Zerbitzu Sozialen legea ez betetzearen ondorioak Arabako Foru Aldundiak bere gain har ditzan eskatu dute

Aitor Aspuru Saez 2017ko urt. 18a, 07:34
Osteguneko udalbatzaren irudia./ aiaraldea.eus

Arabako Aldundiak ezarri duen trantsiziozko bi urteko luzapenaren aurrean osoko bilkurak EH Bilduren proposamena babestu zuen ostegunean.

Zerbitzu Sozialen legearen ez beteko ez balitz, Artziniegako udal osoko bilkurak eskatu dio Arabako Foru Aldundiari bere gain har ditzan ondorioak.

Izan ere, legea indarrean egon arren, Aldundiak berrantolaketa egiteko bi urteko luzapena ezarri die lurraldeko udalerriei. Horretarako, Diputatuen Kontseiluak udal akordioak egiteko eredu osatu zuen, baina horren ordez Artziniegako udalbatzak EH Bilduren proposamenaren alde egin du.

Bigarren proposamen horretan puntu bat gehitu dute: “Diputatuen Kontseiluak aldebakartasunez inposatu duen trantsiziozko epean sortutako edozein ondorio edo erantzukizuna salbuespen da udal hau”.

EH Bilduren ustez, zerbitzu sozialen mapa zehazteko orduan Arabako Aldundiak adierazi duen utzikeriaren ondorioa izan da eta, batez ere, nola gauzatu eta nola finantzatuko diren zehazteko orduan lurraldeko udalerriak babesik gabeko egoera larrian utzi ditu.

Gogoratu beharra dago abenduaren 26tik zerbitzu sozialak eskubide subjetiboa direla eta, hori dela medio, eskubideen urraketa emanez gero, herritarrek epaitegietara joateko aukera daukatela jadanik.

EH Bilduk gogoratu duenez, Arabako Foru Aldundiak instituzio arteko batzordean zerbitzu sozialen mapa uztailean onartu zuen, barne desadostasunak egon arren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide