Aho batez onartu dute 2014rako udal-aurrekontua

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Urduña

Aho batez onartu dute 2014rako udal-aurrekontua

Iragan ostegunean izandako osoko bilkuran aho batez onartu zen Gobernu Taldeak aurkeztutako 2014rako udal-aurrekontuaren proposamena. Bildu eta EAJ udal taldeek babesa eman zioten testuari, modu honetan taldeek komisioan hitzartutako proposamenari aho batez bide eman zioten, PP alderdiko zinegotzia ez zen bilkuran izan.

 

Legegintzaldiko lehenengo aurrekontua

 

Greba mugagabea albo batera utzi dute Aiala Vidrioko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Greba mugagabea albo batera utzi dute Aiala Vidrioko langileek

Azkenean Aiala Vidrioko langileek ez diote greba mugagabeari ekingo. Igandean -apirilak 6- egindako asanbladan langileek bertan behera utzi zuten hurrengo egunetik aurrera greba mugagabea egiteko erabakia.

 

Udal kontuak urte amaierarako defizit gabe egongo direla iragarri du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Ekonomia

Udal kontuak urte amaierarako defizit gabe egongo direla iragarri du Bilduk

Arrankudiaga-Zolloko martxoko Ezkurra aldizkariak jakinarazi duenez, Bilduk gobernatzen duen udalaren egoera ekonomikoa ez da goxoa izan. Aurten espero dute defizitik gabe bukatzea, baina 122.344,84 euroko geldikin negatiboarekin abiatu dute 2014. urteko ekitaldia.

Tubos Reunidosek 22 milioi euroko inbertsioa egin du Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Amurrio

Tubos Reunidosek 22 milioi euroko inbertsioa egin du Amurrion

Enpresak altzairuaren kalitatea hobetzeko eta hodi bereziak egiteko bi instalazio berri jarri ditu martxan. Azken inbertsioak 22 milioi euroko kostua izan du. ELAk instalazio berrietarako lanpostu gehiago sortzea eskatu du. LABek, bestetik,“kolpe mediatikotzat” jo du albistea orain plazaratzea, inbertsioa urtarrilean egin zelako.

Aiala Vidrioko langileek 32 orduko lanuzte berriari ekingo diote gaur

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Ekonomia  Laudio

Aiala Vidrioko langileek 32 orduko lanuzte berriari ekingo diote gaur

Langileek igandeko 22:00etatik astearteko 6:00etara egingo dute protesta, lan hitzarmena hilabeteteetan negoziatzen izan eta gero. Urtarrilan 32 orduko beste lanuzte bat egin zuten eta otsailerako greba mugagabea aurreikusita zegoen, baina bertan behera utzi zuten enpresaren zuzendaritzak bigarren negoziaketa bat abiatzeko gutxieneko baldintzak onartzen zituela ikusita. 

Skills Txokoa: trebetasun profesionalak lantzeko espazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Ekonomia  Amurrio

Skills Txokoa: trebetasun profesionalak lantzeko espazio berria

Amurrio Bidean agentziak, LanIN proiektuaren baitan, udalerriko 10 enpresarekin lan egin du, etorkizunera begira ezinbestekotzat jotzen diren trebetasun profesionalak zein diren zehazteko. Amurrion enpresa-ehun lehiakorra sortu nahi bada, beraz, trebetasun horiek landu beharko dira, eta horiexek izango dira, hain zuzen, Skills Txokoa delakoan garatuko direnak. Zehazki, 6 trebetasun hauek identifikatu dira:

JEZ enpresako langile batzordearen idazkaria atxilotu dute Troikaren aurkako protestan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

JEZ enpresako langile batzordearen idazkaria atxilotu dute Troikaren aurkako protestan

[video:https://www.youtube.com/watch?v=KotDEBjwRjQ#t=201 width:380 height:250]

 

Bilbon egiten ari den foro ekonomikoaren harira -Nazioarteko Diru Funtsako lehendariak eta Espainiako Erregeak parte hartu dute, besteak beste- protesta ugari antolatu dira hiriburuan goizean zehar. Antolatzaileen artean hainbat sindikatu eta eragile sozial daude.

Tubacexek 15 milioi euroko mozkinak izan zituen 2013an, aurreko urtean baino %26 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Ekonomia

Tubacexek 15 milioi euroko mozkinak izan zituen 2013an, aurreko urtean baino %26 gehiago

Hodi herdoilgaitzen enpresak iragan astean eman zion Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari 2013. urtean izandako emaitzen berri. Datuei erreparatuta, iaz 15 milioi euroko etekinak eskuratu zituen Tubacexek. 2012. urtean baino %26 gehiago.

Iazko azken hiruhilabetekoan enpresak 3,15 milioi euroko etekinak eskuratu zituen, 2013ko irailera arte irabazitako 11,85 milioiekin batera azken urteetako joera positiboari jarraipena ematen diote azken datuek.

Kider enpresako ESK eta LABek langileen kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Ekonomia

Kider enpresako ESK eta LABek langileen kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Amurrion

Iragarri berri den Kider enpresaren likidazioari erantzuteko ekimen bateratua bideratzera doaz ESK eta LAB sindikatuak. Enpresako langileak Amurrioko plazan kontzentratzera deitu dituzte, ostiralean, 19.00etan, sindikatu bietako sekzio sindikalek.

Izan ere ESK eta LABek ez dute bat egin ELAk Kider enpresan zabaldu berri duen greba deialdiarekin eta gainerako sindikatuak, CCOO, UGT eta USO, deitu dituzte langileen erantzunaren ibilbide bateratua adoste aldera.

Aplica enpresako langileak greban

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio  Laudio: Areta Aretan kokatuta dagoen Aplica enpresako langileek 15 eguneko grebari ekin diote. Aplicako lan gehienak Euskaltelentzat izan dira baina orain kontratu hori beste enpresa baten eskuetan geratu da. Bestalde, Aplicak dirurik ez duenez, ez dago prest beharginei kalte ordainak ordaintzeko. Bitartean lana erregulatzeko espedientea ireki du.

Kider likidatuko dute eta ELAk greba mugagabea deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Kider likidatuko dute eta ELAk greba mugagabea deitu du

Kider enpresak likidazioari aurre egingo dio laster, aste honetan ziurrenik. Enpresan interesatuta zegoen inbertsio-fondoa ezezkoa eman ostean Kiderrek bere zorrak ordaintzeko irtenbide horretara joko du. Horrek esan nahi du enpresa salgai jarriko duela konkurtso-administratzaileak.

Jaurlaritzak Tubacexi Kantabriako baldintza berdinak proposatu zizkiola iragarri du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Jaurlaritzak Tubacexi Kantabriako baldintza berdinak proposatu zizkiola iragarri du

Hainbat komunikabidek jasotzen duten informazioaren arabera, Arantza Tapiak, Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Tubacex enpresako zuzendaritzari diru-laguntzak eta baldintza malguak eskaini zizkion enpresaren instalazio berria Euskal Autonomi Erkidegoan geratu zedin.

 

Kantabriar Gobernuak eginiko eskaintza ere berdintzera heldu zen jaurlaritza; lur sailak doan ematea eta proiektu berrian gobernuak diru ekarpena egitea. Hala ere Tubacexeko agintariek ezezkoa eman zioten proposamen honi.

 

Ekintzaile berriek bederatzi bulego izango dituzte eskura Enpresen Hazitegian, bi urtez erabiltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Ekintzaile berriek bederatzi bulego izango dituzte eskura Enpresen Hazitegian, bi urtez erabiltzeko

Enpresen hazitegia garatzeko obrak esleitu ditu udalak. Iñigo Martinez Cerrillok azaldu duenez, ekintzaileak laguntzea dute helburu. Horretarako, jadanik aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute Tokiko Garapen Agentzian. Ekimenaren bidez, enpresari berriek bi urtez proiektu propioa garatzeko lekua izango dute, “horiek baitira urterik zailenak”. Babes teknikoaz gain aholkularitza zerbitzua eskainiko zaie interesa dutenei.

Ogerleko txanpona sustatzeko erosleen kluba sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Ogerleko txanpona sustatzeko erosleen kluba sortu dute

Abenduan merkaturatu zuten eskualdeko “ogerleko” txanpona. Arabako Merkatarien Federazioak azaldu duenez, enpresen artean %40 hazi da ostalaritza eta merkataritza sustatzeko filosofiarekin bat egiten dutenen zerrenda.

Gorbeialde elkarteak 2012an nekazal-garapena sustatzeko plana aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai   Ekonomia

Gorbeialde elkarteak 2012an nekazal-garapena sustatzeko plana aurkeztu du

Gorbeialde landa garapenerako alkarteak bere 2012ko lan egitasmoa aurkeztu du. Bertan, Gorbeialdeko gerentea de Peli Manterolak azaldu duenez, "Arratia-Nerbioi eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatu nahi da, errentagarritasuna eta leihakortasuna bultzatuz, zailtasun ekonomikoz jositako egungo egoera kontuan hartuta". Programa 18 neurri desberdinez baliatzen da ekonomia bultzatzeko.