“Laudio, Kantu kantari” bilduma eta herriko toponimia mapa kaleratu ditu Euskara Arloak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

“Laudio, Kantu kantari” bilduma eta herriko toponimia mapa kaleratu ditu Euskara Arloak

 Laudioko Udalak berriki kaleratu du “Laudio, Kantu kantari” euskal kantuen bilduma. Azkenaldian asko dira euskarazko kantu zahar eta berriak ahotan hartu eta kaleak doinu horietaz betetzeko gertu azaldu diren pertsonak eta taldeak, hainbat festetan ezinbesteko ekimen bilakatzeraino ia.

"Eraso guztien gainetik, euskara aurrera" Laudioko Euskara teknikariaren prentsa-oharra

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Aurtengo Euskal Jaiaren ospakizuna dela eta piztu den polemikaren aurrean, Laudioko udaleko euskara teknikariak bere izenean igorri die prentsa oharra medioei. Gurekin harremanetan jarri eta argitaratzeko eskatu digu. Polemika aiaraldea.com-en horren bizi egonda, nahiago izan dugu prentsa oharra dagoen bezala argitaratzea azalpen kamutsik eman ez eta gaizki ulertzeak ahal den neurrian ekiditeko. Hona hemen beraz, hitzez hitz jasotakoa.

 

ERASO GUZTIEN GAINETIK, EUSKARA AURRERA

EUSKAL JAIA - 2010

Euskara ikasteko eskaintza oparoa ikasturte hasiera honetan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Aiaraldea

Euskara ikasteko eskaintza oparoa ikasturte hasiera honetan

Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina ireki da. Horrela adierazi dute Aiaraldeko AEK-ko arduradunek eta Laudioko Udal Euskaltegikoek.

Aurtengo Euskal Jaian ez parte hartzea erabaki du Jaiak Koordinakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Aurtengo Euskal Jaian ez parte hartzea erabaki du Jaiak Koordinakundeak

Erabakia "min handiz" hartu dutela zabaldu dute interneteko sare sozialetan Jaiak Koordinakundeko kideek. Hiru urte dira iraileko azken larunbatean ospatzen den Euskal Jaiaren antolaketan Jaiak Koordinakundeak parte hartzen duela, eta parte hartzen duen beste foroetan bezala, hemen ere, antolaketa eredu herrikoi baten alde lan egin dutela adierazi dute, “jaia kudeatuko duen batzorde irekia eratzeko proposamena helarazi diogu udalari behin eta berriro”.

Araba Euskaraz jaia prentsaurre erraldoi batekin aurkeztuko dute Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Araba Euskaraz jaia prentsaurre erraldoi batekin aurkeztuko dute Laudion

Antolatzaileek deialdi berezia egin dute ahal bezain bat euskaltzale bertaratu daitezen Laudion Ekainaren 19an egingo den jaia aurkezteko. Zita, uztailaren 22an, eguerdiko 13etan izango da, Laudioko Udaletxeko balio anitzeko gelan, eta ez da ohiko agerraldia izango.

Laudion ospatuko den Araba Euskaraz 2011 aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Laudion ospatuko den Araba Euskaraz 2011 aurkeztu dute

Gasteizen emandako prentsaurrean aurkeztu dute Laudiion 2011ko ekainaren 19an izango den Araba Euskaraz jaia. Bertan izan dira Joseba Aginagaldea (Arabako Ikastolen Elkarteko Zuzendaria), Ainhoa Uriarte (Laudio Ikastolako ikasle ohia eta Lehendakaria), Juankar Bermejo (Laudio Ikastolako Zuzendaria 2010/11 ikasturtean) eta Jon Karla Menoyo (Laudioko Alkatea).

Udarako euskarazko postal lehiaketa antolatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Euskara  Urduña

Udarako euskarazko postal lehiaketa antolatu du udalak

Euskara bultzatzeko asmoarekin uda honetarako  jarduera berri bat antolatu du udaleko euskara batzordeak, postal-lehiaketa alegia. Lehiaketak postal bat euskaraz idaztea du helburu. Lehiaketaren baldintzak hauexek izango dira:

Bekak eskuratzeko epea zabalik dago Urduñako euskara zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Sanchez   Euskara  Urduña

Bekak eskuratzeko epea zabalik dago Urduñako euskara zerbitzuan

2009-2010 artean Urduñan izan diren euskarazko ikastaroetan aritu diren ikasleek eskuratu ahal izango dituzte bekak.

Euskara zerbitzuari egingo zaizkio eskaerak eta bertan aurkeztu beharko dira 8:00etatik 15:00etara bitartean. Epea zabalik dago uztailak 30 arte.

Programa honetan parte hartzeko, eskaera aurretik egin behar da eta diru laguntzak jaso ahal izateko ezinbestekoa da baldintzak betetzea, horien artean, gutxienez eskolara %80era joan izana.

Ehundik gora izango dira Udan Euskarazen parte hartuko duten haurrak

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Euskara  Urduña

Ehundik gora izango dira Udan Euskarazen parte hartuko duten haurrak

Badator uda eta horrekin batera aisialdia euskaraz aritzeko aukera. Urtero legez Urduñan udan euskaraz eta udako ludoteka proiektuak egiten dira uda partean. Aurten uztailaren 1an hasiko dira eta uztailaren 23an amaitu egingo dira ondorengo ordutegiarekin: goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batera. Bi Proiektu hauek Urduñako Herri Ikastetxean egiten dira eta herriko haur guztiek parte hartu dezakete.

 Guztira hiru aste izango dira tailerrez, txangoz, jolasez disfrutatzeko aukera paregabea. 

Araba Euskaraz Laudion izango da 2011n

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

Araba Euskaraz Laudion izango da 2011n

2011rako lekukoa hartu du Laudio Ikastolak. Joan den igandean Agurainen izan zen jai handian jakinarazi zuten publikoki, Luis Javier Garcia Zuzendariaren ahotik. Jada sei urte igaro dira Araba Euskarazen jaia aiaraldetik kanpo, eta datozen hileetan, zeregin ugari egongo dira dudarik gabe jai egun honen antolaketan. 

2005ean Amurrion izan bazen ere, Laudiok 2000 urtean izan zuen egun hau antolatzeko parada. Hamaika urteren ostean berriro ere beteko zaizkigu herriko kale eta plazak jendez.

Gazteentzako surf ikastaroa euskarari oxigenoa emateko

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Gazteentzako surf ikastaroa euskarari oxigenoa emateko

Eman oxigenoa euskarari dinamikaren eskaintza berri bat dakarkigu oraingoan Laudioko Udaleko Euskara Arloak. Gazteen artean euskara sustatzeko SURF ikastaro erakargarria hain zuzen ere.

Ikastaro hau uztailean zehar egingo da Sopelako uretan eta adinaren araberako bi talde desberdindu egongo dira, egun ezberdinetan hondartzara gerturatuko direlarik. Antolatzaileek adierazi digutenez, "ezer ez dakitenentzako ikastaroak dira eta bertan utziko dizkiete jantziak, ohola eta gainerakoa".

Asteburu honetan, “Okondo Euskaraz”

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Euskara

Asteburu honetan, “Okondo Euskaraz”

Ostiralean hasita eta igandera bitartean, euskarazko hainbat ekitaldi izango da Okondon . Araba Euskaraz jaialdira joateko autobusa jarri du udalak.

Haurrak arkeologiara hurbildu asmoz iritsi da "Sorginaren eskutik, zeu ere arkeologo" programa

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

Haurrak arkeologiara hurbildu asmoz iritsi da "Sorginaren eskutik, zeu ere arkeologo" programa

 Sorgin Zapatuak programaren barruan, beste eskaintza bat da honakoa. Joan den larunbatean HISTORIAURREA arakatzen ibili baziren, datorren larunbatean ERDI AROA izango dute aztergai irteerarekin bat egin duten haur guztiek. 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako programa da hau, eta joan den larunbatean hasitako ARKEOLOGIARA HURBILTZEKO bideak ireki ditu jada.

Euskara eta taldeari buruzko gogoeta egingo du Hogeitalau elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Euskara eta taldeari buruzko gogoeta egingo du Hogeitalau elkarteak

Aiarako Hogeitalau Euskara elkarteak ostegun honetan, ekainaren 10ean, eskualdeko euskararen inguruko hausnarketa burutuko du Arespalditzako Areto Nagusian. Hogeitalau elkartea Aiarako euskaldunak biltzeko asmoz sortutako bilgunea da. Joseba elkarteko kideak adierazi du, garrantzi handiko hitzordua izango dela. Hori dela eta,  euskaltzale orori irekitako batzarra antolatu eta bertaratzeko deia  luzatu  dute: "ahalik eta jende gehien bil gaitezen".

Udan ere euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze   Euskara  Urduña

Aurtengo udan ere Urduñako umeek oporrak euskaraz pasatu ahal izango dituzte. Izan ere, urtero bezala, haurrak 'udan euskaraz', 'badator gazteok udan' eta 'udako ludoteka' programetan apuntatu daitezke. Udararako sortzen diren talde hauen helburua, hiriko umeek aisialdi denboran euskaraz hitzegin dezatela da.

Haurrak talde hauetan apuntatzeko euskara zerbitzura jo. Epea ekainaren 18an bukatzen da.