Mateo Lafragua da "Ponle freno 2017" saria eskuratzeko hautagaia

Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 14:16
Mateo Lafraguak urteak daramatza errepideetako konkorren aurka borrokan.

Artziniegarrari jakinarazi diote “La repercusión de los Resaltos en las Emergencias Sanitarias” izeneko lanagatik irabazi dezakeela saria. Internet bidez bozkatzeko aukera egongo da.

"Ciudadano Ponle Freno" kategorian hautatu dute Mateo Lafragua. Bera ez ezik, Anna Gonzalez bide segurtasun ekintzaileak eta Francisco Javier Morales Herrera Guardia Zibilak eskuratu dezakete aitorpena.

Apirilaren 12an izango da sari banaketa 19:00etan Espainiako Senatuaren Jauregian eta Matías Pratsek egingo ditu aurkezpen lanak. Egun horretan itxiko dute boza emateko epea, eguerdian, alegia.

"Ponle Freno" ekimena Atresmedia enpresak sortu du eta, ondorioz, sari banaketaren jarraipen zabala egingo dute Antena 3 telebistan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide