Korrikako lekukoen segida:"Erronka ederra"

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Alamillo   Iritzia

 

Apirilaren 7an igaroko da Korrika Arespalditzatik. Udalak urteak daramatza euskararen ezagutza eta erabilera indartzeko ahaleginetan, Aiarako zein eskualdeko hainbat entitaterekin elkarlanean. Badakigu: epe luzeko ibilbidea da, euskarak merezi duen presentzia izan artekoa.


Asko gara Aiaran zein eskualdean hizkuntzaren gizarte erabilera sustraitzeko ahaleginetan ari garenak: eskolak, euskaltegiak, elkarteak, udalak... Horietako bakoitzaren lana beharrezkoa eta ordezkaezina da aurrera egiteko. Aiarako Udalak abian ditu euskara ikasteko diru-laguntzak, Berbalagun edo Gurasolagun programak, ludoteka, ekaineko haurren egonaldia, uztaileko jolas txokoak eta abar. Halaber, geroz eta gehiago dira jaietan euskaraz antolatzen diren ekintzak.


Jakitun gara urrats kualitatibo handiak eman behar direnaz. Hauspoa eman behar diogu egunerokoan euskararen ezagutzari. Pertsona, familia, talde edo erakunde bakoitzak bere egitekoa du arlo horretan. Aiarako Udalak herritar ororen laguntza eskatzen eta eskertzen du; aurrerantzean ere denon artean ekin diezaiogun guztion mesederako izango den erronka eder honi.

Korrikako hasiera eta amaiera zuzenean ikusteko aukera egongo da aiaraldea.eus-en

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

Korrikako hasiera eta amaiera zuzenean ikusteko aukera egongo da aiaraldea.eus-en

Euskal hedabideek telebista saio bateratua eskainiko dute Otxandio eta Iruñetik. Aiaraldea.eus-en ere egongo da ikusgai.

Korrikako lekukoen segida: "Parisetik"

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Ibañez   Iritzia  Amurrio
Askotan entzun dugu, etxetik at joan behar garela etxean daukaguna estimatzeko. Hori da errealitatea; baina egia da, era berean, etxean asko maite duzun gauza bat, areagotu egiten dela atzerrian, maitasun hori esponentzialki handitzen dela, hain zuzen.Hori gertatu zitzaidan niri euskal kulturarekin.
 
Korrika niretzat, jende askoren esfortzua eta indarra da, korrikalariengandik hasita antolatzaileak ere zoratzen dituena. Euskaragatik egiten dugun “ahalegina” -komatxo artean jarri dut ez baitut uste “esfortzua” denik- euskararekiko dugun maitasuna da, handia gainera!
 
Atzerritik maitasun hori indar handiagoz antzematen da. Normalean jende kopurua txikiagoa bada ere, euskararekiko maitasuna hain da handia, ezen Paris osoa gurekin Korrika dabilela ematen baitu. 
 
Igandean egin genuen Korrika Parisen. Berez euskararen aldeko 2,5 km izan ziren, Montmartretik Euskal Etxera. Guretzako oso kilometro hunkigarriak dira, korrikalariek “Sardina bat”, “Aldapeko”... abesten dute, kolorez beteriko dortsalek Haussmanniar eraikuntzak alaitzen dituzte, paristarren aurpegiak harriturik geratzen dira... Egia esan, euskaldun orok bizi beharko genukeen une bat izan beharko litzateke. Euskararekiko bihotzean daramagun indarra, harrotasuna eta maitasuna sentitzeko.

Eskolatik kalera aterako dute Korrika ikastetxeek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

Eskolatik kalera aterako dute Korrika ikastetxeek

Korrika izango dute ikasgai datozen egunetan 3-18 urte bitarteko ikasleak dituzten eskualdeko hezkuntza zentro guztiek, AEKk prestatutako unitate didaktikoa ardatz hartuta. Korrika Txikiak ere egingo dituzte hainbat herritan.

Korrikari buruzko zenbaki berezia plazaratuko du bihar Aiaraldea Egunkariak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Aiaraldea

Korrikari buruzko zenbaki berezia plazaratuko du bihar Aiaraldea Egunkariak

16 orriko aldizkaria izango da eta eskualdeko ordutegi eta ibilbide guztiak barnebilduko ditu, beste hainbat informaziorekin batera.

120 lekuko aldaketa izango ditu 20. Korrikak Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara  Aiaraldea

120 lekuko aldaketa izango ditu 20. Korrikak Aiaraldean

Apirilaren 6an eta 7an igaroko da Korrika Aiaraldetik. Guztira, 120 eragilek erosi dute kilometroa. 

Korrikako lekukoen segida: "Geroari zor"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Iritzia

Multimedia eta internet tresna berriekin egingo du Aiaraldea hedabideak Korrikaren jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

Multimedia eta internet tresna berriekin egingo du Aiaraldea hedabideak Korrikaren jarraipena

Martxoaren 20tik apirilaren 10era Korrikaren jarraipen berezia egingo du Aiaraldea komunikabideak. Hainbat multimedia euskarri  eta zuzeneko kontaketa izango dira nagusi.

"Zirrara sortzen du Korrika Parisen egiteak"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara  Amurrio

"Zirrara sortzen du Korrika Parisen egiteak"

Igandean egin zuten Korrika Parisen. LOREA IBAÑEZ (Amurrio, 1987) izan zen antolatzaileetako bat. Frantziar poliziek seinaka eta espaloitik joateko baimena soilik eman zieten, baina giro eta umore onean egin zuten korrika.