EH Bilduk salatu du irisgarritasuna bermatu gabe ireki dutela Gaztelekua

Erredakzioa 2017ko urr. 10a, 08:30
Artziniegako udaletxe zaharrean dago Gaztelekua. / aiaraldea.eus

Artziniegako EH Bilduk kritikatu du EAJk Gaztelekua ireki duela irisgarritasuna errazteko neurriak hartu gabe. Izan ere, igogailua ez dago indarrean eta inguruan oztopo arkitektonikoak daude.

Koalizioak azaldu du zenbait erabiltzailek arazoak izan dituztela oztopo arkitektonikoen ondorioz. EH Bilduk azpimarratu du irisgarritasuna bermatzeko neurriak eskatu zituela eta EAJk bere kabuz ireki duela Gaztelekua, eskaera horri erantzuna eman gabe.

EH Bilduk ziurtatu du kaltetuen haserrea handia izan dela eta udalak itxura txarra eman duela. Hori dela medio, koalizioak eskatu dio EAJri oztopoak behingoz kentzeko.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide