Santurtziko eta Urduñako lehen sektoreko emakumeen topaketa egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Santurtziko eta Urduñako lehen sektoreko emakumeen topaketa egingo dute

Ekoizpenek Urduñako eta Santurtziko emakume arrantzaleak eta baserritar zein abeltzainak batuko ditu. Topaketa apirilaren 2an izango da.

Aurreratu dutenez, Alondegian protagonisten testigantzak entzuteko solasaldia antolatuko dute, erakusketa batekin batera. Izan ere, antzina harreman estua zuten Santurtziko sardinerek eta Urduñako baserritarrek, produktuak trukatu egiten baizituzten.

Ekimenaren bidez omenaldia eta aitortza egitea du helburu Urduñako udalak.

Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztuko du Tubos Reunidosek laster

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Amurrio

Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztuko du Tubos Reunidosek laster

Gaur eguerdian jakinarazi dio Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak langile batzordeari enplegua erregulatzeko espedientea abiatzeko asmoa daukala.

Enplegu-Zentroa zabaldu dute udalak eta Lanbidek Induma Informazio Bulegoan

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Ekonomia  Orozko

Enplegu-Zentroa zabaldu dute udalak eta Lanbidek Induma Informazio Bulegoan

Orozkoko Udalak eta Lanbidek elkarlanean abiatu dute Enplegu-Zentroa herrian.

Ostiralero, 09:00etatik 13:00ak arte zabalik dago, Zubieta kaleko 16. zenbakian dagoen Induma Informazio Bulegoan.

Aduanan hainbat aldaketa egin dituzte, azterketa ekonomikoarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Aduanan hainbat aldaketa egin dituzte, azterketa ekonomikoarekin batera

2015 amaieratik Aduanan hamaika aldaketa egin du udalak. Batetik, bainuetxea garbitu dute, eraikina zikina eta kaltetua zegoela iritzita. Horrez gain, bertan pilatutako materiala udaleko espazio publiko ezberdinetan banatu dute, Alondegian, Biltegian edo Adinekoen Egoitzan kasu. 

Bestalde, etorkizunean negoziaketei ekin ahal izateko azterketa ekonomikoa abiatu dute. Zehazki, Magma Hospitality Consulting enpresa ari da arduratzen bideragarritasun ekonomikoa ikertzeaz.

Foru Planak 3.900.000 euroko lanak finantzatuko ditu eskualdean baina hutsuneak ere geratu dira

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Foru Planak 3.900.000 euroko lanak finantzatuko ditu eskualdean baina hutsuneak ere geratu dira

3.900.000 eurotik gora inbertituko du Arabako Foru Aldundiak Aiaraldean. 23 lan lagunduko ditu eta beste 11 finantzaziorik gabe utziko ditu.

Hutsuneen artean, Laudiok ez du jasoko dirurik zaharren egoitza erabilera kulturaletara bideratzeko, eta Okondoko haurreskolako jolastokiak ere ez du ekarpenik izango. Okondo Aurrerako alkatea Sergio Tatok leporatu dio oposizioari horren ardura.

Tubacex enpresak 8,4 milioi euro irabazi zituen 2015ean, nahiz eta merkatuak okerrera egin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Tubacex enpresak 8,4 milioi euro irabazi zituen 2015ean, nahiz eta merkatuak okerrera egin

Tubacex enpresak 8,4 milioi euroko mozkinak izan zituen 2015ean. Zuzendaritzaren aburuz, hori lorpena izan da eta dibertsifikazio estrategiari esker erdietsi dute.

Oro har, atzera egin dute enpresaren datuek: %2,4 gutxiago saldu du eta irabazi garbiek %64 murriztu dira. Hori guztia petrolio eta lehengai merkeek eragin dute eta 2016 urte zaila izatea espero dute Tubacexen.

Guztira, 533,4 milioi euroko salmentak egin ditu taldeak. Irabazitako 8,4 milioien %40 akziodunen artean banatuko dute.

Imegar enpresako langileek akordioa lortu dute zor zaizkien soldatak kobratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako LAB   Ekonomia

Imegar enpresako langileek akordioa lortu dute zor zaizkien soldatak kobratzeko

Imegareko langileek jakinarazi nahi dute enpresarekin akordio bat lortu dutela. Akordio horren bidez ziurtatuko da langileek nominak kobratu dituztela, bai atzeratuak, bai gerokoak.

Horrez gain, soldata jasotzeko muga-egunak ezarri dituzte eta horiek ez betetzekotan, enpresak zigorra jasoko du.

Horrekin batera, jaso duten elkartasuna eskertu nahi dute, Laudioko alkateari eta gobernuko talde osoari barne.

Tubos Reunidos enpresak enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu du Trapagan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Amurrio

Tubos Reunidos enpresak enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu du Trapagan

Tubos Reunidos enpresak aurkeztu zuen atzo enplegua erregulatzeko behin behineko espedientea Galindoko faktorian. Trapagako lantegiko behargin gehienei lanaldia %50ean murrizteko dokumentazioa prestatu du zuzendaritzak.

Atzo egin zuten bilera sindikatuek eta enpresako arduradunek. Printzipioz, langileek urte erdiz lan egingo lukete eta beste erdiz langabeziako subsidioa kobratu beharko lukete.

Sindikatuek adierazi dute neurriak ia langile orori -432 guztira- eragingo diela.

Tubos Reunidos enpresak ez du baztertzen Enplegua Erregulatzeko Espedientea egitea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Amurrio

Tubos Reunidos enpresak ez du baztertzen Enplegua Erregulatzeko Espedientea egitea

Atzo Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak bilera egin zuen Iñigo Urkullu Lehendakariarekin, bere egoera azaltzeko. Hitzorduaren ostean, Pedro Abasolo presidentea ETBko kazetariekin mintzatu zen eta adierazi zien ez dutela baztertu enplegua erregulatzeko espedientea abiatzea, behin behinekoa, hain zuzen.

467 langabe gutxiago daude, baina prekarietatea da nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

467 langabe gutxiago daude, baina prekarietatea da nagusi

Langabezia jaitsi egin dela diote datuek. 2015eko urtarrilean 3.539 langabe zeuden Lanbiden erregistratuta. Aurtengo urtarrilean, baina, 3.072 kontabilizatu ziren. Hau da, 467 gutxiago.

Herrira jaitsi dira Imegarreko langileak, nominak ordaintzea aldarri

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio Hiruzpalau urte daramatzate Imagarreko langileek nominen ordainketetan atzerapenak izaten. Inoiz ez dakite ziurtasunez noiz jasoko duten hurrengo soldata. Langileek salatu dute enpresak zailtasun ekonomikoak dituela 2011an makina berri batzuk erostea erabaki zuenetik. Makina horiek, gainera, ez ziren beharrezkoak, langileek adierazi dutenaren arabera. Orozkon tailer paralelo bat sortu izana ere egotzi diote enpresaren zuzendaritzari.

Lanuzteak egiten hasi dira Imegarreko langileak, soldatetan dituzten atzerapenengatik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Lanuzteak egiten hasi dira Imegarreko langileak, soldatetan dituzten atzerapenengatik

Laudion kokatua dagoen Imegar enpresako langileak lanuzteak egiteari ekin zioten astelehenean (otsailak 15). Nominen ordainketetan dituzten atzerapenengatik ekin diote mobilizatzeari. “Duela bizpahiru urtetik hona era jarraitu batean izaten ari garen arazoa da soldatak atzerapenarekin jasotzea”, azaldu du LABen ordezkaria den Iñaki Isusik, “eta azkenean edalontziak gainezka egin du”.

Nerbioi Ibaizabal eskualdeak III. Ideia Lehiaketa abiatu du gazteek enpresak sor ditzaten

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Ekonomia  Orozko

Nerbioi Ibaizabal eskualdeak III. Ideia Lehiaketa abiatu du gazteek enpresak sor ditzaten

Emprendethea” izenarekin abiatu dute hirugarren aldiz gazteentzako ideien lehiaketa. Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteei zuzendua dago, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao eta Zaratamo udalerrien babesarekin.

Ekintzailetzarako kultura sustatzea du helburu programa horrek, enpresa-proiektuen sorrera bultzatzea alegia, gerora, enpresa-haztegitan izan sartu ahal izateko.

Garapen Agentziak profesionalentzako ikastaro berriak eskainiko ditu otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Garapen Agentziak profesionalentzako ikastaro berriak eskainiko ditu otsailean

Profesionalei zuzendutako hiru ikastaro berri eskainiko ditu Laudioko Tokiko Garapen Agentziak hurrengo astetan. Enpresan arrakasta lortzeko hainbat gako izango dira formakuntza saio hauen hizpide. Publiko baten aurrean hitz egiteko teknikak landuko dituzte, jarrera astertiboa garatzeko moduak eta gehiago saltzeko gakoak, besteak beste. Bereziki mikro-ETE, ETE, ekintzaile eta autonomoei zuzendutako ikastaroak badira ere, interesa duen orori zabalik daude. 

 

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Tubacex bisitatu du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia   Ekonomia

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Tubacex bisitatu du gaur

Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuarekin batera, gaur goizean Tubacex enpresako instalazioetan izan da Laudion eta Amurrion.

Foru gobernuko goi mailako ordezkariak Arabako enpresen beharrizanak eta egoera aztertzen ari dira hainbat bileratan, eta topaketa hau horietako bat da. Halaber, foru gobernuak Arabako lurraldea suspertzeko dituen politika ekonomikoak azaltzen ditu.