“Ikasteko gogoa” jorratuko dute gaurtik hasita Aresketa Ikastolaren XVII. Hezkuntza Jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Amurrio

“Ikasteko gogoa” jorratuko dute gaurtik hasita Aresketa Ikastolaren XVII. Hezkuntza Jardunaldietan

Bost hitzaldik osatuko dute jardunaldia, eta urtarrilaren 16tik 20ra egingo dira laurak, 19:00etan Katekesi aretoan.

“Aiaraldeko ikasleek ikastetxeari dioten errespetuak eman digu atentzioa, Italian ez da hala izaten eta”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Hezkuntza  Amurrio

“Aiaraldeko ikasleek ikastetxeari dioten errespetuak eman digu atentzioa, Italian ez da hala izaten eta”

Atzo hartu zuten Italiara itzultzeko hegazkina SAMUELE FALIVENE, DALILA PISCEDDA, MANUELE RISPOLI eta GIULIA GALVANESEk. Egun batzuk eman dituzte Aiaraldean, Amurrioko Zaraobe Institutuko ikasleen familiekin bizitzen, Salernoko Regina Margerita ikastetxeko beste 21 ikasle eta bi irakaslerekin batera.

Zer moduzkoa izan da Amurrion bizitzearen esperientzia?

Udalak berritze lanak gauzatuko ditu herriko hiru ikastetxetan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Hezkuntza

Udalak berritze lanak gauzatuko ditu herriko hiru ikastetxetan

Laudioko Udalak berritze lanak abiatuko ditu uda partean Latiorro eskolan, Aretako Fabian Legorburu eskolan eta Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako Zentroan. 160.000 euroko diru-saila erabiliko du horretarako.

Lanen balioaren %60, 96.000 euro, eskuratu dute Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdian. Gainerakoa, 64.000 euro,  udal aurrekontutik bideratuko da.

"Ereiten" antzezlana aurkeztu du Laudioko DBH 3. mailako ikasle talde batek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio "Ereiten" antzezlana sortu eta aurkeztu berri du Laudio Ikastolako DBH 3. mailako ikasle talde batek.

Bestelako eskola eredua aldarrikatzeko herri eskolak egingo dituzte bihar Ikasle Abertzaleek

Erabiltzailearen aurpegia Samu   Hezkuntza

Bestelako eskola eredua aldarrikatzeko herri eskolak egingo dituzte bihar Ikasle Abertzaleek

Bestelako eskola eredu baten aldeko herri eskolak egingo dituzte bihar Amurrioko Zaraobe institutuan. Aiaraldea osoko ikasleek hezkuntza sistemaren eredu arrotzaz, eskola feministaz, erreformeen desobedientziaz edota eduki propioetaz hausnartu eta eztabaidatuko dute 12:00etatik aurrera.

Ikasleek hiru tailerren bitartez eskola eredu berria irudikatuko dute eta, besteak beste, ikasle bazkaria ere egingo dute ikastetxean.

Ehundik gora ikasle mobilizatu dira beste hezkuntza sistema baten alde

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio Ehundik gora ikasle mobilizatu ziren atzo Laudion, Euskal Herrian deitutako "Ikasle Baterajotze Nazionalaren" baitan.

Euskalgintza Kontseilua jaio da, 40 eragile baino gehiagok sustatuta

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Aiaraldea Ostiralean egin zen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren sorrera ekitaldia. 40 eragile baino gehiago biltzen ditu kontseiluak.

Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sare publikora batuko da aurten

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio

Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sare publikora batuko da aurten

Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen (LHUI) kudeaketa Udalaren eskumenetik Eusko Jaurlaritzaren eskuetara igarotzeko zorian dago. Hala adierazi du Amets Meaza zinegotziak. “Eusko Jaurlaritzak hitzarmena helarazi behar digu datozen egunetan, eta gero guk Udal Osoko Bilkurara eraman behar dugu”, azaldu du.

