Che Sudaka eta Joxe Replay taldeek joko dute Artziniegako Jaietan, besteak beste

Erredakzioa 2017ko abu. 2a, 08:16
Argentinarrez osatutako Bartzelonako talde ezagun bat da Che Sudaka. Argazkia: Alter1fo (Flirck)

Egitarauko hainbat ekintza zehaztu du udalak.

Doinu nahasketak izango dira nagusi Artziniegako Jaietan. Irailaren 8an Havana 537, Che Sudaka eta Joxe Replay taldeak igoko dira oholtzara, munduko hainbat txokotako musiken arteko mestizajea egiteko. Hurrengo egunean, aldiz, rock doinuak nagusituko dira herrian, The Last Beer taldearen eskutik.

Musikaz harago, ez dira faltako ezta Artziniegako jaien ikur bihurtu diren ekintzak: Iturritik iturrira kronoeskalada, koadrilen arteko afaria, Arteko landatik jaitsiera... Iaz lehen aldiz eginiko Gazte Eguna errepikatuko da aurten; irailaren 4ean ospatuko da eta magia izango du ardatz: ilusionismo tailer eta ikuskizunak egongo dira arratsaldean, udaletxean.

Antolakuntzan aldaketa
Jaien antolakuntzan eman da aurtengo berrikuntza nagusia. Udala arduratu da festak aurrera ateratzeaz, ez delako lan-talderik sortu jaiak aurrera ateratzeko.

Aurreko urteetan bezala, bus zerbitzua egongo da irailaren 8an, nahi duen aiaraldear orok herrira bertaratu eta parranda botatzeko aukera izan dezan. Okondo, Laudio, Luiaondo, Amurrio eta Arespalditzatik igaroko da busa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide