Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendariak hitzaldia emango du

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil  Arrankudiaga-Zollo

Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendariak hitzaldia emango du

Adolfo Alustizak hitzaldia emango du Arrankudiaga-Zollon. Hitzaldia azaroaren 28an arratsaldeko 19:30ean Udaltalde 21 egoitzan izango da.

Adolfo Alustiza Lanbide zuzendari nagusia da, 2012. urtean izendatu zuten postu horretan. Aurretik, Juan Maria Aburtoren taldeko partaide izan zen Bizkaiko Foru Aldundian.

LOMCE, Indarra eta Kataluniaren inguruko akordioak udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

LOMCE, Indarra eta Kataluniaren inguruko akordioak udalbatzan

Azaroaren 13an egindako Udal Osoko Bilkuran Arrankudiaga-Zolloko ordezkari politikoek hainbat akordio lortu zituzten. LOMCE, Indarra futbol taldea eta Kataluniaren inguruan, besteak beste.

Udalbatzaren hasieran Juan Mari Urrutikoetxea zolloarra zinegotzi izandatu zuen EAJ-k. Horren ostean 5. edukiontziari buruzko hitzarmena onartu zuten. Hori dela eta edukiontzi horien hondakinak Bizkaian tratatuko dituzte.

Gero Garondoko urbanizazioaren harira aurkeztutako helegiteak aintzat ez hartzea adostu zuten, txosten teknikoei erreparatuz.

"Orain lehen baino gehiago gelditzen naute kaletik eta are “txarrago” hitz egin"

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia  Arrankudiaga-Zollo

"Orain lehen baino gehiago gelditzen naute kaletik eta are “txarrago” hitz egin"

 

EDUARDO ITURRALDE GONZALEZ (Arrankudiaga-Zollo, 1967) futbol epailea zenean marka guztiak hautsi zituen eta orain kirol kazetari gisa lan egiten du. Kirol profesionalari lotuta jarraitzen du beraz, baina Indarra taldeko neskak ere entrenatzen ditu.

Zolloko Jaietan musikak izan du protagonismoa

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo

Asteburuan Zolloko Jaiek jarraitu dute eta ostiralean DJ Bull-ek musika emanaldia eskaini zuen. Larunbatean adin guztientzako ekitaldiak antolatu zituzten: ipuin-kontalaria, bazkaria eta musika asko: Uluka, Erramun Martikorena, Siroka, Governors eta Tximeleta. Igandean musikak jarraitu zuen kantaldiari esker.

Argazkiak: Garazi Abrisketa, Etxaurren Martin

"Zolloko jaiak oso parte-hartzaileak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

"Zolloko jaiak oso parte-hartzaileak dira"

GARAZI ABRISKETA (Zollo, 1988) herriko jaien antolakuntzan murgilduta dago eta hasi diren ospakizunen inguruan mintzatu da. Egin dituzten aldaketak aipatu eta jaien izaera azaldu du.

Nahiz eta Zollo herri txikia izan anbizio handiko egitaraua prestatu duzue.

Azken urteotan erabilitako eredu bera jarraituz egin ditugu aurtengo jaiak. Nahiko ondo funtzionatu du eta adin guztien nahiak edo interesak asetzen dituela uste dugu.

Aldaketa batzuk ere txertatu ditugu, larunbatean adibidez.

Erramun Martikorena eta Governors Zolloko Jaietan egongo dira

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Erramun Martikorena eta Governors Zolloko Jaietan egongo dira

Sanmartinak ospatuko dira Zollon, azaroaren 11 eta 22 bitartean Ganekogortaren magalean. Asteartean hasiko dira egitarauarekin, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua antolatu ondoren, herri bazkariarekin emango zaio bukaera.

Piztu dira Zolloko Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Zolloko Jaiak hasi dira eta lehen egunean pilota partida, musika eta gastronomiak izan dute protagonismo osoa. Asteburuan egitarauak jasotzen dituen ekintzarik garrantzitsuenak izango dira.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Bozkatu dutenen %89,64a agertu da euskal estatu batean bizitzearen alde, %61,5eko parte hartzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Bozkatu dutenen %89,64a agertu da euskal estatu batean bizitzearen alde, %61,5eko parte hartzearekin

Herri galdeketaren emaitzak ehunekoetan:

BAI: %89,64 (450)

EZ: %2,58 (13)

ZURIAK: %6,57 (33)

BALIOGABEAK: %1,19 (6)

Parte hartzea altua izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, herritarren %61,59a gerturatu baita haustestontzira. 

