Euskal Astea

2012/05/30 10:00

Eskola eta Udaltalde 21 Aretoa Arrankudiaga-Zollo

Eguerdian tailerrak egingo dira Eskolan eta arratsaldeko 19:00etan Euskararen jatorriaren inguruko hitzaldi bat emango da Udaltalde 21 Aretoan.

Euskal Astea

2012/05/29 10:00

Eskola eta Gizarte-Etxea Arrankudiaga-Zollo

12:00tan Dantza Erromeria egingo da eskolan eta 19:00etan Iturralde Gonzalezek solasaldi bat eskeiniko du "Kirola eta baloreak" izenburuarekin. Azkenengo hitzordu hau Gizarte-Etxean izango da.

Euskal Astea

2012/05/27 09:00

Herrian zehar Arrankudiaga-Zollo

Herriko trikilariek emango diote haisera Euskal Asteari 11:00etan. Ordu erdi geroago, Nekazal Azoka egingo da eta 12:00tan kantu herrikoiak eta grafitti erakusketa egongo da herrian zehar.

Euskal Astea

2012/05/28 10:00

Eskola Arrankudiaga-Zollo

Herri kirolak

WOODSTOCK TRIO Rock and Roll

2012/04/20 18:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

Rory Gallacher, Jimi Hendrix, Led Zeppelin, Gary Moore, Fleetwood Mac, Free, Mountain...bertsioak

Drogak, kapitalismoa eta herri mugimenduak

2012/03/30 17:30

Udaltalde 21 bulegoan Arrankudiaga-Zollo

Drogak, kapitalismoa eta Euskal Herri Mugimenduak landuko du hitzaldi-eztabaida honek.

"Txus Martinek 5 urte eman ditu gela txikietan isolatuta zaratarekin, atsedena eragozteko"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Arrankudiaga-Zollo

"Txus Martinek 5 urte eman ditu gela txikietan isolatuta zaratarekin, atsedena eragozteko"

JOSEBA MARTIN (Santurtzi, 1961) Arrankudiagan bizi da duela urte asko. Bere anaia Txus Martin Euskal Preso Politikoa da. Borroka gogor bat abiarazi dute Txusen senide eta lagunek, bere osasun egoera dela eta, kalera atera dezaten.

Kanpaina bat abiatu da Txus Martin, Euskal Preso Politikoaren askatasuna eskatzeko. Zein da bere egoera? 

Pagobakarrako landetan lizarrak, haritzak, urkiak eta pagoak landatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Pagobakarrako landetan lizarrak, haritzak, urkiak eta pagoak landatuko dituzte bihar

Datorren domekan, martxoak 18, Zuhaitz Eguna ospatuko da Arrankudiagako Pagobakarra landetan, udalak antolatuta. Herritarrak goizeko 10etan Elexalde auzoan deituta daude eta bertaratzen diren  guztiak, berrogeita bost minutuko txangotxo bat egin ostean eta aitzurraren laguntzarekin, noski, Pagobakarrako landetan lizarrak, haritzak, urkiak eta pagoak landatzen igaroko dute goiza.

GizarTË-KAFÉ dastaketa eta Pastel Lehiaketa

2012/03/10 17:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

17:30-18:00 Pastelen aurkezpena

18:00 Denok kafea, tea eta pastelak dastatzera

20:00 Sari banaketa

GizarTË-KAFÉ dastaketa eta Pastel Lehiaketa

2012/03/10 17:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

17:30-18:00 Pastelak lehiaketara aurkeztu

18:00etatik aurrera denok pastelak, tea eta kafea dastatzera

20:00 Sari banaketa

Martxoak 8: Hitzaldia "Hirigintza berdintasunaren bidean"

2012/03/09 19:00

Udaltaldeen aretoa Arrankudiaga-Zollo

"Hirigintza berdintasunaren bidean" hitzaldia eskainiko da Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

