Basakoetxeko jaiak

2012/07/08 08:00

Basakoetxe Arrankudiaga-Zollo

10:00  Txupinazoa eta bolanderak.  

10:30  Igoera erromerian.  

11:00  Meza.  

12:00  Trikitilariak.  

14:30  Bazkaria, Basakoetxeko zelaian.  

15:30  Erromeria.  

18:00  Jaiaren amaiera.              

*Egunean zehar, ohe elastikoak.

Basakoetxeko jaiak

2012/07/07 17:30

Basakoetxe Arrankudiaga-Zollo

Kalejira, txistulari eta trikitilariekin.

Basakoetxeko erromeria

2012/07/08 08:00

Basakoetxe Arrankudiaga-Zollo

10etan Txupinazoa eta bolandera Arrankudiagako Udaletxean

10:30ean igoera Basakoetxera

11tan meza

12tan trikitrilariak

14:30ean bazkaria

15:30ean erromeria

18tan jaien amaiera 

Egunean zehar ohe elastikoak

[video:http://youtu.be/aQIiXp7Qd2w width:360 height:250]

San Pedro jaiak Uribarri auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Leire Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

San Pedro jaiak Uribarri auzoan

Gaur hasiko dira San Pedro jaiak Arrankudiagako Uribarri auzoan. Udako oporren hasierarekin bat egiten duten jaiak dira eta naturaz eta giro herrikoiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Ohikoa den suarekin eta txokolatadarekin hasiera emango zaie jaiei eta igandera arte ikuskizun eta ekintza desberdinak antolatu dituzte auzoan, besteak beste: umeen egunean, jolasak eta puzgarriak; igandean, bakailao eta tortilla txapelketa, biolin kontzertua, magia saioa ERIZ magoarekin eta jaiei bukaera emateko disko-festa.

San Pedro jaiak-San Pedro eguna

2012/06/28 22:00

Uribarri auzoan Arrankudiaga-Zollo

13:30 Umeen auzo bazkaria

14:30 Auzo bazkaria

18:00 Disko festa

San Pedro jaiak

2012/06/30 22:00

Uribarri auzoan Arrankudiaga-Zollo

12:00 Bakailao eta tortilla txapelketak

12:00 Euskal dantzak, AGINTZARI taldearekin

13:00 Biolin-kontzertua

14:00 Lapikoen aurkezpena

17:00 Magia saioa ERIZ magoarekin

18:30 Disko festa

21:00 Jaien amaiera

San Pedro jaiak-Umeen eguna

2012/06/29 22:00

Uribarri auzoan Arrankudiaga-Zollo

11:30 Puzgarriak

13:30 Umeen bazkaria

16:00 Puzgarriak eta jolasak

18:00 Umeen entzierroa

19:00 Erromeria, XIRIMIRI taldearekin

20:30 Afari-merienda

San Pedro jaiak

2012/06/28 18:00

Uribarri auzoan Arrankudiaga-Zollo

20:00 Txupinazoa eta kalejira

20:30 Sua eta txokolatada

"Estetika aldetik emakumeak baino gehiago zaintzen diren gizon asko daude"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

"Estetika aldetik emakumeak baino gehiago zaintzen diren gizon asko daude"

MARIASUN PAGAZAURTUNDUAK (Arrankudiaga-Zollo) 30 urte baino gehiago daramatza estetikako langile gisa. Solariuma hezurretako mina arintzeko sortu zela dio. Eta, emakumeak baino gehiago zaitnzen diren gizon asko daudela.


Azken 30 urteetan zertan aldatu da estetika?

Depilatzeko erak, masajeak emateko, aparatuak... aldatu egin dira. Baita jendearen eskaera ere; orain gauza gehiago eskatzen dituzte eta gehiagozaintzen dira, tratamendu osoagoak eskatzen dituzte.

 

Zuretzako zer da estetika?

"Ahalik eta jende gehienengana hurbilduko gara proiektua ezagutarazteko"

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Arrankudiaga-Zollo  Laudio

"Ahalik eta jende gehienengana hurbilduko gara proiektua ezagutarazteko"

TXETXU NUÑEZ (Jose Manuel Nuñez-Ugao) Zolloko baserritarra eta artzain aurrejubilatua da. EHNE sindikatuko kideak ESNETIK kooperatibaren sorreran parte hartu du. ESNETIK KOOP.ELIK. esnekiak ekoizteko eta kontsumitzeko irabazi asmorik gabeko kooperatiba mistoa da, EHNE-Bizkaiaren eskutik sortua. Elikadura burujabetzaren printzipioetan oinarrituz kooperatibaren helburua elikagai osasuntsuak ekoiztea da, kalitatezkoak eta natura errespetatuz. Aiaraldean berarekin egoteko aukera izan dugu eta proiektuaren berri eman digu.

