Amurrioko Udalak terrazen tasa kendu du 2020rako

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio

Osoko bilkuran terrazen okupazio publikoa arautzen duen ordenantzaren indarraldia aldi baterako etetea ere erabaki da. Neurriak ostalaritzari laguntzeko hartu dira; izan ere, Covid-19aren ondorioz kalte handiak jaso dituen sektoreetako bat da.

Tubos Reunidoseko LABek salatu du segurtasun eta prebentzio egokirik gabe lan egiten dutela, eta erakunde publikoek ez dutela ezer egin

Amurrio

Tubos Reunidos enpresako LAB sindikatuko atalak adierazi du salaketa jarri duela Lan Ikuskaritzan zein Lan Ordezkaritzan, gutxieneko distantziak ez direlako errespetatzen lantegian, baina nabarmendu du erakundeek ez dutela ezer egin. Izan ere, langile ordezkarien prebentzio arduradunekin ez dira lanera itzultzeko baldintzak adostu.

LAN ISTRIPUA