GizarTÉ-KAFÉ + PASTEL lehiaketa

2012/03/10 17:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

Pastel lehiaketara APUNTATU eta PASTELAK AURKEZTEKO 17:30tatik 18:00etara
18:00etatik aurrera GUZTIOK PASTELAK, KAFEAK ETA TEAK DASTATZERA 
20:00etan SARI BANAKETA
Lehiaketako ARAUAK:
- Pastela gutxienez 8 zati ateratzeko bestekoa izan behar da.
- Epaileek ZAPOREA, ITXURA eta ORIGINALTASUNA baloratuko dute.
- Sari bakarra izango da bukatutakoan.
Hora: 18:00
Lugar: Gizarteko Tabernan

Pastel lehiaketara APUNTATU eta PASTELAK AURKEZTEKO 17:30tatik 18:00etara

18:00etatik aurrera GUZTIOK PASTELAK, KAFEAK ETA TEAK DASTATZERA 

20:00etan SARI BANAKETA

Lehiaketako ARAUAK:- Pastela gutxienez 8 zati ateratzeko bestekoa izan behar da.-

Epaileek ZAPOREA, ITXURA eta ORIGINALTASUNA baloratuko dute.-

Sari bakarra izango da bukatutakoan.

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak berrikusteko prozesuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak berrikusteko prozesuaren aurkezpena

Datorren otsailaren 23an, Arrankudiagako  Elexalde 18ko Jasangarritasun Bulegoan, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen bigarren belaunaldiaren diseinuaren aurkezpena egingo da. Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko herritar eta gizarte-eragile guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute prozesu parte-hartzaile honetan.

Ihauteriak 2012

2012/02/17 20:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

Gizarte etxean egingo den afari-jaialdira etortzera gonbidatzen zaitugu, mozorratuta noski!

17. Korrika Aiaraldean: Arrankudiagatik Orozkora

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Laudio  Orozko  Laudio: Areta None

Etxe berdeak programa amaitzear dago

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Etxe berdeak programa amaitzear dago

Udaltaldek antolatuta, 6 talde osatu dira eskualdean. Taldeetako bat Arrankudiagan batu da (herriko 10 pertsona inguru), 3 saiotan, etxeko kontsumoa (ura, argia, berogailua…) murrizteko neurriak aztertzeko. Helburua bikoitza izan da: batetik, kontsumo iraunkorra sustatzea, dauzkagun natur baliabideak zaintzeko, eta, bestetik, arlo horretan ordaintzen diren fakturen zenbatekoa txikitzea.
Saioak praktikoak izan dira; bakoitzak etxean hartzen dituen neurriak eta dinamizatzaileak planteatutakoak aztertu dira:

Arrankudiaga-Zolloko auzoetako batzarrak berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko auzoetako batzarrak berriro martxan

Abenduan zehar, udaleko ordezkariek herriko auzo ezberdinetako herritarrekin batzartzeko aukera izan dute. Kexa, kezka edota ekarpenak jasotzeko diren batzar hauetan alkatea eta zinegotziak izan ditugu dinamizatzaile. Lehenengo batzarra Atxeta eta Zuluagako auzotarrekin izan zen; gero, Uribarri, Goizaga, Otxanduri, Osantzar, Arene eta Zubikoko auzotarrek ere aukera izan dute euren kezkak azaltzeko. Guztira lau batzar egin dira eta, orokorrean, partaidetza oso ona izan da, izan ere, 15-20 auzotarrek parte hartu dute egindako batzar bakoitzean.

Arrankudiaga-Zollon ere neguko oporren ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zollon ere neguko oporren ospakizunak

Arrankudiaga-Zolloko Udalak Neguko Oporren egitaraua aurkeztu berri du. Eskaintza anitza da eta txikitxoenek, batik bat, ikuskizunez eta irteerez gozatzeko aukera zabala izango dute. Gaur bertan, arratsaldeko 8etatik aurrera, musika eskolako ume, gazte zein nagusien kontzertua ikusteko parada izango dugu Gizarte-Etxean.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»