EH Bilduk irabazi du berriz ere Arrankudiaga-Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

EH Bilduk irabazi du berriz ere Arrankudiaga-Zollon

EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Arrankudiaga-Zollon. Itziar Duoandikoetxea buru duen zerrendak guztira 342 boto eskuratu ditu, bozken %53.69. Bigarren zerrenda bozkatuena EAJ izan da, guztira 267 boto jasota, %41.92. Haren atzetik geratu dira hurrenez hurren Podemos (17 bozka), PSE-EE (9 bozka), PP (8 bozka), PAPNA (3 bozka), Irabazi (2 bozka) eta Humanista (bozka bat). Erroldatutako pertsonak 782 izan dira, eta boto-emaileak 644.

Gauzak horrela, hau litzateke zinegotzi banaketa berria Arrankudiaga-Zolloko udalbatzan:

  • EH BILDU: 4

ARRANKUDIAGA-ZOLLO: Bi alderdi handien arteko lehia eta alternantzia historikoa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

ARRANKUDIAGA-ZOLLO: Bi alderdi handien arteko lehia eta alternantzia historikoa

Arrankudiaga-Zolloko udalean EAJ eta Ezker Abertzalea izan dira nagusi 36 urteotan. Bederatzi legegintzalditatik zazpi aldiz izan dute bere eskuetan jeltzaleek alkatetza eta 3 aldiz ezker abertzaleak. Alderdi abertzaleetatik kanpo ez du ematen tarte politiko handirik dagoenik udalerrian, orain arteko emaitzei erreparatuta. Maiatzaren 24an aurrez aurre egongo dira indarrean dagoen legealdiko EH Bilduko Itziar Duoandikoetxea alkatea eta egun zinegotzia eta EAJko alkategaia den Urtzi Vergara.

Jaia antolatuz agurtuko du ikasturtea “Erdu Gugaz!” ekimenak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Jaia antolatuz agurtuko du ikasturtea “Erdu Gugaz!” ekimenak bihar

Erdu Gugaz!” Arrankudiaga-Zolloko ikastetxean sortutako ekimena da, euskararen erabilera sustatzeko hainbat gurasok sortutako batzordea. Egitasmoa umeen eta senideen aisialdira lotu dute eta apirilean hasitako egitaraua maiatzaren 23an, larunbatean, amaituko da.

Urtzi Vergarak ere frackingaren aurkako konpromisoa hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Urtzi Vergarak ere frackingaren aurkako konpromisoa hartu du

Urtzi Vergara EAJko alkategaiak argi utzi izan nahi du bera ere frackingaren aurka dagoela. Fracking Ez Aiaraldearekin harremanetan jarri da azaltzeko komunikazio arazoa egon dela -apirilean eten zen- konpromisoa helarazi zioten pertsonekin eta horren ondorioz ez zela gauzatu konpromisoaren sinadura.

Hautagai jeltzaleak adierazi du berak ez ezik bere talde osoak bat egiten duela eskatutako konpromisoarekin, aurrekotan egin duten moduan.

Udal-hauteskundeak 2015: Arrankudiaga-zolloko alkategaiekin solasean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo This is "Udal-hauteskundeak 2015: Arrankudiaga-zolloko alkategaiekin solasean" by aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo, the home for high quality videos...

"Proiektua oraintxe bertan lantzen ari gara herritarrekin hitz eginez ekarpenak jasotzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

"Proiektua oraintxe bertan lantzen ari gara herritarrekin hitz eginez ekarpenak jasotzeko"

URTZI VERGARA (Arrankudiaga-Zollo, 1978) gaztea izan arren urte asko eman ditu herriko udalean zinegotzi lanetan. Hurrengo hauteskundetan EAJren hautagaia izango da alkatetza lortzeko.

Nolakoa izan da hautagai izendatzeko prozesua?

Prozesua hasi zen irailean, lehenengo asteetan. Herriko Uri Buru Batzarrean hilabete eta erdiko epea eman zen hautagaia aurkezteko. Prozesua urriaren erdialdean itxi zen eta azaroaren 7an batzarra egin genuen.

Untzuetako Nafar-gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Untzuetako Nafar-gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute igandean

Urtebete pasa da jada 2014ko Apirilaren 6an herritar talde batek Untzuetan egondako gaztelua Nafarroako Erresumari lotuta zegoela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu eta mugarria jarri zuenetik.

Hari beretik tiraka, igande honetan, Apirilaren 26an, Untzuetako Nafar-gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute.

Herri ezberdinetatik abiatuko da Eguna

EH Bilduk udal hauteskundeko zerrenda aurkeztu du Arrankudiaga-Zollon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

EH Bilduk udal hauteskundeko zerrenda aurkeztu du Arrankudiaga-Zollon

Arrankudiaga-Zolloko EH Bilduk Itziar Duoandikoetxearen aldeko apustua egingo du berriro Arrankudiaga-Zollon alkatetza lortzeko. Alkatea ez ezik Garazi Abrisketa alkateordeak ere jarraituko du eta zerrendako bigarren kidea da. Jarraikortasuna bermatu nahi du zentzu horretan koalizioak.

Hurrengoak dira EH Bilduko hautagaiak:

"Egin dugun lehenengo gauza udala herritarrei hurbiltzea izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

"Egin dugun lehenengo gauza udala herritarrei hurbiltzea izan da"

ITZIAR DUOANDIKOETXEA (Arrankudiaga-Zollo) indarrean dagoen legealdiko alkatea izan eta gero EH BIlduren udal hauteskundetako zerrenda lehenengoa izango da. Egindako lanaren inguruan ez ezik hurrengo legealdian egin nahi dutenari buruz ere hitz egin du.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

"Agate Deunaren egunean hasten da lekukoaren transmisioa, etxez etxe zeharkatzen dugu Zollo Korrikako azken jairako autobusa ordaintzeko diru eske"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Arrankudiaga-Zollo

"Agate Deunaren egunean hasten da lekukoaren transmisioa, etxez etxe zeharkatzen dugu Zollo Korrikako azken jairako autobusa ordaintzeko diru eske"

AITANA IZAGIRRE (Zollo). Zollo herri txikia da, baina arima handikoa. Aspalditik datorkigu euskararekiko lotura eta txikitatik erakusten digute euskara eskuz-esku, ahoz-aho eman beharreko zerbait dela (nahiz eta askotan ahaztu).

Santa Ageda egunez hasten da lekuko horren lehen transmisioa, herri osoak; zahar, gazte eta ume, andre eta gizon; makilak eskuan harturik, Zollo etxez-etxe zeharkatzen dugu Korrikako azken jairako autobusa ordaintzeko diru eskean.

"Auzolana, kemena, konpromisoa, jaia, aldarrikapena...hori guztia eta gehiago da Korrika"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Arrankudiaga-Zollo

"Auzolana, kemena, konpromisoa, jaia, aldarrikapena...hori guztia eta gehiago da Korrika"

TXUTXI ARIZNABARRETA (Zollo). Lemoako eskolan nengoen lanean 1980an lehen Korrika burutu zenean. Umeak lerro luzean eskola aurreko errepidean, tXikitxoenetatik handienetara. Denek nahi zuten lekukoa ikutu, eta denek ikutzea erabaki genuen. Urduritasuna eta ilusioa. Badator Korrika! Badator Korrika! Lekukoaren magia umetxoen eskuetatik eskuetara. Poza eta algara! Hunkigarria! Handitxoenek bete zueten kilometroa lekukoa eskuetan hartuta korrika, besteok atzetik tropelean. Korrika! Korrika!

"Ni egon naizen sumendietan elurra zen salbatzeko aukera bakarra, bestela ez zegoelako urik"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

"Ni egon naizen sumendietan elurra zen salbatzeko aukera bakarra, bestela ez zegoelako urik"

BIL ESPARTA (1966, Arrankudiaga) mendizalea da. Urtarrilean Andeetako Sumendien Ibilbidea egin zuen.

 

Nondik datorkizu mendizaletasuna?

Mendian 5 urte daramatzat. Euskal Herrian oso ohikoa da hori, asko gustatzen zaigu, barnean daramagun zerbait da. Dirua eta denbora, biak behar dira abentura hauei heltzeko.

 

Arrankudiaga-Zolloko herritarrek Aiaraldetik kanpo parte hartu dute Korrikan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Korrikak Arrankudiaga-Zollo ez bazuen zeharkatu ere, bere herritarrek kilometroak hartu dituzte Ugaon larunbatean. Hurrengoak hain zuzen:

2301 kilometroa Arrankudiaga eta Zolloko Udala

2302 kilometroa Arrankudiagako gazteak

2303 kilometroa Arrankudiagako Gizarte Etxea

2304 kilometroa Zollo herria

Argazkiak: Gontzal Garate

 

 

Ikasleak izan dira protagonistak Korrika Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo

Ikastetxeko ikasle guztiek lekukoa eramateko parada izan dute Arrankudiaga-Zollon egindako Korrika Txikian.

Argazkiak: Garazi Abrisketa

Madalenako aterpea inauguratu dute gastronomia eta musikaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Nahiz eta eguraldiak lagundu ez duen, larunbatean Madalena baseliza inauguratu dute aterpe gisa erabiltzeko. Jende ugari elkartu da Arrankudiagan ekitaldian parte hartzeko. Eguraldia petralari aurre egiteko musika eta txitxiburduntzia izan dute.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Madalenako baseliza inauguratuko dute aterpe gisa erabiltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Martxoaren 21ean, larunbatean, egingo dute Madalenako baselizaren inaugurazioa herritarrek 12:00etan. Norbaitek autoz igo nahi izanez gero herriko plazara hurbiltzeko aukera izango du horretarako 11:00etan. Madalenako baseliza berreskuratu dute eta aterpe gisa erabiltzeko asmoa daukate herritarrek. Inaugurazioan abestu ez ezik txitxiburduntzia eta txakolin dastatzea ere egingo dute.

Argazkiak: Gartzen Garaio

Bildu eta EAJk ikur espainiarra jartzeko aginduaren aurrean herriko izaera abertzalea aldarrikatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Bildu eta EAJk ikur espainiarra jartzeko aginduaren aurrean herriko izaera abertzalea aldarrikatu dute

Gaur jarri dute Arrankudiaga-Zolloko udaletxean ikur espainiarra. Espainiar Gobernuko Ordezkarien aginduaren -Mikel Cabiecesek 2011n bideratutakoa- aurkako helegiteak agortu ostean, gaur bukatu da ikurra jartzeko epea.

Atzo egindako udalbatzan adierazpen instituzionala onartu dute EAJ eta Bilduk Espainiako Gobernu Ordezkaritzara helarazteko. Adierazpen horretan alderdiek azpimarratu dute Arrankudiaga eta Zolloko Udaleko zinegotzi abertzaleek osatu dutela. Horren adibidea ere Ados plataformak antolatutako galdeketa ere badela aipatu dute.

Erdi Arora itzuli dira Aratusteetan

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zollon Erdi Aroko jaia antolatu dute asteburuan Gizarte Etxean. Afaldu ez ezik karaokea egin zuten.

Argazkiak: Ixone Mendibil

Eguen Zuriko abestia Arrankudiagako hainbat lekutan entzun da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Ohitura jarraituz, Arrankudiaga-Zolloko umeak herriko hainbat etxe eta auzotan abestu zuten atzo Eguen Zuriko kanta. Horretarako ohiko estandartea eta oilarra otzaran ere eraman zuten.

Argazkiak: Txomin Egiluz, Gartzen Garaio, Garazi Abrisketa

Hasi dira Eguen Zuri ospatzen Arrankudiagan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo Hasi dira Eguen Zuri ospatzen Arrankudiagan. Eskolako dozenaka haur dabiltza herriko kaleetatik abesten.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»