Bea Isasi eta Bernardo Barcena aiararrak dira Euskadiko bola txapeldun berriak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Aiara  Aiara: Kexaa

Larunbatean jokatu zen Kexaako bolatokian Euskadiko Txapelketa eta bi sariak Aiaran bertan geratu ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Arabako Herri Arteko finala jokatuko dute Herriaren taldearen pilotariek eta paleta jokalariek igandean

Erabiltzailearen aurpegia Herriaren Pelotazale Elkartea   Kirola

Berriro ere Arabako Herri Arteko finalera heldu da Laudioko taldea. Igandean, Maeztun, Maezturen kontra irabazi eta gero finala zain dugu ekainaren 16an.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Egun osoan luzatu zen UdaberriRock jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Artziniega

Zortzi talde aritu ziren larunbat gauean Artziniegako UdaberriRock jaialdian: Moonshine Wagon, Desorden, Cruce de miradas, C.R.A.S, Gudazaleak, Sinmas, Mugan, Patx&Run eta DJ Loro. Baina egitaraua ez zen gauera mugatu. Goizean trikipoteoa egon zen herrian zehar, eta Ongi Etorri errefuxiatuak elkartearen gunea ere atondu zuten. Errefuxituen aldeko borrokara bideratuko dute ekimenaren bidez bildu duten dirua.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Lagunarteko partidekin ospatu zuten Sugarrak Day eguna

Erabiltzailearen aurpegia Sugarrak Laduio   Kirola  Laudio

Granja kiroldegian egun osoko egitaraua prestatu zuen Sugarrak Laudio taldeak. 

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Ehunka lagun batu ziren atzo Foru plazan Bizkaiko Abesbatzen topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Bizkaia osotik ehunka abeslarik jo zuten Urduñara abesbatzen topaketak erakarrita. Foru plazan egin zuten erakustaldia eta gero elkarrekin bazkaldu zuten Antzina Gure Amako ikastetxean. Goiz eta eguerdi osoan giro bikaina egon zen udalerrian.

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Sexu eta genero aniztasuna aldarrikatu dute gaur Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Aiara Berdintasunaren Alde   Jendartea  Aiara

Aiara Berdintasun Foroak deituta, Maroñotik abiatu dira gaur hainbat lagun sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzeko mendi ibilaldia eginda. Besteak beste, gerra zibilak utzitako lubakiak bisitatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Ehunka korrilakarik eta patinatzailek parte hartu dute Josito Memorialaren VII. edizioan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

700 lasterkarik baino gehiagok izena eman dute gaur Jose Manuel Fernandez Arza laudioarra omendu duen proban. Gainera, patinatzaileek ere izan dute tartea.

»» Ikusi argazki guztiak (269)

Folklore jaialdia egin zuen atzo Galiziar Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Galiziar Zentroaren 50. urteurrena dela eta, folklore jaialdia egin zuten atzo Laudion. Goizean zehar kaleetan gaita jotzen aritu ziren eta arratsaldean dantza taldeen erakustaldia izan zen nagusi. Itxarkundiakoekin batera Buxos Verdes eta Espalladoiro taldeen emanaldia egon zen Aldai plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Ikasle eta guraso andana bildu da Latiorro ikastetxeko festan

Erabiltzailearen aurpegia Fontso Larrazabal   Hezkuntza  Laudio

Latiorro Ikastetxeko jaia ospatu dute gaur. Eskola kirolak izan dira goizeko protagonista nagusi, umeek partidak eta erakustaldiak egin baitituzte. Ondoren, herri bazkaria izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Ikasturte amaierako festa egin zuten atzo Virgen Niñan

Erabiltzailearen aurpegia Virgen Niña ikastetxea   Hezkuntza  Amurrio

Atzo arratsaldean egin zuten ikasturte amaierako festa Virgen Niña eskolan. Haurrentzat ekintza ugari egon ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

"Barrutik eta kanpotik bizi beharreko lasterketa da Zegama-Aizkorri"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Artziniega

Atzo izan zen Zegama-Aizkorri mendi maratoi ospetsua. Zuriñe Frutos artziniegarra aritu zen, besteak beste, lehiatzen. 

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Bizkaiko Batzar Nagusiek deitu zituzten atzo mendizaleak Ganekogortan

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Egiluz   Historia  Arrankudiaga-Zollo

Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatu zuten atzo mendizaleen topaketa Ganekogorta mendian. Kondaira jarraiki, adarraren soinuak entzuteko aukera egon zen tontorrean. Hainbat lagun batu ziren mendian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Giro beroa nagusi Amurrioko Txakolin Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Amurrio

Txakolin Eguna ospatu dute gaur Amurrion. Parkearen bueltan kokatu da festa eremua. 

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Eguzki zein itzalpean ospatu zuten Apdemaren jaia

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Arribas   Jendartea  Amurrio

Eguraldia lagun, dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo Apdemaren baitako Gazte Alaiak taldeak antolatutako jaian. Juan Urrutia plazan hasi zuten festa, eta Matiasera mugitu ziren gero. Bertan egin zuten bazkaria.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

100 ikasle ohi bildu ziren Luiaondon, eskola zaharretako bizipenak gogora ekartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Javier Solatxi Sanchez   Jendartea  Aiara  Aiara: Luiaondo

Luiaondoko Eskoletako 100 ikasle ohi inguru bildu ziren atzo herriko Gizarte Etxean, euren arteko topaketen 6. edizioa egiteko. 

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Dozenaka lagun batu zituen Lamuza Eskolako "12 ordu futbolean" ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Lamuza Ikastetxea   Kirola  Laudio

Urtero bezala, "12 ordu futbolean" ekimena antolatu zuen atzo Laudioko Lamuza Eskolak. Goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara arte dozenaka lagun aritu ziren ikastetxeko patioan baloiarekin jolasten. Lamuzako ikasle eta ikasle ohiez gain, beste hainbat ikastetxe eta eragileetako kideek hartu zuten parte egitasmoan: Latiorro Ikastetxekoak, Laudio eta Aresketa Ikastoletakoak, Altzarratekoak, Babakanekoak, Gaztetxekoak, La Milagrosakoak eta Aretako Eskolakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Feminismoz busti dute Orozko Aiaraldeko Emakumeen Topaketan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Orozko

Atzo izan ziren Aiaraldeko Emakumeen* II. Topaketa Feministak. 40 lagunek hartu zuten parte ekimenean. 

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Altzarrate peñak bere sariak banatu ditu gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

CD Laudioko zaleek Iker Bravo, Joana Arranz, Jabi Herrero, Fernando Villaverde eta Maria Angeles Arbaizagoitia omendu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Udako tenperatura izan dute Hockey Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Fontso Larrazabal   Kirola  Laudio

Dozenaka lagun elkartu dira Gardeako Hockey zelaian kirol hori praktikatzeko. Umeak, gurasoak, eta jende gaztea ere animatu dira topaketaren edizio berrian parte hartzera. Bero izugarria egin du, baina horrek ez ditu jokalariak gelditu, ura baliatu baitute tenperaturei aurre egiteko. Horren ostean, elkarrekin bazkaldu dute eta opari banaketa egon da.

»» Ikusi argazki guztiak (42)

Muralak margotzeko inspirazioa non topatu zuen azaldu du Aaron Diego Escauriazak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Aaron Diego Escauriaza artistak hartu du bere gain Urduñan muralak margotzeko ardura. Atzo hitzaldia eta ibilaldi txikia eskaini zituen azaltzeko zertan oinarritu zen hormak atontzeko. Jende ugarik jarraitu zituen arreta handiz bere argipenak.

»» Ikusi argazki guztiak (14)