Garaipenez jositako urte gazi-gozoa Zuriñe Frutosentzat

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko abe. 13a, 07:30

Garaipen ugari ekarri dizkio urteak Zuriñe Frutosi. Lesio batek lasterketa garrantzitsu askotatik kanpo utzi badu ere, emaitza oso onak eskuratu ditu orokorrean. 2017ak utzitakoen balantzea egin eta urte berriari begira jarri da dagoeneko Artziniegako kirolaria.

Emaitza oso onekin esango dio agur urteari Zuriñe Frutosek. Mendi lasterketetan, BTT probetan, duatlotietan zein lokotx-bilketa txapelketetan parte hartu du, eta guztietan garaipen ugari bildu ditu.

23 lasterketatan aritu da orotara: 17 trail-lasterketa eta 6 BTT froga. Lasterketa guzti horietan hamaika aldiz lortu du podiumaren tokirik gorenera igotzea, beste sei bigarren postu eta lau hirugarren postu ere eskuratu ditu.

Ibizako mendi bizikleta biran parte hartu du aurten lehendabizikoz, Frutosek oso positiboki baloratu du hiru egunetako 200 kilometrotako lasterketa hau.

Duatloiak

Lasterketa soiletan ez, duatloietan ere buru-belarri aritu da Artziniegako kirolaria. Hamar duatloietan lehiatu da eta guztietan lortu du lehenengo postuan gailentzea. Horri esker Euskal Herriko mendi-duatloien txapela jantzi du. Ez da aurten janzten duen txapel bakarra, lokotx-bilketan Euskal Herriko eta Arabako txapelduna izan baita.

Une gogorrak eta lesioak

Emaitza borobil horiek guztiek ez dute, ordea, aurtengo denboraldiak utzi dion zapore gazi-gozoa ezabatzea lortu.

Apirilean jasan zuen lesioak hilabete luzez lasterketetatik kanpo mantendu zuen, denboraldiko garai bizienean, alegia. Horren ondorioz, txapelketa eta lasterketa garrantzitsu askotan ezin izan zuen parte hartu.

Urte berriari begira dago jadanik Zuriñe Frutos. Iazko urteko emaitza bikainak berdindu nahi ditu 2018an. Iaz 34 lasterketatan parte hartu zuen eta 27 aldiz igaro zuen helmuga lehen postuan.

 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide