Eguraldia lagun, ehunka lagun bertaratu dira San Blas azokara

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Laudio

Arrakastatsua izan zen atzoko San Blas azoka, antolatzaileen esanetan. Eguraldiak horretan lagundu zuen, ez baitzuen euririk egin eta tenperatura epela egon baitzen egun osoan zehar.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Hamalau txirrindularik osaturiko eskola mailako taldea egin du aurten Laudioko Txirrindularitza Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kirola  Laudio

Taldea Aiarabikeren babespean arituko da Arabako hainbat lasterketetan. Hiru txirrindularitza modalitatetan parte hartuko dute, errepideko bizikletan, ginkanan eta mendi bizikletan. Azken espezialitate hau eta ziklokrosa entrenatu ahal izateko zirkuitu baten sorrera ere eztabaidatzen ari dira, udalarekin batera.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Mila herritar baino gehiago batu dira Laudioko mobilizaziora

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Arratsalde bizia izan dute Laudioko grebalariek. Bostak aldera kalejira abiatu dute. Latiorrora bertaratu dira, bertako taberna batzuk irekita zeudelako. Ordubete inguru eman dute auzoan, eta Lamuza plazara joan dira gero, bertatik abiatzekoa baitzen arratsaldeko mobilizazio zentrala.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Amurrioko herriguneko jarduera ekonomikoa gelditu du grebak arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Amurrio

Piketeak bi negozioetara jo du dena zegoelako itxita udalerrian. Arratsaldeko manifestazioan ehunka lagun bildu dira eta aldarrikapen ugari islatu dute ibilbidean zein ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Jarraipen zabala izan du greba orokorrak Laudion, saltoki gehienak itxita baitaude

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Fabriketan hasi eta herrigunean amaitu da Laudioko piketea. Greba deialdiak oihartzun handia izan du udalerrian, saltoki gehienek (Eroski barne) jaitsi baitute pertsiana. 

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Pikete informatiboak nagusi, Amurrioko greba orokorraren lehen zatian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Amurrio

Amurrio eta Laudion batu dituzte indarrak Aiaraldeko grebalariek. 5:00etatik 10:30ak arte, lantegi zein herrigunean aritu dira bizitza, lan eta pentsio duinen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzen. Herriko saltoki gehienek itxi dituzte ateak, jarraipen zabala izan du grebak hortaz.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Labakak eta Telletxeak irabazi dute Herriaren txapelketa, hirugarren urtez

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kirola  Laudio  Laudio: Areta

Labaka eta Telletxea izan ziren Aretako Herriaren Pilota Txapelketako garaileak hirugarren urtez jarraian. Ostiral arratsaldean jokatu zen finalean 22-12 gailendu ziren Murua eta Albizu bikotearen aurka. Promesen kategorian, Aretako Txapelketa V. edizioan, Hormaetxe eta Egaña izan ziren irabazleak, Alonso II eta Etxebarria garaituta. Kasu honetan ere berbera izan zen emaitza, 22-12. Gazteen kategoriako lau t'erdiko finala, aldiz, Eskuzak irabazi zuen, Piconen kontrako partiduan 18-8 irabazi baitzuen.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Goikogane eta Kamaraka medietara igo ziren Ganzorrotzeko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Ganzorrotz Mendi Kirol Elkartea   Ingurumena

Ganzorrotz Mendi Taldeko zenbait kide Laudiora bertaratu ziren igandean eta handik Goikogane eta Kamarakako bidea hartu zuten. 14 kilometroko ibilbidea bete zuten guztira, 4 ordutan.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Olabezarren San Babilas Jaiak ospatu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Alamillo   Kultura  Aiara  Aiara: Olabezar

Hiru eguneko jaiak izan dituzte Olabezarren asteburuan. Ostiralean hasi ziren San Babilasen omenezko ospakizunak eguerdian luntxa eta mezarekin. Trikitiaren musika izan zuten dena girotzeko. Larunbatean eta igandean tortilla eta mus txapelketa antolatu zituzten.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Greba orokorrera batzeko deia luzatu dute gaur eskualdeko pentsiodunek

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Jendartea  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

Dozenaka lagun manifestatu dira gaur goizean eskualdeko kaleetan zehar 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde. Pentsio publiko duinen aldeko aldarriak plazaratu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

San Sebastian jaia baliatu zuten okondoarrek elkartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Naiara Otaola   Kultura  Okondo

San Sebastian ospakizuna izen bereko baselizaren inguruan abiatu zuten okondoarrek larunbat eguerdian. Norberak eramandako jakiak dastatu eta partekatu zituzten bertaratutakoek eta gero herrira jo zuten, eukaliptoa moztuta. Ondoren, erdigunetik paseatu zuten zuhaitza eta poteoan aritu ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Aiaraldeko lasterkariak hainbat aldiz igo dira gaur podiumera Amurrio Krosean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Amurrio

Lanbroa eta hotza goizeko lehen orduetan gailendu badira ere, eguraldia bikaina izan da Amurrio Krosean eta ehunka lagun elkartu dira Reforren.

»» Ikusi argazki guztiak (205)

EAJk eta PSE-EEk herrian gertatutako pintadak eta ekintzak gaitzetsi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Amurrio

Amurrioko alderdiek salatu dute atzo eta azken egunetan egindako pintadak. Euren ustez, herritarrak nekatuta daude horretaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kasinoa bete zuen Xabi Basterraren disko aurkezpenak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Laudio

Atzo 20:00ak aldera aurkeztu zuen Xabi Basterra Laudioko musikariak Zero. diskoa. 100 lagun baino gehiago batu ziren Lamuza Parkeko Kasinoan eta ordubetez entzun zituzten bere abesti berriak.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Euskadiko aretoko arku txapelketa hasi da Bañueta Kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Amurrio

Kategoria eta diziplina anitzeko Euskadiko aretoko arku txapelketa abiatu dute gaur eguerdian Amurrioko Bañueta Kiroldegian 13:00etan, eta bihar 09:15ean amaituko dute lehiaketa. Banakako eta taldeko probak jokatzen ari dira bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Prekarietateak sortutako lan heriotzak salatu ditu Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Ernaik ekintza gauzatu du gaur eguerdian Amurrioko herrigunean prekarietatea salatzeko. Zehazki, bide nagusia oztopatu dute. Gazte erakundeak nabarmendu du prekarietateak harreman zuzena duela lan heriotzekin. Eta, bide batez, datorren ostegunerako deitua dagoen greba orokorrera batzeko deia egin dute.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

"Errexala" eta "Altubepekoak" taldeak, Arabako Kuadrilla arteko Bertsolari Txapelketaren saltsa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Atzo izan zen Arabako Kuadrilla arteko Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Basalarrina elkartean kantatu zuten Aiaraldeko "Altubepekoak"  eta Gasteizko "Errexala" taldeek. 

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Matxinkorta Mendi Taldeak herrian bertan ospatu zuen III. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Arrankudiaga-Zollo

Matxinkorta Mendi Taldeak Arrankudiaga eta Zolloko inguruetan egin zuen ibilaldia igandean bere III. urteurrenaren harira.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Eskualdeko 4 txirrindulari arituko dira Euskadi Fundazioan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Aiaraldea

Uxue Albizua, Jone Otaola, Zuriñe Otaola eta Gotzon Martin egon ziren asteartean Euskadi Fundazioaren txirrindularitza taldearen aurkezpenean San Mames estadioan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)