"Urduñak Merezi du" plataforma Bizkaiko Batzar Nagusietan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Aiaraldea  Urduña  Aiaraldea: Bizkaia

"Urduñak Merezi du" plataforma Bizkaiko Batzar Nagusietan izango da

Urduñak merezi du Plataforma herritarrak prentsa ohar baten bidez adierazi du ostegunean, hilak 11, Bizkaiko Batzar Nagusietan bilduko dela PSE eta EH Bildu taldeekin.

Lipmesako langileek maiatzeko soldaten erreklamazioa egin dute Soldata Bermearen Fondoaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Ekonomia

Lipmesako langileek maiatzeko soldaten erreklamazioa egin dute Soldata Bermearen Fondoaren aurrean

Aretako Quinton Hazel Espainia (lehengo Lipmesa) enpresako langileek maiatzeko lansarien erreklamazioa bideratu dute, ekainaren 7an Soldata Bermearen Fondoaren aurrean iraungipen Enplegu Erregulazio Espedientea agortzean.

Langileek astearte eta ostegunero enpresaren aurrean kontzentrazioak eta mobilizazioak egiten jarraitzen dute. Maiatzaren 9an, merkataritza epaitegiaren aurrean, enpresa salatu zuten lidergo falta eta utzikeriagatik.

Azken bost urteetan %146,85 igo da Aiaraldean langabezia

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza   Ekonomia  Aiaraldea

Azken bost urteetan %146,85 igo da Aiaraldean langabezia

Krisi ekonomikoa hasi zenetik eskualdeko langabezia 2,5 aldiz biderkatu da. Izan ere, 2008ko apirilean 1430 pertsona zeuden lanik gabe Amurrion, Artziniegan, Arakaldon, Arrankudiagan, Aiaran, Laudion, Okondon, Orozkon eta Urduñan. 2013ko apirilean, aldiz, 3.530 lagun izan dira langabezia pairatu dutenak; duela bost urte baino %146,85 gehiago. 

Udalerriko ondarea "outlet" bilakatzea leporatu dio Udalak Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Aiaraldea  Urduña  Aiaraldea: Bizkaia

Udalerriko ondarea "outlet" bilakatzea leporatu dio Udalak Aldundiari

Iragan astelehenean Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentzia Ahaldun Unai Rementeriarekin bilera izan eta gero, Urduñako udalak foru erakundeak hiriko ondarea salgai jartzeko eskakizuna deitoratu du. Udalaren arabera, neurriak zorpetze maila arindu ez eta hiriko ondare historiko nagusia den Aduana eraikina salgai jartzera behartzeak ez ditu Urduñaren finantza arazoak konpontzen.

LIPMESA enpresaren etorkizuna epaileen esku dago

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio  Laudio: Areta

LIPMESA enpresaren etorkizuna epaileen esku dago

Konkurtso-legean dagoen LIPMESA enpresa une kritikoan dago. Zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientea luzatzea proposatu du. Maiatzatik aurrera espedienteak langileen langabezia-sorospenari eragingo lioke, dagoeneko 180 egun eman baitituzte enplegu-erregulazioko.

Zuzendaritzak egin duen proposamenaren inguruan lehiaketa-legearen arduraduna den epaileak erabaki beharko du. Dauden aukeren artean bere ebazpena izan daiteke zuzendarien erabakia atzera botatzea, baina langileen kontratuen amaiera ere agindu dezake.

"Emakume izateagatik munduko herrialde askotan ez dizute pilotatzen uzten"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

"Emakume izateagatik munduko herrialde askotan ez dizute pilotatzen uzten"

JONE ERRAZTI (Laudio, 1986) hegazkin pilotoa da. Ikasketak Reusen (Herrialde katalanak) egin zituen. Lanbidea krisian dagoela aitortu arren, pilotoen %55 langabezian baitago, gogotsu dago.

Nondik datorkizu hegazkinekiko zaletasuna?

Txikitatik gustatzen zitzaidan hegazkinen mundua eta ikastola bukatzean unibertsitatera jo nuen. Euskal Herrian aire eskolak goi modulu gisa soilik daude. Nik, unibertsitateko karrera egin nahi nuenez Reusera joan behar izan nintzen, Tarragonara. Lau urte eman nituen han, eta gero urte bat praktiketan.

Udalak aurrekontu erreala egiteko ezintasuna adierazi eta aldundiari inplikazioa eskatu dio

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Urduña

Udalak aurrekontu erreala egiteko ezintasuna adierazi eta aldundiari inplikazioa eskatu dio

Bizkaiko Batzar Orokorretan eginiko prentsaurrekoan Urduñako udalak Aldundiari inplikazioa eskatu dio udalerriak egun duen "zorpetze egoera jasangaitzaren" erantzule gisa. Karlos Arranz alkateak egerraldian adierazi duenez, Aldundiaren proposamena hiriak pairatzen duen zorpetzea areagotzea da eta hori "ez dela irtenbidea" deitoratu du.

Aurrekonturik ez

Udalaren egoera ekonomikoa bideratzeko zorpetzea eta murrizketak alde batera uztea eskatu dio EH Bilduk Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Urduña

Udalaren egoera ekonomikoa bideratzeko zorpetzea eta murrizketak alde batera uztea eskatu dio EH Bilduk Aldundiari

Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu taldeak igorritako prentsa oharraren bidez Urduñako egoera ekonomikoaren inguruan "EAJk adierazi duen prestutasuna modu positiboan" baloratzen duela azpimarratu du; honekin batera udalerri bakoitzaren egoera berezia dela" eta irtenb

Deguisa enpresako langileek greba mugagabea hasi dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Deguisa enpresako langileek greba mugagabea hasi dute

Saratxon egoitza duen Deguisa enpresako beharginek greba mugagabeari ekin zioten astelehenean. Konpainiaren arduradunak ostegunean iragarri zuen zuzendaritzak asmoa zuela soldatan murrizketak egin eta produkzioa igotzeko, eta horrek protesta piztu du.

Soldata murrizketa honek, kasu batzuetan, %30eko eragina izango luke, gehien bat enpresan denbora luzea eman duten langileen artean. Baina orokorrean, soldata jaitsiera %15ekoa izango da. Neurri berean handitu nahi du lan-ekoizpena enpresako zuzendaritzak.

Guardian enpresa batzordea eta EAJ ere atxikitu dira "Aiaraldeak planto nahi du" manifestaziora

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Guardian enpresa batzordea eta EAJ ere atxikitu dira "Aiaraldeak planto nahi du" manifestaziora

"Aiaraldeak planto nahi du"  lemapean gaur 20:00etan egingo den mobilizazioak atxikimendu mordoa jaso ditu. Prentsa oharrean adierazi dutenez, Laudioko EAJk ere mobilizazioa babestea erabaki du: "Aiaraldeak duen krisi egoerari buelta ematearren, erakundeei erantzukizuna eskatzea xede duen eta eskudaldeko hainbat erakunde, sindikatu eta talde kulturalen onespena, babesa eta bultzada dituen manifestaldiari, babesa eskani nahi dio Laudioko EAJ-PNVk".

Urduñederra sozietate publikoan parte hartzeko udal proposamena errefusatu du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Urduña

Urduñederra sozietate publikoan parte hartzeko udal proposamena errefusatu du Aldundiak

Herenegun eginiko agerraldian, Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak foru erakundeak Urduñederra sozietate publikoan duen parte hartzea handitzea baztertu zuen. Urduñako udalak, Aldundiak promozio ekomomikorako elkartean duen parte hartzea %49ra igotzea planteatzen zuen Plan Ekomomikoan. Gauzak horrela, aldundiak orain arte bezala akzioen %13aren jabe izaten jarraituko du.

Plan Ekonomikoa

Udal-aurrekontuen lehenengo zirriborroa prest

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Ekonomia  Amurrio

Udal-aurrekontuen lehenengo zirriborroa prest

Herenegun egindako prentsaurrekoan udal-agintariek jakinarazi zuten aurrekontuen lehenengo zirriborroa prest dagoela eta asteotan gainerako talde politikoei aurkezten ari direla.

Azaldutakoaren arabera, diru-sarrerak murriztu egingo dira, eta ondorioz, gastuak ere jaitsi beharko dira. Agintarien hitzetan, aurrekontua oso zorrotza izango da. Helburua egun dagoenari eustea da eta eguneroko zereginei heltzea, betiere, inbertsio handirik egiterik ez dagoela ulertuta.

Kider enpresak EEE bidezko 147 kaleratze iragarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Kider enpresak EEE bidezko 147 kaleratze iragarri ditu

Kider enpresaren negozio zifra %45 jaitsi da 2008 eta  2012 artean. Haatik, enpresako zuzendaritzak egungo egitura ez dela bideragarria azaldu du ohar bidez. Motzean, ERE bidez 147 langile kaleratzeko asmoa iragarri du. Herrialde bat baino gehiagotan duenez lantegia Kider  enpresak ordea, ezin da jakin Aiaraldean zenbat behargin kanporatuko dituzten. Dena dela, zuzendaritzak langileekin akordioa sinatzeko prestutasuna agertu du: "Zuzendaritzak beregain hartzen du langileen ordezkaritzarekin bajak gutxitzeko bere eskutan dagoen ahalegin guztia egiteko".

LAB sindikatuak deituta Foru eta udal langileak elkartuko dira udaletxe aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Amurrio

LAB sindikatuak deituta Foru eta udal langileak elkartuko dira udaletxe aurrean

LAB sindikatuak sektore publikoan egiten ari diren murrizketen aurkako elkarretaratzea deitu du Amurrioko udaletxean gaur 12:30ean. Bereziki, foru eta udal langileei zuzendutako deialdia da gaurkoa. LABen ustez murrizketa gogorrak jasaten ari dira tokiko eta foru beharginak: "lanaldiaren luzapena, lan‐bajen kasuetan lansariak jaistea, opor eta baimen egunak galtzea, abenduko aparteko lansaria galtzea, aurretik izan genituen soldata murrizketez gain, ..."

Plan Ekonomikoaren nondik norakoak jendaurrean aurkeztu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Urduña

Plan Ekonomikoaren nondik norakoak jendaurrean aurkeztu ditu udalak

Iragan asteazkenean Kultur Etxean egindako Batzar Informatiboan Karlos Arranz Urduñako alkateak eta Asun Vadillo Ogasun Zinegotziak jendaurrean aurkeztu zuten Udalak egindako Plan Ekonomikoa. Legegintzaldia hasi zenetik udalak bizi duen egoera ekonomikoaren inguruan egiten den hirugarren batzarra izan zen.