Argazki galeria: Euskal presoen aldeko perretxiko erakusketa-dastaketa eta legalizazioa aldarrikatzeko giza katea

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo

Argazki galeria: Euskal presoen aldeko perretxiko erakusketa-dastaketa eta legalizazioa aldarrikatzeko giza katea

Zollo eta Arrankudiagako presoen lagunek perretxiko erakusketa-dastaketa antolatu zuten Gizarte Etxean joan den igandean. Bertaratuek, dastamenaz gain, usaimen eta ikusmenaren zentzumenak ere gozatu ahal izan zituzten.

Erakusketa eguerdi osoan zehar egon zen. Ordubata aldera eta Gizarte Etxe aurretik abiatuta giza katea egin zen Ezker Abertzalearen legalizazioaren alde plaza inguruetatik.

Argazki Bilduma ikusteko egin klik HEMEN.

Argazkiak: Garazi Abrisketa

Musika eskolako kontzertua

2010/12/17 19:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

Musika eskolako ikasleek kantu herrikoiak instrumentu ezberdinekin jo eta kantatuko dituzte. Publikoaren artean abestien letrak bananduko dituzte beraiekin batean kantatzeko.

Bihar iluntzean instrumentuz eta partituraz beteko da Gizarte Etxea

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo

Bihar iluntzean instrumentuz eta partituraz beteko da Gizarte Etxea

Oporretara joan aurretik Arrankudiagako eta Zolloko musikariek etxerako lanak dituzte. Ikasitako dena guraso zein lagunei erakustea, hain zuzen ere. Eta urtero lez kontzertu bat eskainiko dute jendaurrean.

PERRETXIKO ERAKUSKETA - DASTAKETA Euskal Presoak euskal herriratzearen alde

2010/12/19 11:00

Herria Arrankudiaga-Zollo

PERRETXIKO ERAKUSKETA - DASTAKETA

HERRIAN ere

egin dezagun urratsa

eskubide guztiekin euskal presoak euskal herrira

Arrankudiaga eta Zolloko presoen lagunak ANTOLATUTA.

GAZTAINA ERREAK denontzat

2010/12/24 15:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

OLENTZERO plazan dagoen bitartean, Gizarte-Etxearen eskutik GAZTAINA ERREAK denontzat!!

Ordua: 16:00

Lekua: Gizarte aurrean

FIRE taldea KONTZERTUAN.

2010/12/10 20:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

FIRE taldea KONTZERTUAN.

aurretik AFARIA, bakoitzak ekartzen duenarekin.

Ordua: 21:00

Lekua: Tabernan

LAGUNTZAILEEN AFARIA + DANTZALDIA

2010/11/19 20:00

Gizarte-etxea Arrankudiaga-Zollo

Urtero bezala San Martin inguruan Gizarte-Etxeko laguntzaileon AFARIA izango da, ostean DANTZALDIA

FTF street band-ekin.

Mesedez, afaltzera bazatoz apunta zaitez Gizarteko tabloian azaroaren 18a baino lehen!

ZATOZ ONDO PASATZERA!!

Ordua: 21:00

Lekua: Gizarte-Etxean

Argazki galeria: Zolloko San Martinak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Arrankudiaga-Zollo

Argazki galeria: Zolloko San Martinak

Iragan asteburuan Zollon San Martin jaiak ospatu ziren eta osteguneko txarrikiaz aparte, ostiralean Azido Folkloriko taldearen dantza plazarekin gozatu genuen. Larunbatean, berriz, Laudio, Ugao eta Dimako aizkolarien ondoren Itxaropen Zikina, Herrikadak, Ze Esatek eta Amaiur taldeen kontzertuen txanda izan zen. Jaien asteburuari amaiera emateko, igande eguerdian Euskal Herriko 5. Lasto Jaurtitze Txapelketaren finala jokatu zen.

Argazkilaria: Ane Ortega Diez

Data: 2010eko azaroaren 11tik 14ra

80 lagun baino gehiagok gozatu dute Txan magoaren ikuskizunaz

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

80 lagun baino gehiagok gozatu dute Txan magoaren ikuskizunaz

San Martin jaien barruan, 80 lagun inguru bildu dira Zolloko frontoian gaur, Txan Magoaren magia bizitzeko asmoz. Haize bolada gogorrengatik emanaldia bertan behera uztear egon badira ere, ordu bateko atzerapenarekin hasi da emanaldia. Ume, gazte eta gurasoak zapiekin, puxikekin, suarekin, dianarekin zein sokarekin eginiko trukuen bidez liluratu ditu Txan magoak.

ZOLLOKO JAIAK: Barikue

2010/11/12 21:00

Frontoia Arrankudiaga-Zollo

Plaza dantza Azido folkloriko taldearen eskutik

ZOLLOKO JAIAK: San Martin eguna

2010/11/11 18:30

Frontoia Arrankudiaga-Zollo

Esku pilota partiduak 12:30tatik aurrera: Berasaluze IX (Berriz) eta Dani Arkotxa (Zollo), Erauzkin (Lemoa) eta Galarza VIren (Lemoa) kontra. Bien bitartean Bidebieta trikitixak giroa alaituko du.

Iluntzeko 19:30tan: Txarrikia. Etxean egindako ogia eta txerrikia Zollora datorren ororentzat.

Goikiriko pandereterak eta Bidebieta trikitixa.

Txerri askoren zoritxarrerako, hemen dira San Martinak

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo

Txerri askoren zoritxarrerako, hemen dira San Martinak

Gaur iluntze partean emango zaie hasiera Zolloko jaiei bolandera eta kanpai doinuen artean. Plaza, frontoi eta eliz portale inguruak jai giroz jantziko dira bihartik domekara arte.

Domekan Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketea jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Domekan Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketea jokatuko da

Bosgarren urtez egiten dan Lasto Jaurtiketako Txapelketa Ofiziala aurten Zollora etorriko da atzera be. Domekan jokatuko da frontoian, eguerdiko hamabi eta erdietan.

Renferen zerbitzu eskasak salatzeko sinadura bilketa hasi dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Renferen zerbitzu eskasak salatzeko sinadura bilketa hasi dute

Arrankudiagari eskaini zaion tren-zerbitzu eta  tren-geltokiaren egoerari buelta emateko sinadura-bilketa hasi dute hainbat bizilagunek. Adierazi dutenez, irailaren 27an aldatu zuen Renfek trenen ordutegia, Arrankudiagako garraioa murriztuz. Hori eta tren geltokia prekarioa dela iritzita, geroz eta herritar gehiago dira Renfeko bulego eta Arrankudiagako Udaletxera hurbiltzen ari direnak.

ARGAZKI BILDUMA: Arrankudiagako Mendi Martxa 2010

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa  Arrankudiaga-Zollo

ARGAZKI BILDUMA: Arrankudiagako Mendi Martxa 2010

Nahiz eta eguraldia lagun ez izan iragan larunbatean adin guztietako 40 bat mendizale bildu zen Arrankudiagan. Hasiera batean egingo ziren bi ibilbideak moldatu egin behar izan zituzten euriaren erruz eta bi taldeak Santa Lucian batu ziren hamaiketakoa egiteko.

Argazkiak: Ixone Mendibil eta Unai Gorostizaga

Arrankudiagako haur-eskola zabaldu berri dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiagako haur-eskola zabaldu berri dute

Ikasturtea hastearekin batera Arrankudiagako herritarrek haur-eskola berria dute eskura, eskolako eraikinaren ondoan kokatua, plazapeko lehenengo anfiteatroan hain zuzen ere. Atondutako lokaletan, umeentzako jolas gela ezezik, logela, aldagela, sukalde moduko bat umeen bazkaria berotzeko eta irakasleentzako bulegoa ere ditu haur-eskola berriak. Kanpoaldean, ordea, eskailerak jaitsita, errekara begira dagoen terrazatxoa atondu dute, eta goian, plazan, haurren jolaserako parke berritua.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»