Solstizio eta San Joan suek jaia piztuko dute eskualdeko herri eta auzo guztietan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Solstizio eta San Joan suek jaia piztuko dute eskualdeko herri eta auzo guztietan

Ostegunetik igande bitartean udako solstizio eta San Joan gauaren inguruko ospakizunak izango dira Aiara eskualdeko herri eta auzoetan.

Artziniegan piztuko dute eskualdeko lehen sua 21ean, ostegunean, solstizio egunean, uda garaiaren ongi etorri gisa. Museoan jarri dute hitzordua 20:30ean Artziniegako Museoak eta Artea Etnografi Elkarteak. Berton dantzak, musika, sua eta askaria eskainiko ditu Akergorri jaiaren programak.

San Joan suak

Futbol 7 Indarra Txapelketa jokatuko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Futbol 7 Indarra Txapelketa jokatuko da asteburuan

Datorren larunbatean goizeko 9:30ean hasiko da futbol 7ko II. Indarra Txapelketa . Aurtengoan, etxekoak ez ezik, Urduña, Laudio, San Miguel, Baskonia, Etxebarri eta Sestaoko San Pedro taldeak ere jokoan arituko dira. Lauko taldeak osatuta, sailkapen fasea goizean jokatuko da, eta ondoren, merezitako bazkariaz gozatu eta gero, finalak jokatuko dira, arratsaldeko 3:30etik aurrera. Azken partida arratsaldeko seiak aldera jokatuko da eta Iturralde Gonzalezek epaitzea espero da.

Arrankudiaga-Zolloko euskal astea

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Arrankudiaga-Zollo
Arrankudiaga Zolloko Udalak lehenengo aldiz antolatu du aurten euskal astea. Euskaraz bizi nahi dut lelopean, egitaraua oparoa eskaini diote herritarrei. Ekainaren 2an eman zitzaion amaiera egun osoko jai egun batekin.

Euskal Astea: "Euskararen jatorria"

2012/05/30 17:00

Udaltalde Arrankudiaga-Zollo

Juan Martin Elexpuruk "Euskararen jatorria" hitzaldia eskainiko du Euskal Astearen egitarauaren barruan.

Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Igande honetan hasita hurrengo larunbatera arte, Arrankudiaga-Zolloko lehenengo Euskal Astea egingo da. ”Euskaraz Bizi Nahi Dut” lelopean, helburuak argi eta garbi markatuta egon dira hasieratik.

Batetik, euskaren erabilerari bultzada handi bat eman nahi zitzaion, eta, bestetik, hori lortzeko herriko eragile guztien parte-hartzea ezinbestekoa ikusten zen. Abiapuntu horrekin, lanean aritu dira udaleko Euskara eta Kultura-Kirola lantaldetik. Esfortzuak merezi izan du, eta, ekimenei begira, eskaintza anitza bezain interesgarria ikus daiteke egitarauan.

Euskal Astea

2012/06/02 10:00

Herrian zehar Arrankudiaga-Zollo

12:00tan Herri Kirolak egingo dira; lokotxak lehiaketa mixtoa bikoteka eta sokatira mixtoa (290 kilo). 14:30tan bertso bazkaria egongo da; Izar Mendiguren eta Iñaki Binaspre egongo dira aurrez-aurre eta Iskanda Hamawy izango da gai-jartzailea.

19:00etan Ugaoko Batukada arituko da eta 22:00etan Nik Khaos, Irrintzi, Fetitxe, The Mandoilek eta DJ Gentza joko dute.

Euskal Astea

2012/06/01 10:00

Eskola eta herrian zehar Arrankudiaga-Zollo

Eguerdian bertso saioa egingo da eskolan eta arratsaldeko 19:0etan kale antzerkia egongo da: "Ukelele Jauna", hain zuzen ere. 20:00etan Kanta-pintxo-triki-poteoa egingo da herrian zehar.

Euskal Astea

2012/05/31 10:00

Eskola Arrankudiaga-Zollo

Eguerdian aittite-amamak eskolan egongo dira eta 17:00etan ipuin kontalariak egongo dira, eguraldiaren arabera, plazan edo Gizarte-etxean. Pirata Garrapataren istorioak kontatuko dira.

Euskal Astea

2012/05/30 10:00

Eskola eta Udaltalde 21 Aretoa Arrankudiaga-Zollo

Eguerdian tailerrak egingo dira Eskolan eta arratsaldeko 19:00etan Euskararen jatorriaren inguruko hitzaldi bat emango da Udaltalde 21 Aretoan.

Euskal Astea

2012/05/29 10:00

Eskola eta Gizarte-Etxea Arrankudiaga-Zollo

12:00tan Dantza Erromeria egingo da eskolan eta 19:00etan Iturralde Gonzalezek solasaldi bat eskeiniko du "Kirola eta baloreak" izenburuarekin. Azkenengo hitzordu hau Gizarte-Etxean izango da.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»