2007tik 2013ra %146,65 igo da langabezia eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza   Ekonomia  Aiaraldea

2007tik 2013ra %146,65 igo da langabezia eskualdean

2013. urte amaieran, 2012a amaitzean baino langabezia handiagoa egon da. Datu ofizialen arabera, 3.352 langabe daude. Hau da, biztanleria aktiboaren % 17,2.

Aldundiarekin lortutako akordioa azaltzeko Batzar Informatiboa deitu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Aiaraldea  Urduña  Aiaraldea: Bizkaia

Aldundiarekin lortutako akordioa azaltzeko Batzar Informatiboa deitu du udalak

Aurreko astean osoko bilkuran Urduñako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako hitzarmena onartu eta gero, udalak Batzar Informatiboa deitu du izenpetutako konpromisoak udalerriko ekonomian izango duen eragina herritarrei azaltzeko. Zita Alondegian izango da arratsaldeko zazpiretatik aurrera.

Aurrekontuen orekara bidean

Ogerleko tokiko moneta martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea Moneta berri bat jarri du martxan Arabako Merkatarien Federazioak Aiaraldea mailan: Ogerlekoa. Tokiko merkataritza sustatzea da ekimenaren helburua. Artziniega, Amurrio eta Laudioko hainbat establezimendutan egongo da moneta berriaren bidez erosteko aukera. Baina asmoa hiru herri horietatik harago joan eta Aiaraldea osoan hedatzea da. Era berean, aurkezpenean azaldu dutenez, Gazteizen ere martxan jartzeko asmoa dute.

Lan gatazkak eta langileen soldata altuak direla eta joan da Tubacex Kantabriara

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Ekonomia  Aiaraldea

Lan gatazkak eta langileen soldata altuak direla eta joan da Tubacex Kantabriara

Alvaro Videgain Tubacex enpresako zuzendariak hedabideen aurrean azaldu zuen zergatik irekiko duten Kantabrian lantegi berria. Erabaki hori EAEko lan kostuak “handiegiak” direlaren baieztapenarekin lotu zuen zuzendariak. Horregatik, langileen soldatak “malgutu” behar direla esan zuen hilaren hasieran, Austrian eta Estatu Batuetan askoz gutxiago ordaintzen baitiete langileei. Horren guztiaren ardura lan ereduari leporatu dio Tubacexek eta bereziki aipatu du sindikatuen jarduera.

Gaur itxiko da enpresa berriak sortzeko asmoarekin diru-laguntzak jasotzeko epea eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Gaur itxiko da enpresa berriak sortzeko asmoarekin diru-laguntzak jasotzeko epea eskualdean

Aiarako Kuadrilak enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak kudeatuko ditu. Laguntza horiek Lanbide erakundeak emango ditu baina kuadrilak, laguntzaile gisa, gestionatuko ditu Aiarako Kuadrilan eta Urduñan.

Pertsonek enpresa berriak sortzeko asmoa izan behar dute laguntza jasotzeko. Gainera, Lanbideko zerrendetan agertu behar dira langabe gisa.

Bi diru-laguntza mota banatuko dira. Alde batetik ideia berriak lantzeko -7 pertsonentzako dirua egongo da- eta bestetik ideiak abian jartzeko -17 eskatzailentzat-.

Norten enpresako langileak greban

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Arakaldo Greban daude Norten korporazioaren Arakaldoko lantegiko langileak, lantegiko lan hitzarmenaren defentsan. Hainbat greba egun egin dituzte, eta datorren astean greba mugagabeari ekingo diote, akordiorik lortu ezean.

Aiaraldeko txakolina, eskualdetik mundura

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Ekonomia  Aiaraldea

Aiaraldeko txakolina, eskualdetik mundura

Ekin diote lanari Aiaraldeko upategiek. Mahatsa bildu eta prentsatu, garbitu eta ontziratu egingo dute, prozesuaren azken emaitza lortu arte: txakolina.Hamaika upategi daude guztira Aiaraldean. Bost Amurrion, bi Laudion eta bana Orozko, Okondo, Urduña eta Arrankudiagan. Bizkaian kokatuak dauden upategiek Bizkaiko Txakolina jatorrizko izendapena dute, eta Araban kokatuak daudenek Arabako Txakolina izendapena.

"Kanpoko piztia etorri da eta zuzendaritzak ez du Lipmesak aurrera jarraitzeko ahaleginik egin"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio  Laudio: Areta

"Kanpoko piztia etorri da eta zuzendaritzak ez du Lipmesak aurrera jarraitzeko ahaleginik egin"

AGUSTIN ATXA (Laudio, 1952) Lipmesa enpresako langilea zen. Aretako fabrika itxi ostean, behargin asko kale gorrian geratu baitira. 

Zenbat urterekin hasi zinen Lipmesan?

17 urte nituenean sartu nintzen. Lehenago bi urte eman nituen Orozkoko tailer batean lanean.

Nolako oroimenak sortzen dizkziu Lipmesak?

Asko. Bizi osoa pasa dugu bertan. Hori da daukaguna, beti izango dugu gogoan.

Enpresan bolada ezberdinak izan dituzue. Gaur egungo egoerarekin zein ezberdintasun ikusten duzu?

Kimberly-Clark enpresan lan-erregulazio espedientea ezarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Artziniega

Kimberly-Clark enpresan lan-erregulazio espedientea ezarri dute

Artziniegan kokatuta dagoen Kimberly-Clark enpresak enplegu-erregulazio espedientea abiatu du. Talde honek Scottex papera eta Kleenex zapiak ekoizten ditu, besteak beste.

Zuzendaritzak adierazi du eskaerek behera egin dutela eta horren ondorioz hartu dutela erabakia. Hori guztia nahiz eta urriaren 22an Kimberly-Clark-ek zabaldu zuen bere akzioek goranzko joera dutela eta horien irabazien estimazioa igo direla.

ERREPORTAJEA: Frackingaren labirintotik ateratzeko koordenatuak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Aiaraldea

ERREPORTAJEA: Frackingaren labirintotik ateratzeko koordenatuak

Nahiz eta frackinga edo haustura hidraulikoaren teknika oraindik Aiaraldera praktikan ez den heldu, bere oihartzunak eztabaida ugari piztu ditu hainbat herritan. Ez da harritzekoa Gobernu Espainiarrak dagoeneko eskualdean bi baimen onartu dituela aintzat hartzen bada; Mirua eta Usapal proiektuak, hain zuzen ere.

Arza eraikinean “enpresen hazitegi” bat jartzea proposatu du Garapen Agentziak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Ekonomia  Laudio

Arza eraikinean “enpresen hazitegi” bat jartzea proposatu du Garapen Agentziak

Gardeako industriagunean dagoen Arza eraikinean “enpresen hazitegi” bat jartzea. Hori da Laudioko Garapen Agentziak proposatu duen proiektua. Eraikin horretako bigarren pisuko 158,67 metro karratu erabiltzea da asmoa, guztira 9 bulego egokitzeko.

LIPMESA enpresako langileek udalaren babesa jaso dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

LIPMESA enpresako langileek udalaren babesa jaso dute

Laudioko Udal Osoko Bilkurak aho batez onartu du LIPMESA enpresako langileek aurkeztutako mozioa. Testuaren bitartez beharginek jakinarazi diete ordezkari politikoei zein den haien egoera.

Udalari zuzendutako idatzian langileek azpimarratu dute haien aburuz Klarius enpresak ez duela ezer egin LIPMESAren bideragarritasuna bermatzeko eta erakunde publikoen inplikazioaren aurrean ez duela konpromisorik hartu. Aldiz, beharginek urratsak eman dituztela berretsi dute, adibidez, %15 jaitsiera onartu dute soldatan.

Vidralaren salmenta %4,6 igo da iazko datuekin alderatuz

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Vidralaren salmenta %4,6 igo da iazko datuekin alderatuz

Laudioko Vidrala enpresak lehenengo seihilekoaren produkzio eta salmenta datuak kaleratu ditu. Zenbakiak positiboak dira; 2012 urtearekiko %4,6 igo baita salmenta kopurua; "245.8 miloi euro".

Produkzioaren emaitza 36,9 milioi eurotakoa da, irabazi garbiak 26,8 miloi eurokoak direlarik: "Akzioko 1,12 eurotako irabazia suposatzen du horrek, iazko datuekiko %13,9 gehiago". Zorrei dagokienez %21 murriztea lortu dute.  Hau da, 159,2 milioi euro.

Bizkaiko Foru Aldundiak 251.313 eurotako laguntza emango dio Urduñako udalari

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ekonomia

Bizkaiko Foru Aldundiak 251.313 eurotako laguntza emango dio Urduñako udalari

Udalak dekretuko laguntzak jaso ahal izateko baldintzak bete ez dituen arren, beste aukera bat emango dio Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako Udalari. Urduñak aurkeztutako planak ez du udal kontu-hartzailearen oniritzirik. Alabaina, Bizkaiko foru aldundiak onartutako dekretuaren bidez 251.313 euroko laguntza emango zaio, 2013ko ekitaldian udalak duen zorpetzea gutxitu asmoz.

"Urduñak Merezi du" plataforma Bizkaiko Batzar Nagusietan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Aiaraldea  Urduña  Aiaraldea: Bizkaia

"Urduñak Merezi du" plataforma Bizkaiko Batzar Nagusietan izango da

Urduñak merezi du Plataforma herritarrak prentsa ohar baten bidez adierazi du ostegunean, hilak 11, Bizkaiko Batzar Nagusietan bilduko dela PSE eta EH Bildu taldeekin.