Artziniegako jai-koadrilak: Aniztasuna praketan islatzen denean

Txabi Alvarado Bañares 2015ko ira. 3a, 11:31

Erraza da Artziniegako jai koadriletako kideak identifikatzea: hainbat oihalez eginikoak diruditen praka koloretsuak daramatzate soinean, eta batzuetan baita estilo bereko alkandorak ere.

“El Cangrejo” Peña
Lehen koadrilek, baina, ez zeramaten horrelako arroparik. “El Cangrejo” izeneko gizonezkoen Peña izan zen mota horretako lehen taldea. 50. hamarkadan sortu zen, La Jarrilla txokoan zegoen taberna batean.

Erraza da Artziniegako jai koadriletako kideak identifikatzea: hainbat oihalez eginikoak diruditen praka koloretsuak daramatzate soinean, eta batzuetan baita estilo bereko alkandorak ere.

“El Cangrejo” Peña
Lehen koadrilek, baina, ez zeramaten horrelako arroparik. “El Cangrejo” izeneko gizonezkoen Peña izan zen mota horretako lehen taldea. 50. hamarkadan sortu zen, La Jarrilla txokoan zegoen taberna batean.

Bertara joateko ohitura zeukaten 30 lagun inguruk sortu zuten koadrila, eta jaietako hainbat ekintzetan parte hartzen hasi ziren, taldearen pankarta eskuan. Artea tabernan karramarro kazolak zerbitzatzen ziren larunbatetan, eta hortik sortu zen koadrilaren izena. Hori irakurri daiteke 1995an argitaratutako Artziniegako Jaiei buruzko artikulu batean.

“El cangrejo” izan zen lehen koadrila. Bere atzetik agertu ziren Okerrak, Goma2, Artzeniegako Gaztedi, Hawai Bombai edo Edozein Izen, beste askoren artean

Emakumezkoen lehen koadrila
Karramarro zaleen koadrila sortu eta hamarkada batzuk beranduago, beste koadrila bat agertu zen herrian, 1976an: Artziniegako Gaztedi zuen izena, eta emakumezkoek osatzen zuten.

Praka berezirik ez, baina jaka berde batzuk jantzi zituzten, herriaren ezkutuarekin. Koadrilak ez zuen asko iraun, baina disolbatu egin zenean beste koadrila bat sortu zen: Okerrak. Talde “ezegonkor baina mitikoa”, askoren iritziz.

Koadrila horretako kideek zapi urdina zuten bereizgarri. Batzoki aurrean zegoen lonja batean kalimotxoa zerbitzatzen zuten jaietan, eta kolore horiko itsaspeko landu bat ere bazuten.

Baina martxa soilik ez, borroka egiten ere bazekiten Okerrak taldekoek. Behin, Udalean giltzapetu ziren, Euskal Preso Politikoentzako amnistia aldarrikatzeko. “Turutazko fanfarrea bat sortu zen, ‘Kartoizko banda’ izenekoa, eta ‘Que se vayan’ edo ‘Carrero’ bezalako abestiak kantatzen ziren”, azaldu du garai horiek bizi izan zituen Mateo Lafraguak, “gaur egun gutxiagogatik atxilotzen zaituzte”.

Garai hartan hasi zen koadriletako jendea jaien antolakuntzan parte hartzen. “Asko kostatu zitzaigun jaietan aldaketak egitea”, oroitu du Lafraguak, “baina lehen urte haietan askatasuna ere erabatekoa zen. Gaur egun jaiei begirako kontrol gehiago dago”. Bere esanetan, koadrila-belaunaldi ugari pasatu dira Jai Batzordetik, “eta guztiek egin dituzte euren ekarpenak”.

70-80. hamarkadetan hasi ziren koadriletako kideak jaien antolakuntzan inplikatzen, eta euren eskutik sortu ziren hainbat ekintza, Goma 2 taldearen bonbona lasterketa, adibidez

Goma 2, Hawai Bombai...
80eko hamarkadak kultur eztanda handia ekarri zuen berarekin, eta jai koadrilak nabarmen ugaritu ziren: Kalandraka, Kortakikis, Edozein Izen, Aldoka Maldoka, Kilimakala, Eguzkiñekos, Akerberri, PK2, Hawai Bombai... koloretako praka famatuak ere urte horietan hasi ziren uniforme gisa erabiltzen.
“Garai hartako koadrila gehienak udan jokatzen den Futbito Torneo bateko taldeetatik sortu ziren”. Hala dio Goma 2 koadrilako kide den Valentin Campok. “Bazeuden baita oporrak herrian pasatzen zituzten pertsonez osatutako koadrilak ere, eta ‘pike’ nahiko zegoen euren eta herrikoek osatutakoa koadrilen artean”.

90. hamarkadaren hasieran, berriz, behar bat sortu zen: jaietan ekintza “erlatiboki merkeak” egitekoa. Koadrila batzuk lanean jarri ziren, eta hala sortu zen, besteak beste, gaur egun festen ikur bilakatu den bonbona lasterketa.

Gaur egun, baina, asko nahasi da Artziniegako koadrilen mapa. “Urtero sortzen dira gaztetxoen koadrila berriak”, azaldu du Campok, “eta urtero praka ezberdin batekin ateratzen dira”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide