Merkataritza plangintza estrategikoa garatuko du Udalak 2016an

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Ekonomia

Merkataritza plangintza estrategikoa garatuko du Udalak 2016an

Laudioko Udalak merkataritza plangintza estrategikoa idatziko du 2016an Eusko Jaurlaritzak hiri-merkataritzaren lankidetza eta dinamizazioko estrategiak garatzen laguntzeko abian duen “Hirigune” programaren bidez.

Iñigo Martinez Cerrillok, Tokiko Garapen Agentziako arduradunak, planak landuko dituen hiru ardatz nagusiak azaldu berri ditu: merkataritza arloan elkarlan publiko-pribatuaren garapena, lokalak eta merkataritza-ehuna berreskuratzeko ekimenak eta merkataritza eta turismo sektoreen koordinazioa.

Udalaren egoera ekonomikoa aztertuko du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Udalaren egoera ekonomikoa aztertuko du Aldundiak

Urduñako udalaren egoera ekonomikoa aztertzeko konpromisoa hartu du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Ostiralean batu ziren Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin 2015eko aurrekontuen berri eman eta datorren urteko ezinbesteko inbertsioak azaltzeko. 

Izan ere, Urduñako udalak urtero 387.000€ ordaintzen ditu zorrari aurre egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek egungo egoera hobetzen laguntzeko bideak topatu eta etorkizunerako kudeaketa bideratu ahal izateko datuak aztertuko dituztela adierazi zuten.

Aiaraldea eta Uribe elkarlanean arituko dira turistak erakartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Aiaraldea eta Uribe elkarlanean arituko dira turistak erakartzeko

Aiaraldea eta Uribe eskualdeetako ordezkariek adostu dute turismoa elkarlanean bultzatzea.

Txakolinaren Ibilbidea protagonismo berezia izango du egitasmo horretan. Bi eskualdeen helburua da turista gehiago erakartzea eta horien egonaldia luzatzea, eskaintza zabalago bati esker.

Gentza Alamillo Aiaraturreko lehendakariak uste du modu horretan euren jarduera sendotuko dutela.

Guardian Industries enpresak saria jasoko du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Guardian Industries enpresak saria jasoko du gaur

Guardian Industries Laudion kokatutako enpresak Arabako Merkataritza Ganbararen eskutik saria jasoko du gaur.

Esportazioaren esparruan egindako lana sarituko dute. Urtero 3 enpresen ahaleginak aitortzen dituzte sarien bitartez.

100 urte baino gehiago bete ditu Guardian enpresak eta egun 2.000 pertsona baino gehiagok lan egiten dute bere azpiegituretan.

Sari banaketan Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak parte hartuko du, besteak beste.

Arbaitza, Epaltza eta Zaloako bideetan konpontze lanak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Orozko

Arbaitza, Epaltza eta Zaloako bideetan konpontze lanak egin dituzte

Orozkoko 3 auzotan bideak konpontzeari ekin dio udalak; Arbaitzan, Epaltzan eta Zaloan, hain zuzen. Neguan lur-jauzi batek Arbaitzako bidea hondatu zuen.

Hori dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak obrak ordaintzeko %90eko diru-laguntza eman dio udalari. 50.000 euroko kostua izan dute lanek.

Epaltzako bidean bi lan egin dituzte. Alde batetik, udan aldapa konpondu zuten, maldatsuegia baitzen. 150.000 euro inbertitu zuen udalak horretarako. Pasa den astean, ordea, beste 33.000 euro gastatu zituzten etxeetara  doan bidea berritzeko.

Urduñako ekoizleak eta zaporeak ezagutarazteko "KM 0" dinamika abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Urduñako ekoizleak eta zaporeak ezagutarazteko "KM 0" dinamika abiatu dute

Urduñako Turismo bulegoak, Sustapen Ekonomikoaren arloarekin batera dinamika turistiko berria sortu du. Helburua Urduñako ekoizleak eta zaporeak ezagutzera ematea da.

Horretarako, bertako produktu eta gastronomia ardatz dituen dastatze saioak egingo dituzte opor egunetan. Lehendabiziko saioa urriko zubian egin zuten, eta oso arrakastatsua izan zen.

Hurrengoa abenduaren 5ean, 6an eta 8an egingo dute. Besteak beste, hiriko txakolina, gazta, mermelada, zukua, haragi ekologikoa, barraskiloak eta gozogintza ezagutzeko aukera egongo da.

Elikadura Burujabetza Astea atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Elikadura Burujabetza Astea atzeratu dute

Azaroaren 19 eta 20an egin behar ziren aurtengo Elikadura Burujabetza Astearen baitako ekitaldi nagusiak atzeratu egin dira. Ekoizpenek adierazi duenez, aurrerago zehaztuko dituzte data berriak. 

Mendia gai

Laugarren edizioko gai nagusia mendiaren erabilera izango da. Formatuetan, berriz, hitzaldi eta tailerrak izango dira nagusi.

Batetik, mendiaren funtzio anitzak landuko dituzte. Bestetik, mendi publikoak izango dira nagusi. Bigarren saioaren helburua tailerraren bidez mendien kudeaketarako proposamenak jasotzea da.

