Umeentzako ipuin lehiaketa

2019/12/10 23:30

Arrankudiaga-Zollo |Haurrentzako jarduera

12 urtetik gorako umeentzako ipuin lehiaketa antolatuko du Arrakudiaga-Zolloko gazte asanbladak. Ipuinak abenduaren 10a arte bidali ahal izango dira azgazte@gmail.com helbidean. Sariak abenduaren 24an banatuko dira. 

Umeentzako irakurketa kluba

2019/12/12 18:00

Laudioko Udal Liburutegia | Aiaraldea |Tailerra

Abenduaren 9an, astelehenean, Txani Rodriguez idazleak koordinatzen duen helduentzako irakurketa klubaren bilera berria egingo da udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Euskaraz irakurtzeko kluba abenduaren 16an elkartuko da, 19:30etatik aurrera, espazio horretan bertan. Haurrentzako irakurketa klubaren hurrengo hitzordua, berriz, izango da abenduaren 12an, 18:00etatik aurrera. Horietako batean parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da.

Haurrentzako irakurketa kluba

2019/12/12 18:00

Laudioko Udal Liburutegia | Aiaraldea |Haurrentzako jarduera

8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako irakurketa kluba izango da. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Lamuzako udal liburutegian, liburutegia@laudio.eus helbidera idatzita edo 94 403 49 60 telefonora deituta.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna

2019/12/13 18:00

Bañueta kiroldegia | Amurrio |Haurrentzako jarduera

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza ikuskizuna antzeztuko dute. Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute eta Kultur etxean erosi ahalko dira abenduaren 9tik aurrera. 2 urteko gelatik DBHko bigarren mailara arte dauden ume guztiek bina sarrera dituzte bermatuta, baina abenduaren 5a baino lehen hartu beharko dira Kultur etxean.

Ipuin kontalaria

2019/12/13 18:00

Udal liburutegia Laudio |Haurrentzako jarduera

Udal liburutegiak “Gabonetako ipuinak” saioa hartuko du datorren abenduaren 13an, ostiralean. 18:00etatik aurrera izango da. Bereziki zuzenduta egongo da 4 urtetik gorako haurrentzat.

Aiaraldeko kirol urtekariaren aurkezpena

2019/12/13 19:30

Amurrio Antzokia | Amurrio |Aurkezpena

Aiaraldeko kirol urtekaria aurkeztuko da 19:30etatik aurrera.

Izotz-pistara irteera

2019/12/14 17:00

Laudioko Gaztelekua | Laudio |Irteera

Gaztelekuak izotz-pistara irteera eskainiko du datorren abenduaren 14an, larunbatean, 17:00etatik 20:00ak arte. 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat izango da. Izena emateko aukera izango dute gazteek abenduaren 11ra arte, Gaztelekuan bertan. Nahiz eta doakoa izan, 5 euroko fidantza jarri beharko da.

Sorgin zapatua

2019/12/14 17:30 - 19:00

Frontoi etxea Laudio |Haurrentzako jarduera

"Lorategian" umeentzako antzerkia

2019/12/15 12:00

Amurrio Antzokia | Amurrio |Antzerkia

1-5 urte bitarteko umeentzako Lorategiak antzezlana eskainiko da Teatro Paraisoren eskutik. Sarrerek 4 euro balioko dute eta egunean bertan zein lehenago (Kultur etxean) eskuratu ahalko dira. 

"Manou"

2019/12/15 17:30

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea | Laudio |Zinema

 Animaziozko filma haurrentzat

Prezioa: 3 euro

Irakurketa kluba

2019/12/16 19:30

Laudioko Udal Liburutegia | Aiaraldea |Tailerra

Abenduaren 9an, astelehenean, Txani Rodriguez idazleak koordinatzen duen helduentzako irakurketa klubaren bilera berria egingo da udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Euskaraz irakurtzeko kluba abenduaren 16an elkartuko da, 19:30etatik aurrera, espazio horretan bertan. Haurrentzako irakurketa klubaren hurrengo hitzordua, berriz, abenduaren 12an izango da, 18:00etatik aurrera. Horietako batean parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da.

Olentzeroren bisita Menagaraiko "Amor misericordioso" eskolan

2019/12/17 17:30

Menagaraiko "Amor misericordioso" eskola Aiara Menagarai |Ekitaldia