El Boli koadrila: “Udalaren mantenu ezak gure azken lau asteetako lana bertan behera utzi zuen karrozen desfilean”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Amurrio

El Boli koadrila: “Udalaren mantenu ezak gure azken lau asteetako lana bertan behera utzi zuen karrozen desfilean”

El Boli koadrilari karroza apurtu zitzaion atzo, “gurdia egoera txarrean zegoelako”. Taldeko kideek nabarmendu dute gurdia eta sorgailuak “Amurrioko Udalaren erantzunkizuna” direla. Gauzak hala, datozen urteei begira neurriak hartzea eskatu diote tokiko erakundeari.

Euripean ospatu dute San Rokeren errepikapena

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Amurrio

Eguraldi txarrak ez ditu kikildu amurrioarrak. Goizean goizetik elkartu dira dozenaka lagun San Rokeko zelaietan. Arraultzopil eta makailo txapelketa egon da bertan, baita meza nagusia ere.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Irudimen uholde batek zeharkatu ditu Amurrioko kaleak karrozen desfilean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio

Bukaerara jotzear daude Amurrioko Jaiak. Gaur iluntzean, ohikoa den bezala, karroza desfileak herriko kaleak zeharkatu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Dantzariek eta abereek girotu dute San Roke eguna Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Amurrio

San Rokeko zelaietara mugitu dira gaur Amurrioko jaiak. Abereen zein tokiko produktuen azoka egon da goizeko lehen ordutik, eta Aurresku eta Joten LIII. Txapelketa egin da eguerdian. Ehunka lagun bertaratu dira jai-giroaz gozatzera. 

»» Ikusi argazki guztiak (54)

Txosnaguneko bertsosaioak edota Sabin Guarestiten kontzertuak girotu zuten atzoko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio

Aurrera doaz Amurrioko jaiak eta atzo ere egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Ehunka lagunek hartu dute parte Koadrilen Eguneko ekimenetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Koadrilak izan dira Amurrioko jaietako hirugarren eguneko protagonista nagusiak. Ehunka lagun bildu dira San Antonen eginiko bazkarian, eta jokoak egin dituzte gero parkean. Parte hartzaileek hainbat proba burutu behar izan dituzte. 

»» Ikusi argazki guztiak (48)

[ZUZENEKO KONTAKETA] Marmitakoa, odoslosteak, koadrilen bazkaria eta jokoak izan dira jaien hirugarren eguneko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Marmitako lehiaketarekin hasi dute Amurrioko jaietako hirugarren eguna. Koadrilek hartu dute gero protagonismoa, bazkaria eta jolasak egin baitituzte parkean. Iluntzean, Glaukomak eta Aiaraldeko Soinu Sistemak joko dute gauean. 

2018-08-15 07:32

Azoka, marmitako txapelketa eta ziza dastaketarekin iritsi dira jaien erdigunera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Amurrio

Marmitako txapelketa, ziza dastaketa eta azoka izan dira goizeko ekitaldi nagusiak. Koadrilen eguna izaki, trikipoteoa, gazteen bazkaria eta jolasak izango dira nagusi arratsaldean.

»» Ikusi argazki guztiak (67)