aiaraldea.eus

Artziniegan Bizi eta Erosi kanpaina abian!

Erabiltzailearen aurpegia Artziniegako Udala   Ekonomia  Artziniega

Gaur, azaroak 15, “Artziniegan Bizi eta Erosi: Comprar en Artziniega Tiene Premio” tokiko merkataritza laguntzeko kanpaina hasiko da. Ekimena, parte hartzen duten saltokietan erositako 10€ bakoitzeko txartel bat ematean datza, zeinekin Artziniegako dendetan gastatzeko 250€ko 2 sari eta 100€ko 15 sari eskuratu daitezkeen.

Kanpaina azaroaren 15etik abenduaren 15era izango da eta zozketa, gabonak heldu baino lehen, abenduaren 18an egingo da. Ekimenaren amaiera, behin ospakizunak igarota helduko da, irabazleek saria gastatuz.

“Artziniegan Bizi eta Erosi: Comprar en Artziniega Tiene Premio” kanpainaren bitartez, Artziniegako Udalak tokiko merkataritzaren aldeko apustua egiten duten pertsonak saritu nahi ditu, Artziniegan erosiz eta herriari bizitza emanez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa