“Mandoak ez dit baiezkorik ez ezekorik eman Santiagoko Bidea berriz egitearen inguruan”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko eka. 17a, 23:49

GINES LOPEZ MARINek (Artziniega, 1952) Done Jakue Bidea egin berri du. Ez da bakarrik joan baina, mando baten gainean egin baitu bidaia, 39 egunetan. 

Done Jakue bidea asto baten gainean. “A ze astakeria!” pentsatuko du baten batek.

GINES LOPEZ MARINek (Artziniega, 1952) Done Jakue Bidea egin berri du. Ez da bakarrik joan baina, mando baten gainean egin baitu bidaia, 39 egunetan. 

Done Jakue bidea asto baten gainean. “A ze astakeria!” pentsatuko du baten batek.

Bai (barreak). Nik beti izan dut ilusio hori, jubilatzean osasuna izanez gero Done Jakue bidea egitearena. Busak, trenak edota hegazkinak existitu baino lehen erromesek itzultzeko modu bat behar zuten izan. Horregatik proposatu nion nire buruari garraio-sistema hori erabiltzea, duela zenbait urte. Iritsi zitzaidan jubilatzeko unea, eta orduan esan nion nire buruari: “ekin diezaiogun ba!”.

Martxoaren 21an abiatzea erabaki nuen, joan-etorria egin behar nuelako eta beroa baino eguraldi hotza hobeto datorkidalako. Hasierako egunak oso txarrak izan ziren: haizea, elurra, euria... gau eta egun, kanpin denda batean mandoarekin eta txakurrarekin. Uste dut Santiagok proban jarri nahi izan zidala, baina aurrera jarraitu nuen.

Hasierako egunak oso txarrak izan ziren: haizea, elurra, euria... uste dut Santiagok proban jarri nahi izan zidala”

39 egun behar izan nituen Santiagoraino iristeko. Apirilaren 28an iritsi nintzen, Arabako patroia den San Prudentzioren egunean. A zer kasualitatea! Arrakasta erabatekoa izan zen. Proba gogorra da, ez da arrosa lorategi bat. Baina % 90a gauza oso politek osatzen dute, pertsona orori gomendatzen dizkiodanak. Hodei baten gainean nago, eta uste dut oraindik ez naizela jaitsi. Pertsona orori esan diot gauza oso-oso polita dela. Lagunak, aparteko jendea, erromesak, ostalariak, herrietako biztanleak... mundu guztiarentzat da gomendagarria.

Zertan da hobea “asto pausoa” beste pauso batzuekiko?

Nik bidaia asto baten pausoan egitea erabaki nuen. Motxila sorbaldan izanda joatea ere polita da, baina mando gainean antzeko pisua eraman nuen: janaria prestatzeko zenbait tresna, kontserba lata batzuk, kanpin denda... orotara 30-35 kilo inguru neramatzan, gutxi gora behera. Baina astoarentzat hori ez da ezer, motxila daraman bati hamar kilo sartzea bezalakoa da.

Esperientzia polita izan da. Zorigaiztoko gertakizun bat ere bizi izan nuen, baina: nire txakurraren heriotza”

Asko gozatu dut jendeak egindako harrerarekin. Mando baten gainean joanda argazki asko egiten zizkizuten, zurekin hitz egitera animatzen ziren... ez da egon gogaitu egin didanik. Asko lagundu didate, zentsu guztietan. Esperientzia polita izan da. Zorigaiztoko gertakizun bat ere bizi izan nuen, baina: nire txakurraren heriotza. Auto batek harrapatu zuen. Nire bizitzan izan dudan atsekaberik handiena izan zen hori, ia-ia. Gogoratze hutsarekin malkoak ateratzen zaizkit. Mandoak ere uste dut faltan botatzen duela, oso lagunak baitziren, harrigarria dirudien arren, espezie bereko animaliak ez direlako.

Pertsona orori gomendatuko nioke Done Jakue bidea egitea. Batzuk uste dute gaztea izan behar dela horretarako. Guztiz kontrakoa. Erromesen % 90a ia 50 urtetik gorakoak ziren. Jendea ikusi dut hanka ortopedikoekin ibiltzen, makuluekin, 84-88 urtetakoak... nire bizitzan gertatu zaidan gauzarik onena izan da, eta 63 urte ditut eta denetarik bizi izan dut jada.

Nire bizitzan gertatu zaidan gauzarik onena izan da, eta 63 urte ditut eta denetarik bizi izan dut jada”

Okasioa dudanean berriz egin nahi dut bidea, baina iparraldetik hasita, Irunetik. Oviedotik igaroko nintzateke, eta hortik Santiagoraino. Eta ahalko balitz mandoarekin egin nahiko nuke berriz. Berarekin joatea konpainia bat izateko modu bat da.

Eta mandoa prest dago bidea berriz egiteko? Adostu duzu berarekin?

Mandoak bere ez dit baiezkorik ez ezekorik eman. Baina orain erabat ziur esan dezaket mandoa libre uzten badut eta ibiltzen banoa ni noan lekura joango dela. Egon dira leku arriskutsuak, mandoarekin igarotzeko txarrak izan diren zenbait zubi estu... baina igaro naizen leku orotatik pasa da bera ere. Noan lekura noala.

Erabat ziur esan dezaket mandoa libre uzten badut eta ibiltzen banoa ni noan lekura joango dela”

Done Jakue bidea bakarrik egitea gomendatzen dute, lagunduta joateak baldintzatu egiten zaituelako, zuk agian paisaia ikusi nahi duzulako eta besteak ez duelako gelditu nahi, edo alderantziz. Mandoak eta biok, berriz, erritmo bera eraman dugu.

Anekdotak bizi izango zenituen...

Kanpin-denda inurritegi baten gainean jartzea eta gero gauean inurriei aurrea egin behar izatea, zelaian jarritako aspertsoreengatik esnatzea... Milaka anekdota bizi izan ditut bai.

Apaizak mandoa ere La Encina santutegian aldaretik sartu behar zela zioen, bera ere erromesa zelako”

Santiagora iristea ere berezia izango zen...

Burgosen jada bertako udaltzainek esaten zidaten mandoarekin erromesen bidetik arazorik gabe pasa nintekeela. Leonen berdin, eta beste hainbat hirietan ere. Arazo bakarra Santiagoko plazan sartzeko izan nuen, animaliekin sartzeko baimen berezi batzuk izan behar zirelako. Bi hankako animaliak lau hankakoak baino arriskutsuagoak dira sarritan, baina beno.

Baimen horiek bete eta sartu nintzenean hor topatu nituen lagun eta senide mordoa, pareta baten atzean ezkutatuta niri sorpresa bat emateko prest. Artziniegara itzultzerakoan, berriz, apaizak mandoa ere La Encina santutegian aldaretik sartu behar zela zioen, bera ere erromesa zelako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide