Zuriñe Frutosek 8. garaipena lortu du mendi-duatloien zirkuituan

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko urr. 26a, 07:00
Frutosek aurtengo denboraldian irabazten duen zortzigarren mendi-duatloia izan da Amasakoa.

Zortzi duatloietan hartu du parte Zuriñe Frutosek denboraldi honetan, eta zortziak irabazi ditu. Amasako Duatloia izan da azkena.

Urriaren 21an ospatu zen Amasako Duatloia, Euskal Herriko VII. mendi-duatloi txapelketa. 155 korrikalarik hartu zuten parte bertan. Zuriñe Frutos gailendu zen emakumezkoen kategorian, iaz lortu zuen postuari eutsiz. Ordu bat eta berrogeita hamabost minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

Artziniegako kirolariak aurtengo denboraldian irabazten duen zortzigarren mendi-duatloia izan da Amasakoa.

Euskal Herriko mendi-maratoien zirkuituaren barruan 10 mendi-duatloi daude. Frutosek dagoeneko zortzi irabazi ditu eta, adierazi duenez, zirkuitua bukatzeko falta diren bi lasterketak irabazteko indarrarekin ikusten du bere burua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide