“Pozik nago Amurrio abertzalea sendotu delako”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

“Pozik nago Amurrio abertzalea sendotu delako”

JOSUNE IRABIEN izan zen alkategai bozkatuena atzoko hauteskundeetan Amurrion. Lortutako emaitzen eta datozen lau urteetarako erronken inguruan mintzatu da. 

EH Bilduk gobernatuko du Arrankudiaga-Zollon, hirugarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Arrankudiaga-Zollo

EH Bilduk gobernatuko du Arrankudiaga-Zollon, hirugarrenez

Leiha estua eman da Arrankudiaga-Zollon, EH Bilduk 8 botoko aldearekin irabazi dio EAJri. Emaitzak ikusita, 4 zinegotzi izango ditu koalizio abertzaleak eta hiru alderdi jeltzaleak. 

7 botoren abantailarekin irabazi dio EAJk Okondo Aurrerari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Okondo

7 botoren abantailarekin irabazi dio EAJk Okondo Aurrerari

Jon Escuzaren zerrenda izan da aukera bozkatuena Okondon, baina lehia estua egon da eta EAJk 7 botoren abantaila izan du soilik.

EAJ garaile, bakarka gobernatzeko haina indarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

EAJ garaile, bakarka gobernatzeko haina indarrekin

Alderdi jeltzaleak 7 ordezkari lortu ditu, EH Bilduk 5, Omniak 3 eta PSE-EEk 2. PP eta Elkarrekin Podemos ordezkaririk gabe geratu dira. Natxo Urkixok EH Bilduren bozeramaile izateari utziko dio. Lamia Arcasek hartuko du aurrerantzean ardura hori. 

EH Bilduk gehiengo absolutua eskuratu du Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Artziniega

EH Bilduk gehiengo absolutua eskuratu du Artziniegan

Bost ordezkari lortu ditu koalizio independentistak, EAJk hiru eta PPk bat. 

EAJ garaile Amurrioko udal hauteskundeetan hirugarren aldiz jarraian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

EAJ garaile Amurrioko udal hauteskundeetan hirugarren aldiz jarraian

EAJk 8 zinegotzi eskuratu ditu, EH Bilduk 7 eta Orain Amurriok zein PSE-EEk bana. Udalbatzatik kanpo geratu dira PP eta Amurrio Guk Bai plataforma.

Adie izan da berriro lehen indarra Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Adie izan da berriro lehen indarra Orozkon

ADIEk jaso du babes gehien Orozkon (%49,18). EAJri eman dio botoa herritarren %26.43k, EH Bilduri %18,79ak, PSE-EEri %2,64k eta PPk %0,86.

EAJko Gentza Alamillo nagusitu da Aiaran, gehiengo absolutua erdietsita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiara

EAJko Gentza Alamillo nagusitu da Aiaran, gehiengo absolutua erdietsita

EAJ izan da berriz ere alderdi bozkatuena, eta oraingo honetan gehiengo absolutua erdietsi du (7 zinegotzi). Bigarren alderdi bozkatuena EH Bildu izan da, 3 zinegotzi eskuratuta. Azkenik Aiara Batuz taldeak zinegotzi bakarra eskuratu du, 15 botoren faltan ez du bigarrena eskuratu. Alderdi jeltzaleak beraz, gehiengo absolutuarekin gobernatu ahal izango du Aiarako Udala datozen lau urteetan.

EH Bildu izan da indar nagusia udal hauteskundeetan Urduñan, hirugarren aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Urduña

EH Bildu izan da indar nagusia udal hauteskundeetan Urduñan, hirugarren aldiz

EH Bilduk 6 zinegotzi izango ditu, eta EAJk 5. PSE-EE eta PPk ez dute ordezkaririk lortu.