Eguraldia petrala izan arren, jende ugari igo zen Zolloko jaietara

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo  Arrankudiaga-Zollo: Zollo

Zolloko Jaiak ospatzen ari dira ostiraletik eta gastronomia eta kontzertuak ez ezik, herri kirolak ere izan dira pizgarri handia jendea erakartzeko. Izan ere, atzo gauean Iker Ibarrondo aizkolariak egin zuen debuta eta lagun ugari joan ziren animatzera, bengalak baliatuta, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (63)

Jendetza batu da Artziniega Museoan txarribodan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Artziniega

Adin anitzeko lagunak elkartu dira Artziniegako Etnografia Museoan Txarriboda ospatzeko. Lehenik eta behin, animalia zatitu dute, urratsez urrats, azaltzeko zein den atal bakoitza eta nola prestatzen den. Antzinako usadioak eta gaurkoak nola aldatu diren ere aipatu dute. Gero, lukainkak eta odolosteak nola egiten diren erakutsi dute, eta, azkenik, askaria izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Berriak Supermerkatuetako langileek mobilizazioak indartu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru eta Izar Mendiguren   Ekonomia  Aiaraldea

Laudion eta Amurrion mobilizatu dira berriro Berriak Supermerkatuetako langileak. Izan ere, protesta egitaraua gogortu dute eta gaur zein hurrengo bi larunbatetan ordubeteko lanuzteak egingo badituzte ere, hortik aurrera luzeagoak izango dira lan-etenaldiak.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Landa Eremuko Emakumeen Topaketek kasinoa bete dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru eta Miren Urresti   Jendartea  Laudio

Arabako Landa Eremuko Emakumeen Topaketek 100 parte hartzaile baino gehiago batu dituzte Laudioko Kasinoan. Herri arabarretako hainbat elkartetako emakumeak elkartu dira trebakuntza jasotzeko, baina baita eztabaidatu eta hausnartzeko ere. Erakunde publikoen ordezkariak ere aritu dira, Emakundeko zuzendaria eta Laudioko alkatea, esaterako.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Txani Rodriguez kazetari laudioarrak Minerva aldizkaria aurkeztuko du larunbatean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kultura  Laudio

Txani Rodriguez idazle, kazetari eta gidoilari laudioarrak Minerva aldizkariaren hirugarren alea aurkeztuko du Bilboko Solokoetxe auzoan bihar, azaroak 9, 12:30etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Idoia Mendiak Vox eta eskuinaren aurkako boto sozialista eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Laudio

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko diputatua Laudion egon dira gaur goizean. Kasinoan egin dute hauteskunde ekitaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Madrilerako boto positibo eta eraginkor gisa aurkeztu da EAJ

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika  Laudio

Alberto Acero plazan egin du EAJk azaroak 10eko hauteskundeen ekitaldia. Almudena Otaolak, Mikel Legardak, Aitor Estebanek eta Iñigo Urkulluk hartu dute hitza. 

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Mikologia izan da igande goizeko protagonista Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Udazkeneko Mikologia Azokaren XXXVIX. edizioa ospatu da gaur goizean Laudioko Aldai plazan. Hainbat jarduera egin dituzte bertan: perretxiko eta ziza erakusketak, haur eta gazteentzako marrazki lehiaketa, gastronomia lehiaketa eta pintxo dastatzea. Trikitilariak aritu dira plaza girotzen.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Pintxoak nagusi Udazkeneko Zubi Mikologikoan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Udazkeneko Zubi Mikologikoa egiten ari dira ostiraletik igandera bitartean Urduñan.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Kolorez jantzi dute urteko gaurik ilunena

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Arimen Gaua ospatu zen atzo eskualdeko hainbat txokotan. Ehunka lagun animatu ziren kalera beldurrezko jantziekin mozorrotuta irtetera. Hala ere, alaitasuna eta giro ona izan ziren nagusi gau osoan zehar. 

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Eskuin hirukoitza kanporatzeko boto subiranista eskatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika  Laudio

Espainiako hauteskundeei begirako ekitaldia egin du EH Bilduk gaur goizean Kasinoan. Oskar Matutek eta Iñaki Ruiz de Pinedok hartu dute hitza.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Lanuztea egin dute Berriak supermerkatuetan, urriko hirugarrena

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Ordubeteko lanuztea egin dute gaur Berriak supermerkatuetako langileek, lan baldintzak hobetzea eskatzeko. 12:00etatik 13:00etara egon dira itxita Laudio eta Amurrioko saltokiak.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Legealdiko lehen bisita ofiziala egin zuen atzo Arabako Ahaldun Nagusiak Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Laudio

Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko ordezkari nagusiak bilera egin zuen atzo lehenengo aldiz Laudioko Udalarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

1.112 euro eskuratu ziren La Milagrosa ikastetxeko mendi ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

La Milagrosa Ikastetxeak mendi ibilaldia antolatu zuen igandean Nomeolvides elkartearentzat dirua biltzeko. Zehazki, 1.112 euro jaso zituzten.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

ASASAM elkarteak kirola baliatu zuen osasun mentalaren garrantzia nabarmentzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio

ASASAM elkarteak buru osasunaren esparrua lantzen du eskualdean eta gazteen artean horren kontzientzia zabaltzeko futbol txapelketa antolatu zuen igande goizean Ellakuriko kirol gunean. Txato Nuñez Athletic Clubeko jokalari ohiak banatu zituen sariak.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Algak Maroñoko urtegian

Erabiltzailearen aurpegia naturayala.blogspot.com   Ingurumena

Komunikabideren batean agertutakoaren kontra, ez da inungo isuririk sorturiko zikingunean.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Dozenaka lagunek hartu zuten parte IX. Putxera Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Artziniega

Artziniegako Putxera Lehiaketaren IX. Edizioa egin zen larunbatean. 38 putxera aurkeztu ziren guztira norgehiagokara, eta epaileek lan handia burutu behar izan zuten irabazlea hautatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Orozko Kup 2019ko finalak

Erabiltzailearen aurpegia Olgetan   Kirola  Orozko

Orozko Kup 2019ko paleta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den larunbatean Orozkoko udal frontoian.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Herrialde Katalanen elkartasun izpi bihurtu da Iturrigorri

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Gure Esku Dagok antolatuta herritar ugari joan dira Tologorrira arratsaldean. Argiak piztuta, elkartasuna adierazi diete Herrialde Katalanei. Altsasuko gazteak ere izan dituzte gogoan.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Hamarnaka pertsonek parte hartu zuten Aldamako jaietan asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Hamarnaka persona hurbildu dira azken egunotan Aldamako jaiak ospatzera. 

»» Ikusi argazki guztiak (11)