dira: diagnostikoa egiteko lehena eta Plana zehazteko bigarrena. Azken fase horri ekin diote hilabete honetan.

Laguntza humanitarioa bideratzeko proiektuak aurkeztu ditzakete herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil  Arrankudiaga-Zollo

Laguntza humanitarioa bideratzeko proiektuak aurkeztu ditzakete herritarrek

Arrankudiaga-Zolloko udalak aurrekontuetan Laguntza Humanitariorako diru kopuru bat bideratzek du urtero. Bertako herritarrek aukera daukate proiektuak aurkezteko diru-laguntza hau jasotzeko. Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da.

Udalak, bere aldetik, munduan ezbehar bat gertatuz gero, kontuan izaten du eta horra ere diru kopuru bat bidaltzen du.

Joan den urtean horrela banatu zuten diru-laguntza

- Mozambique 1350 euro.

- Nikaragua 1350 euro.

- Herriko pertsona batentzat 1350 euro.

- Gaza (Palestina) 1350 euro.

Eskola-agenda eta webgune berriak aurkeztu ditu Zuztarretik ahora proiektuak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Orozko Zuztarretik ahora proiektuaren ikasturte honetarako eskola-agenda eta webgune berriak aurkeztu ziren Orozkon iragan ostiralean. Zuztarretiuk ahora Nerboi Ibaizabal bailarako kultur ondarea berreskuratu eta jendarteratzeko proiektua da, tartean Orozko eta Arrankudiaga-Zollokoa.

Umeen lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arrankudiaga-Zollo

Argazkiak: Garazi Abrisketa eta Elene del Rio

Adin guztietako lasterkariek parte hartu zuten Trailean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko Trail lasterketa jokatu zuten igandean eta eskualdeko eta inguruko lasterkariek ez ezik kanpokoek ere parte hartu zuten. Baina horretaz gain umeek ere lehiatzeko aukera izan zuten.

Argazkiak: Elene del Rio

Argazki gehiago:

Trail lasterketako parte-hartzaileak egindako ibilbidean

150 korrikalari eta dozenaka ume Arrankudiagako Trail Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo Arrankudiaga-Zolloko Trail Lasterketaren IV. edizioa egin zen igandean. 10:30etan hasi zen ekimena, umeentzako lasterketarekin. Jarraian, helduen txanda izan zen. 150 parte hartzaileek 14 kilometroko bidea egin behar izan zuten Arrankudiagako-Zolloko mendietatik. Ismail Razga eta Laura Carrillo izan ziren irabazleak. Pedro Urkijo okondoarra eta Aritz Iturribarria artziniegarra izan ziren, berriz, Aiaraldeko lehenak.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»