Marketing planaren eta lege-betebeharren inguruko doako ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Marketing planaren eta lege-betebeharren inguruko doako ikastaroak

Tokiko Garapen Agentziak doako bi ikastaro prestatu ditu azaroan eta abenduan. Lehenengoa mikroenpresek legearekiko dituzten betebeharrei buruzkoa izango da eta bigarrena, aldiz, marketing planaren inguruan.

“Mikroenpresen lege-betebeharrak” kurtsoa azaroaren 19an egingo da 9:00etatik 13:00ak arte eta Mikro-ETE, ETE, ekintzaile, langile autonomo eta interesa duen publiko orori zuzenduta dago.

Tubacexek 14,1 milio euroko etekinak izan ditu munduko eskaria jaitsi den arren

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Tubacexek 14,1 milio euroko etekinak izan ditu munduko eskaria jaitsi den arren

Tubacex enpresak 14,1 euroko mozkinak lortu ditu 2015ean. Irailera arteko jardueraren inguruko txostena plazaratu du Tubacexek eta pozik agertu da izandako emaitzekin.

Nahiz eta orokorrean bere merkatuek %30eko jaitsiera izan duten, Tubacexek %3,6ko igoera eskuratu du enpresak bere salmentetan. Guztira 414,5 milioi euro fakturatu ditu urteko lehen 9 hilabeteetan.

Merkatuak izan dituen arazoak petrolioaren eta lehengaien prezioen jaitsierari egotzi dizkio enpresak. Zentzu horretan, urte bukaeran egoera horrela jarraituko duela uste dute Tubacexen.

Urduñako egoitzako langileak soldaten alde mobilizazioan

Erabiltzailearen aurpegia Editore Buru   Ekonomia  Amurrio  Urduña  Amurrio: Aloria

Urduñako egoitzako langileak soldaten alde mobilizazioan

Azken hilabetean Urduñako Zaharren Egoitzako langileek mobilizazio desberdinak abiatu dituzte pasa den urteko uztailetik hona soldatak kobratzeko arazoak pairatu izan dituztelako. Egun 22 langile daude kontratu finkoarekin eta beste zenbait aldi batekoak. Momentu honetan egoitzak dituen 55 oheetatik 43 beteta daude, hau da okupazioaren %78 inguru. Udal jabetza duen egoitza izanik, Arkupea SL izeneko elkarte publikoak kudeatzen du, elkarte honen arduraduna gizarte ekintzako zinegotzia delarik.

Udal euskaltegiko administraria izateko lan poltsa deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Udal euskaltegiko administraria izateko lan poltsa deialdia

Laudioko

Fribasak 2 milioi euro inbertitu ditu otsailean irekiko dituen azpiegitura berrietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Orozko

Fribasak 2 milioi euro inbertitu ditu otsailean irekiko dituen azpiegitura berrietan

Fribasa enpresak azpiegitura berriak irekiko ditu otsailean Orozkon daukan lantegian eta 2 milioi euro inbertitu ditu horretarako.

Instalazio berrien helburua izango da Eroskik dituen beharrak asetzea; fruta zatitu eta zuritzeko, hain zuzen.

Fribasa Orozkon

Basauriko enpresak Orozkon ireki zuen lantegia 2007an. Egun 55 pertsonek lan egiten dute bertan. Fribasak ziurtatu du 14 milioi euro inbertitu dituela azpiegitura horietan.

Enpresak Eroski enpresarentzat egiten du lan bereziki eta Eroskirentzat Kanarietako platanoa tratazeko sortu zuten 1989an.

Gentza Alamillo hautatu dute Aiaratur erakundeko lehendakari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Gentza Alamillo hautatu dute Aiaratur erakundeko lehendakari

Gentza Alamillo Aiarako alkate jeltzaleak gidatuko du Aiaratur erakundea indarrean dagoen legealdian.

Pasa den ostegunean elkartu ziren Aiaraturreko ordezkariak eta lehendakari berria izatea egokitu zitzaion Gentza Alamillori.

Alamillok adierazi du turismoa ez dela beste edozein jarduera bezalakoa, inguruko industriarik handienetako bat baizik; eta erakundeak horretaz jabetu behar direla aipatu du. 

Bi urte barru Artziniegako ordezkari bat izango da lehendakaria.

2008an baino 124 establezimendu txiki gutxiago daude eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

2008an baino 124 establezimendu txiki gutxiago daude eskualdean

Krisi ekonomikoa hasi zenetik hona % 10.7 jaitsi da eskualdeko merkataritza eta ostalaritza, establezimenduen kopuruari dagokionez. Etxerako osagarrien eta altzarien dendak izan dira kaltetuenak, merkataritza elkarteek adierazitakoaren arabera.   

Talleres Arechaga enpresako akzioen enkantea bertan behera utzi dute momentuz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Talleres Arechaga enpresako akzioen enkantea bertan behera utzi dute momentuz

Talleres Arechaga enpresako akzio ugari enkantean esleitu behar zituzten astelehenean. Epaileek ordea, erabaki dute enkantea bertan behera uztea momentuz.