Orozkoko jaien eduki bilduma. Egin #JaieiKlik eta bidali zure irudiak 688848152 telefonora (WhatsApp) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera!
Bizilagunen artean igaro dute igandea Goikirin

Erredakzioa 2023 ira 18 Orozko

Kofradi Eguna ospatu zuten atzo Orozkoko Goikiri auzoan, aurreko egunean afari herrikoia egin ostean. Gastronomia txapelketak egon ziren goizean, eta 11 paella eta 16 tortilla aurkeztu zituzten jaizaleek. Horrez gain, euskal dantzekin girotu zuten auzoa, besteak beste.