Artziniegako udalak aurtengo aurrekontuak onartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Artziniegako udalak aurtengo aurrekontuak onartu ditu

EAJ, PSE, EAren eta Aralarreko zinegotzi baten botoekin udalak 2010eko aurrekontuei baietza eman die.  Aurreko urteotan baino apalagoak dira eta, besteak beste, alde zaharrerako lanak aurreikusten dituzte.

Posta-bulegoari eraso egin diote bart Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Posta-bulegoari eraso egin diote bart Artziniegan

Gaur goizaldeko 1:00 inguruan ezezagun batzuek eraso egin diote Artziniegako posta-bulegoari. Goiko bizilagunek zarata entzun dute, jaitsi egin dira eta sua amatatzea lortu dute. Hala ere atea guztiz erre da eta eraikineko horma beltz geratu da teilaturaino. Bulegoaren barruan ez da kalterik izan.

Ertzaintzak gunea itxita eduki du goizeko 9ak arte eta polizia zientifikoa lanean ibili da.

Nutrizio tailerra

2010/06/04 18:00

Antzinako udaletxea Artziniega

Nutrizioari buruzko tailer-berbaldia: zelan jan osasunez, janari egokiak...

"Hiriko Atea" gimnasioak antolatuta.

Alde Zaharreko jaieguna

2010/06/05 17:00

Artziniega Artziniega


GORPUZTI-EGUNA

EKAINAK 5 - GOIKO PLAZAN


19.00: Umeentzako jolasak (aurpegia pintatzera! ping-pong mahaia ere egongo da)

20:00: Buruhandiak

20:15: Tortilla-jana herrikoia, herriko bizilagunen laguntzarekin

20:30: Dantzaldia Ritxar eta Otegi bikotearekin

21:00: Igel-toka

22.30: Txokolatea eta bizkotxoak

23.30: Jai-amaiera. baten baten txanpaina ekarriz gero, hartu egingo dugu.

Alde Zaharreko jaia ospatuko dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Alde Zaharreko jaia ospatuko dute zapatuan

Jaieguna Urizahar auzo-elkarteak antolatzen du, herritarren eta udalaren laguntzarekin. Ekitaldiak Goiko Plazan egingo dira arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Gaur inauguratuko da Artziniegako hirugarren museoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Gaur inauguratuko da Artziniegako hirugarren museoa

Xabier Santxotena eskultore nafarrak bere lana eta lan egiteko modua erakutsiko du bertan. Gaur eguerdian egingo da inaugurazio-ekitaldi ofiziala, eta etzitik aurrera bisitatu ahal izango da.

Zapatagintzaren historia

2010/05/28 15:30

Artziniega Museoa Artziniega

Artziniega Museoko aretoan, Jose Ramon Ortiz de Landalucek Gasteizko bere zapatadendaren historia aurkeztuko du. Bere familiak lau belaunalditan lan horretan jardun du. Ondoren, museoan zapata-denda honi eskainiko zaion atala aurkeztuko da.

Aiaraldeko antzinako ibilgailuak

2010/07/09 16:00

Artziniega Museoa Artziniega

Museoko aretoan Migel Martin Zurimendik XX. mendearen erdialdean Aiaraldean zeuden ibilgailuei buruzko berbaldia emango du. Ondoren, Museoan horren inguruan zabalduko den atal berri bat aurkeztuko da. bertan, ibilgailuen tailerra erakutsiko da, bai eta orduko motoak ere. Erakusketa irailaren 5era bitartean egongo da zabalik.

Udako Solstizioa

2010/06/21 16:00

Artziniega Museoa Artziniega

Museotik abiatuta, herriko ume eta gazteek animalia mitologikoen kalejira bat egingo dute. Alde Zaharrean zehar ibili ostean museora bueltatuko dira. Anfiteatroan sua piztu, araoak irakurriko dira eta desioak sutara botako dira. Amaitzeko, dantzak eta odoloste-jana egongo dira.

Pintura erakusketa

2010/06/04 18:30

Artziniega Museoa Artziniega

Jorge Núñez Artziiniegako margolariaren erakusketa irekiko da.

Artziniega euskal bolo-jokoaren hiriburu bihurtuko da datozen asteotan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Artziniega euskal bolo-jokoaren hiriburu bihurtuko da datozen asteotan

Artziniegako bolatokiak Euskadiko Txapelketa hartuko du ekainaren 5ean. Oraingo asteburuan Arabako kanporaketaren finala ere berton jokatuko da.

Euskadiko Bolo Txapelketa

2010/06/05 06:00

Artziniegako Bolatokia Artziniega

Euskadiko bolo txapelketa egingo da Artziniegako bola-tokian ekainaren 5ean, goizeko 8etatik aurrera. Artziniegako Errondo bolo elkarteak antolatzen du Udalaren eta hainbat enpresa eta babesleren laguntzarekin.

Desafio Peñalba 2010

2010/05/23 09:00

Artzniiega Artziniega

Artziniegako Ganzorrotz Mendizale Taldeak bigarren urtez "Desafio Peñalba" izeneko mendi-lasterketa antolatu du maiatzaren 23rako. Domeka horretan aurrez aurre egongo dira korrikalariak eta txirrundulariak, nor baino nor lehenhago iritsi Artziniegako peñalba mendiko gailurrera. Goizeko 11:00etatik aterako da lasterketa ur-biltegiaren ondoko begiratokitik, eta ibilbide ezberdina izango dute batzuek eta besteek. Horretaz, gainera, mendi-irteera arrunta egongo da gainontzeko jendearentzat, 10:00etan abiatuko dena frontoitik, eta goian hamaiketakoa egongo da guztientzat.

Artziniegako liburutegiak “Lurra Zaindu” ilustrazio-lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Artziniegako liburutegiak “Lurra Zaindu” ilustrazio-lehiaketa antolatu du

Lehiaketa gazteei zuzenduta dago eta beroketa globala eta klima aldaketa izango du gai. Maiatzaren 31era arte zabalik dago lanak aurkezteko epea.

Aurten hirugarren urtez, Artziniegako Udal Liburutegiak ilustrazio-lehiaketa antolatu du. Edizio honetarako “Lurra Zaindu” leloa aukeratu dute eta, izenak dioen legez, munduak dituen arazo ekologikoez kontzientziatzeko asmoa dauka. Gazteek, beraz, klima aldaketa edota beroketa globalarekin zerikusia duten marrazkiak aurkeztu behar dituzte.

"Chejov, Chejov" antzelana

2010/05/08 18:00

Artziniega Museoa Artziniega

Clan Konstantin taldearen “Chejov, Chejov” antzezlana.

Poesia-emanaldia

2010/05/07 18:00

Artziniega Museoa Artziniega

Carmen Martínez Bilboko poetak “El placer de las curvas” bere liburua aurkeztuko du. Beatriz Gómez gitarra-jolea lagun liburu hainbat poema errezitatuko ditu, Aurelia Alonso eta Begoña Iribarren rapsoden laguntzarekin.

Zapatu honetan hasi da FEVEren “Historiaren Trena” Artziniega eta Aiara bisitatzen

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Zapatu honetan hasi da FEVEren “Historiaren Trena” Artziniega eta Aiara bisitatzen

Enkarterriko tren turistikoak aurrerantzean gure eskualdea ere bisitatuko du, Balmasedatik abiatuko diren autobusen bitartez. Zerbitzua maiatzean, ekainean, abuztuan eta irailean eskainiko da.

Arabako Hiru Egunak

2010/04/26 11:45

Artziniega Artziniega

Arabako Hiru Egunak txirrundulari-lasterketako lehen etapa, Artziniega-Artziniega 118,85 km. Aiaralde osoa zeharkatuko du eta Markuartuko gaina igoko dute helmugatik 25 kmra. 13 talde lehiatuko dira.

Herri kirolen erakustaldia

2010/04/25 10:00

Pilotalekua Artziniega

Herri kirolen erakustaldia Artziniegako frontoian, Bizindar taldeak antolaturik.

Herri oratzea

2010/04/17 10:00

Artziniega Museoa Artziniega

Artea Etnografia Elkarteak lehen ogia zelan egiten zen erakutsiko du.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»