Gauzak hala, zinegotziak ziurtatu du aldaketa prozesua ikasturte honetan gauzatuko dela. Ikastetxea publiko bihurtzeak udalari urtero 700.000 euro inguru aurreztea ahalbidetuko dio, udal-gobernutik adierazi dutenez.

96.000 euro eskatu dizkio Udalak Eusko Jaurlaritzari, ikastetxeetan obrak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio

96.000 euro eskatu dizkio Udalak Eusko Jaurlaritzari, ikastetxeetan obrak egiteko

Abenduan amaitu zen euren baitan hezkuntza zentroak dituzten udal-eraikinetan obrak egiteko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzetara aurkezteko epea. 96.000 euroko diru-laguntza eskatu du Laudioko Udalak deialdi horretan, honako hiru ikastetxe hauetan obrak egiteko:

Aretako Eskolan: Kanpoko berogailu zirkuitua lurperatzeko diru-laguntza eskatu du Udalak. Obrak 18.000 euroko kostua izango luke.

Maitasuna eta bizipoza landuko dituzte Aresketa Ikastolako jardunaldietan, gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Amurrio

Maitasuna eta bizipoza landuko dituzte Aresketa Ikastolako jardunaldietan, gaurtik aurrera

"Pedagogia eta maitasuna. Bizipozaz hezi” lelopean Aresketa Ikastolak XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekia gauzatuko du urtarrilaren 18tik eta 22ra bitartean (gaur hasita, alegia). Hitzaldiak 19:00etan izango dira Katekesi Aretoan eta sarrera doakoa izango da.

Lehenengo solasaldia Marta Macho-Stadlerrek gidatuko du; EHUko matematika doktorea da eta zientziarekiko jakin-mina eta grina pizten saiatuko da.

Orain Amurriok kritikatu du udalak Eusko Jaurlaritzari Lucas Rey-rentzako diru-laguntza eskatzeko egindako kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Amurrio

Orain Amurriok kritikatu du udalak Eusko Jaurlaritzari Lucas Rey-rentzako diru-laguntza eskatzeko egindako kudeaketa

Amurrioko Udalak diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari -Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, hain zuzen- herriko ikastetxetan zenbait konponketa egiteko.

Familientzako heziketa osasungarriaren inguruko bi ikastaro eskainiko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio

Familientzako heziketa osasungarriaren inguruko bi ikastaro eskainiko dituzte

Adikzioen Prebentzio Komunitariorako Udal Zerbitzuak urtarrilaren 18an eta 25ean heziketa osasungarriaren inguruko topaketekin jarraituko du. Hala, lehenengoa Lehen Hezkuntzako familiei zuzendua egongo da eta bigarrena, aldiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako seme-alabak dituzten sendiei. Bi tailerrak udaletxeko erabilera anitzeko aretoan egingo dira, 15:05etik16:20era.

LOMCE legearen aurkako manifestazio anitza egin zuten ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio

LOMCE legearen aurkako eskualdeko manifestazioa egin zen ostiralean, Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataformak deituta. Guraso, irakasle eta ikasle ugarik parte hartu zuten mobilizazioan.

Argazkiak: Samuel Pasandin 

“Positiboki hezi” guraso eskolak hasiko dira astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Hezkuntza

“Positiboki hezi” guraso eskolak hasiko dira astelehenean

Laudioko Udalak antolatuta, guraso eskolei hasiera emango diete hilaren 19an, astelehena. “Positiboki hezi” lelopean, Osadi osasunezko zerbitzu psikologikoen zentroak hiru eskola eskainiko ditu, seme-alaben ikasketen arabera: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, eta DBH ondorengoak –Lanbide Heziketa edo Batxilergoa-.

Ekimenaren xedea

Eskolen helburua gurasoen prestakuntza eta esperientzia trukea ahalbidetzea izango da, betiere seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duten gaietan, prebentzio agente gisa duten zeregina gara dezaten.

Kale-inkesta: ekonomikoki zaila da ikasturte hasiera?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio Kalera atera gara guraso, ikasle eta eskola materiala saltzen dutenei galdetzera ikasturte hasieran dauden gastu ekonomikoen inguruan.