ADOS: Herri galdeketa Atxetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiagako erdialdera herri galdeketa igandean heldu bazen, larunbatean herriko auzoetan egin zuten, Zollon eta Atxetan adibidez.

Argazkiak: Txomin Egiluz

“Ideologia anitzetako pertsonak gauza mankomunatu batean parte hartzen ikusi dira”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Arrankudiaga-Zollo

“Ideologia anitzetako pertsonak gauza  mankomunatu batean parte hartzen ikusi dira”

JAIONE MORGAETXEBERRIA eta JOSEBA MARTIN A2 Ados plataformako kideak dira. Igandean plataformak Arrankudiaga-Zollon egin zuen herri galdeketaren inguruan mintzatu dira. 

ADOS plataformak behatzaileak izendatu ostean, dena prest erreferendumerako

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza

ADOS plataformak behatzaileak izendatu ostean, dena prest erreferendumerako

Abenduak 2an, hau da, igandean, herri kontsulta egingo dute Arrankudiaga-Zollon eta Arrankudiaga-Zolloko udalean ordezkaritza duten indar politikoek izendatutako ikuskatzaileak eta hauteskunde gardentasuna egiaztatzeko prestatu diren behatzaileak nortzuk izango diren adierazi dute dagoeneko: Asier Blas Mendoza Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakaslea, Ramón Zallo Elguezabal Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna eta Xabier Sainz de la Maza eta Oscar Sanchez Setien abokatuak izango dira.

Arrankudiaga-Zollo "euskal estatu burujabe bateko kide" izatearen alde. Galdeketaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Arrankudiaga-Zollo

A2 Ados plataformaren herri galdeketa egin zen igandean Arrankudiaga-Zollon. 500 herritar baino gehiago gerturatu ziren bozka ematera.

Jai giroan egiten ari da herri-kontsulta Arrankudiaga-Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Ados plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu herri-galdeketa "parte hartzearen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia" izateko. Porrotx pailazoa, Etxarriko zanpantzarrak, azikolariak...

"Giroa oso ona da eta nabarmena da urduritasuna, alaitasuna eta botoa emateko gogoa"

Erabiltzailearen aurpegia Berria Egunkaria

"Giroa oso ona da eta nabarmena da urduritasuna, alaitasuna eta botoa emateko gogoa"

JAIONE MORGAETXEBERRIA (Arrankudiaga-Zollo) ADOS plataformaren ordezkari gisa aritu da Berria egunkariko irakurleen galderak erantzuten. Herri galdeketa igandean izango da eta horren helburuen inguruan hitz egin du.

Egunean bertan Arrankudiagara bertaratu nahi dugunoi zer egitarau eskainiko diguzuen esaterik? (Mikel)

Arrankudiagako eskolan kazetaritza tailerra egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiagako eskolan kazetaritza tailerra egin dute

Arrankudiagako ikastetxean kazetaritza tailerra egin dute. Aiaraldea.com-eko kazetari batek berriak nola idazten diren erakutsi die, eskolan egiten duten aldizkaria hobetzeko. Izan ere, aldizkariak Arrankukaria izena du eta ikastetxean banatzen dute. Horretarako, albisteen dituzten zatiak ikasi dituzte: "Izenburua, data, gertaeraren deskribapena, argazkia, informazio osagarria...".

Galdeketan parte hartzeko baldintzak zehaztu ditu ADOS plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Galdeketan parte hartzeko baldintzak zehaztu ditu ADOS plataformak

ADOS plataformak Arrankudiaga-Zollon azaroaren 2an antolatutako galdeketan, herritarrek erantzun beharko duten galdera hurrengoa izango da: “Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?”

Ados plataformak antolatutako jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Ados plataformak azaroaren 2an galdeketa egingo du erabakitze eskubidearen alde. Baina hori baino lehen, igandean zehazki, jaia antolatu du Arrankudiaga-Zollon.

Argazkiak: Txomin Egiluz

III. Trail Lasterketa Arrankudiaga-Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

III. Trail Lasterketa egin dute igandean eta Sandra Sevillano eta Javi Olabarria berriz ere nagusitu dira. Gizonezkoen podiuma: 1. Javi Olabarria 49'50'' 2. Aitor Prieto 50'20'' 3. Iñaki Isasi 51'37''. Emakumezkoen podiuma: 1. Sandra Sevillano 58'20'' 2. Maria Zorroza 58'42'' 3. Montse Vázquez 1h00'51''.

Argazkiak: Txomin Egiluz, Irantzu Abrisketa

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»