Desadostasunak EAJ eta Bilduren artean Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Ekonomia  Urduña

Desadostasunak EAJ eta Bilduren artean Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenaren harira

Bilduk dio txostenak EAJk egindako irregulartasunak azaleratzen dituela; EAJk dio ez direla “akats larriak izan”

Urduñako udalaren eta sozietate publikoen inguruko fiskalizazio txosten ofiziala egin du Herriko Kontuen Euskal Epaitegiak, 2009. urteko legaltasuna eta kontabilitatearen inguruan. Bilduk eta EAJk txostenaren inguruko euren iritzia plazaratu dute.

2012ko aurrekontuak indarrean daude eta interneten kontsultatu daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio

2012ko aurrekontuak indarrean daude eta interneten kontsultatu daitezke

Onarpen prozedurak bete eta gero, 2012ko aurrekontuak indarrean daude dagoeneko. Udalak, pasa den urtean bezala, web atarian argitaratu ditu. 

Udalak adierazi duenez: "Arloz arlo agertuko dira eta aurrekontu osoa ogasun arloan ikusteko aukera izango du interesa duen orok". Hau da, erabiltzaileak arlo bakoitza klikatu beharko du zehaztasun ekonomiko guztiak PDF fitxategi batean aurkitzeko.

Guardian enpresak Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetza akordioa sinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I.   Ekonomia

Guardian enpresak Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetza akordioa sinatu du

Portugal eta Espainiako Guardian Glass enpresako lehendakaria den Jean-Luc Morabitok eta Mariano Gonzalezek, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako zuzendariak, lankidetza akordioa sinatu zuten iragan asteazkenean.

 

Akordioan beirazko eraikuntza sistemen inguruko mintegi internazionala gauzatzeko aukera aztertzen da. Gainera, material honen inguruko inbestigazioa eta espezializatutako ikasleen eta langileen heziketa indartuko da, enpresara langile berriak hurbiltze aldera.

 

Aiaraldeko ekonomia eta enplegua sustatzeko ekimen ezberdinak aurkeztu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I.   Ekonomia

Aiaraldeko ekonomia eta enplegua sustatzeko ekimen ezberdinak aurkeztu dira

Arabako Merkataritza Ganberak, Amurrio Bidean-ek eta Laudioko Tokiko Garapen Agentziak, ezagutza eta esperientziak elkartrukatzeko topaketa foro baten beharra azpimarratuz, Aiara Bailarako Enpresa Berrien Kluba aurkeztu dute.

PPk sektore publikoan egindako murrizketen aurka mobilizazioak egin dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Aiaraldea

PPk sektore publikoan egindako murrizketen aurka mobilizazioak egin dira gaur

LAB eta ESK sindikatuek deituta 2 orduko lanuzteak egin dira gaur EAEn PPren Gobernuak sektore publikoan egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Aiaraldean protesta hau mobilizazioekin osatu da. Amurrion, Urduñan eta Laudion egin dira kontzentrazioak, Herriko Plazetan, eguerdian.

Urtea bukatu baino lehenago dirua agortuko zaiolako Aldundiaren inplikazioa eskatu du Udalak Biltzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Urduña

Urtea bukatu baino lehenago dirua agortuko zaiolako Aldundiaren inplikazioa eskatu du Udalak Biltzar Nagusietan

Bilduk Bizkaiko Biltzar Nagusietan agerpen publikoa egin du gaur. Koalizioak Bizkaiko udal guztietan mozio bat aurkeztuko duela iragarri du ekitaldi honetan. Mozio honen bitartez Foru Aldundiari udalekin mahai bat osatzea eskatuko dio. Mahai honen bitartez Udalkutxaren kudeaketa aldatzeko eta akordioak bilatzeko aukera dagoela pentsatzen du koalizio independentistak. Era berean, mozioak Foru instituzioari eskatzen dio Ondare Higiezin Zergaren eta Ekintza Ekonomikoen Zergen gaineko tresna gehiago ematea udalei, hauen bidez haien diru sarrerak handitu ahal izateko.

Udal taldeak urteko aurrekontuak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio

Udal taldeak urteko aurrekontuak aurkeztu ditu


Bilduk prestatutako aurrekontuak gainontzeko udal taldeei  eta hedabideei aurkeztu dizkie. Guztira, 2012ko aurrekontuaren diru kopurua 22.205.730,39 eurokoa izango da. Koalizioak udal jardueraren ardatzak adierazi ditu plangintza honen bitartez.

Tubos reunidos enpresako langileek greba mugagabea burutuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I.   Ekonomia

Tubos reunidos enpresako langileek greba mugagabea burutuko dute

Tubos reunidos enpresako langile batzordeak lan hitzarmenaren negoziazioa blokeo egoeran dagoela adierazi du komunikatu baten bitartez. Negoziazioetan enpresako zuzendaritzak aurkeztutako plataforma erregresiboari, non murrizketa sozial eta sindikalak nabarmentzen diren, lan erreformak eragingo dituen aldaketak batzearen ondoriozko egoera dela salatu dute langileek.

 

Grebak jarraipen zabala izan du Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Aiaraldea

Grebak jarraipen zabala izan du Aiaraldean

Grebak oihartzun nabaria izan du Aiaraldean goizez. Laudio, Amurrio eta Urduñan lan-uztea handia izan da eta piketeek ez dute lan askorik izan. Laudion Guardianeko behargin batzuk bere txanda hasi baino lehen joan dira lan egitera grebalariak saihesteko.

Ayala okindegiak itxi egin du eta 22 lagun langabe geratu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai   Ekonomia  Aiara  Aiara: Murga

Ayala okindegiak itxi egin du eta 22 lagun langabe geratu dira

Murgako Ayala okindegiak itxi egin du eta lanean zeuden 22 pertsonak langabezian geratu dira. Langile gehienak Aiaraldekoak dira, eta baten bat Bilbokoa, CCOOen esanetan. Sindikatuaren hitzetan, langileek ez dituzte mobilizaziorik egingo, saiatuko dira kaleratze ordainsari bat enpresarekin negoziatzen, legeak markatzen duen gainetik.

Udalaren egoera ekonomiko larria aztergai izan zen batzar herritarrean

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Urduña

Udalaren egoera ekonomiko larria aztergai izan zen batzar herritarrean

Urriaren 26an abiatutako udal egoera ekonomikoari buruzko batzarrari jarraiki, atzo Karlos Arranz Urduñako alkateak eta Asun Vadillo Ogasun zinegotziak aurrekontuak eta udalaren egoera ekonomikoa izan zituzten hizpide Kultur Etxean eginiko batzar herrikoian. Udalerriko egoera ekonomikoaren jatorria, udalaren eta menpeko dituen sozietate publikoen zorpetzea eta defizitari buruz mintzatu ziren; herritarrek euren kezkak eta galderak egiteko tartea ere eskeini zuten.

2.012ko aurrekontuen inguruko asanblada informatiboa egingo du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Ekonomia  Urduña

2.012ko aurrekontuen inguruko asanblada informatiboa egingo du udalak

Zikoina udal aldizkariaren bitartez ezagutzera eman duenez, Urduñako udalak, datu ekonomikoak ezagutzera emateko batzar informatiboa deitu du datorren Martxoaren 14rako. Hitzordua Kultur Etxeko areto nagusian izango da arratsaldeko zazpiretan.

Tubos Reunidos enpresak 24,4 miloi eurotako mozkin garbiak lortu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Ekonomia

Tubos Reunidos enpresak 24,4 miloi eurotako mozkin garbiak lortu ditu

Tubos Reunidos industrial S.L.U. enpresak hainbat arlotan hobekuntza ugari izan ditu 2011. urtean. Batetik 24,4 milioiko mozkin garbiak lortu ditu. Bestetik, EBITDA %54ko igoera izan du aurreko urtetik gaur egunera. Azkenik, soldatu gabeko hodien salmenten igoera nabarmena eman da, hain zuzen ere, %40.

Tomas Acha enpresako langileek udal taldeen babesa jaso dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio

Tomas Acha enpresako langileek udal taldeen babesa jaso dute

Gaurko Udal Osoko Bilkuran Tomas Acha S.L.-ko langileek aurkeztu duten mozioa aurrera atera da Bildu eta EAJren bozkei esker. Testu honetan, Udal talde ezberdinei lan gatazka honetan esku-hartzea eskatu diete.

Esku-hartze honek, langileen iritziz, hiru helburu bete behar ditu. Alde batetik, benetako negoziazio bat gauzatzea, beharginen ustez zuzendaritzak jarrera gogorregia erakutsi du orain arte. Beste alde batetik, enpresak bere lan jardueraren jarraipena bermatu beharko luke, eta azkenengoz, langile guztiek kobratu gabe dituzten soldatak behingoz eskuratu.

Lan gatazkak pil-pilean daude Tubacex eta Tomas Acha S.L. enpresetan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I.   Ekonomia

Lan gatazkak pil-pilean daude Tubacex eta Tomas Acha S.L. enpresetan

Azken egunotan argitara irten dira Laudion Tubacex eta Tomas Acha enpresekin lotutako lan gatazkak. Aurrenekoan langile bat kaleratu dute, bigarrengoan zazpi izan diren heinean, eskatutako Lanpostu Erregulazio Espediente (ERE) baten mehatxupean dauden hogeita sei lagunekin batera.