Laudio BHI, Comenius sarietan garaile

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Hezkuntza  Laudio

Laudio BHI, Comenius sarietan garaile

Laudio Institutuko Comenius programa EAEko zein Estatuko Comenius programa onena izendatu dute. Proiektua Europar Batasunak babestutako programa da. Helburua Europako herrialde desberdinetako ikastetxeekin harremanak sustatu eta elkarrekin lanketa bat burutzea da. Duela 12 urte hasi ziren Laudio Institutuan Comenius programarekin. Gai ezberdinak landu dituzte: herritartasuna, gutxitutako hizkuntzak edo energia, kasu.

“Transmisioa” hizpide Aresketa ikastolak antolatutako jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Hezkuntza  Amurrio

“Transmisioa” hizpide Aresketa ikastolak antolatutako jardunaldietan

Urtero legez, hezkuntzari buruz hausnartzera gonbidatu nahi gaitu Amurrioko Aresketa ikastolak. Izan ere, urtarrilerako, 13an hasi eta 17ra bitartean, Hezkuntza Jardunaldien XIV. edizioa antolatu dute.

Oraingoan, transmisioa izango da jardunaldien leloa, eta gai hori ardatz hartuta hainbat arlotako adituen hitzaldiak egongo dira.

Hitzaldi guztiak Katekesi aretoan izango dira, 19:00etan, eta jende guztiari irekiak.

Hona hemen, bada, hizlarien zerrenda:

 

Astelehena, urtarrilak 13

Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sare publikoan sartzea posible egin dezakeen legea onartu dute Gasteizko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Hezkuntza  Laudio

Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sare publikoan sartzea posible egin dezakeen legea onartu dute Gasteizko Legebiltzarrean

Laudioko Udal Heziketa Ikastetxeak egoera berezia bizi du Lanbide Formakuntzaren esparruaren barruan. Gaur egun, Euskal Autonomi Erkidegoan dagoen Udal ikastetxe bakarra da. Orain arte, Udal Osoko Bilkuran, ordezkapena duten talde politiko guztiek, Omnia taldea izan ezik, ikastetxe hau Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen sare publikoan sartzearen alde azaldu dira. Orain arte, helburu hori zuten hainbat mozio aurrera atera izan dira.

Artziniegako gurasoak Hezkuntza sailburuordearekin bildu dira Lakuan

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil   Hezkuntza  Artziniega

Artziniegako gurasoak Hezkuntza sailburuordearekin bildu dira Lakuan

Ostegunean Zaraobe ikastetxeko garraio arduradunak bertan ikasten duten Artziniegako ikasleen familiekin kontaktuan jarri ziren. Izan ere, ikasturte honetan ikasleek "La Union" autobusa hartu beharko dute ikastetxera joateko. 

Landa eremuetan eskola garraioa mantentzeko eskatu dute Etxaurren ikastolako familiek

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Alegria Respaldiza   Hezkuntza  Aiara

Landa eremuetan eskola garraioa mantentzeko  eskatu dute Etxaurren ikastolako familiek

Arabako Foru Aldundiak egindako zirkular baten arabera, ikastetxetik 2km edo gutxiagora bizi diren ikasleek ez dute eskubiderik izango garraio eta jantoki zerbitzuetan laguntzak jasotzeko.

LOMCEren aurkako aldarrikapenak egin dituzte hainbat ikastetxetan

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Alegria Respaldiza   Hezkuntza  Aiaraldea

LOMCEren aurkako aldarrikapenak egin dituzte hainbat ikastetxetan

Eskualdeko hainbat ikastetxetan LOMCEren aurkako mobilizapen deialdiak egin dira.

Laudio ikastolako Langileen Asanbladak ekaineko ostairaletan elkarretaratzeak deitu ditu 8.30tatik 8.50tara. LOMCEren inposaketei erantzunez Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema propioaren defentsa, Madril eta Gasteizko gobernuek irakaskutzan eta orohar zerbitzu publikoetan ezarritako murrizketen salaketa eta lan erreformari planto eginez Ikastoletako Lan Hitzarmenaren defentsa aldarrikatzeko.

Laudio ikastolako bigarren mailakoek Aiaraldea Irratia bisitatu eta bi programa grabatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Laudio ikastolako bigarren mailakoek Aiaraldea Irratia bisitatu eta bi programa grabatu dituzte

Laudio Ikastolako Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleak Aiaraldea Komunikazio Leihoa bisitatu dute gaur goizean. Eskolan komunikabideak ikasten ari direla-eta, Laudioko egoitzara hurbildu dira. Gela bakoitzak irratsaio bana grabatu du: Mihian kili-kili eta Udaberriko loreak.

"Lanbide Heziketa euskaraz, aukerarik onena!" dela bultzatzeko kanpaina abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Amurrio

"Lanbide Heziketa euskaraz, aukerarik onena!" dela bultzatzeko kanpaina abiatu dute

Lanbide Heziketa euskaraz bultzatzeko hautua egin du Zaraobe Institutuak. "Behar genuela argi izan dugu hasieratik"  Iñaki Rodrigo Lanbide Heziketen arduraduradunaren esanetan urte asko igaro dira hezkuntza mailan eta hainbat aurrerapenak eman dira ereduen arloan: "Euskarazko Lanbide Heziketaren eskaintza, ordea, ez da gaur egun, ziurrenik, %10-%11ra ez da iristen".

Lanbide heziketa ikasketak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Hezkuntza  Amurrio Amurrioko Zaraobe institutuak Lanbide Heziketa ikasketak euskaraz egiteko deia zabaldu du eskualdean.

Umeen erabiltzaile kopurua hazi dela-eta, euskarazko haur literatura eskaintza handituko dute liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Umeen erabiltzaile kopurua hazi dela-eta, euskarazko haur literatura eskaintza handituko dute liburutegian

Laudioko udal liburutegian euskarazko haur literatura eskaintza areagotuko du udalak. Fontxo Larrazabal kultura zinegotziak azaldu duenez, umeen liburu eskaera eta erabiltzaile kopurua asko hazi da: "2009an %9 ziren, 2011an %22 eta 2012an %42". Egun, 21.004 liburu daude herritarren eskura, 5684 euskaraz eta 15187 gazteleraz. "Euskarazko literatura %27 da, gaztelerazkoa %72 eta beste hizkuntzetakoa -ingelera batez ere- %1", zehaztu du. Adin tarteari erreparatuta liburuen %76 helduentzako da, umeentzako %24 den bitartean.

Otsailaren 8a bitartean izango da zabalik 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematikula

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Hezkuntza

Otsailaren 8a bitartean izango da zabalik 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematikula

EAEko gainerako ikastetxeetan bezala, 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematrikula zabalik izango da urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra Aiaraldeko ikastetxeetan.

Eskualdeko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Administrazioak eta udal zerbitzuek aurrematrikula garaiari begirako ekimen ezberdinak abiatu dituzte, publizitate kanpainak edo ate irekien jardunaldiak kasu, gurasoek seme-alaben etorkizun akademikoa aztertzeko momentuan informazio guztia eskura dezaten.

Eskaerak nola bideratu

Laudio Ikastolak XIII. hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Hezkuntza

Laudio Ikastolak XIII. hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu

Beste urte batez, Laudio Ikastolako hezkuntza jardunaldiak ospatuko dira. XIII. edizioa izango da, eta 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei, zein irakasle, ikasle eta beste profesionalei zabalduta dago.

Gai desberdinak jorratuko dira, adituen laguntzarekin. Hausnarketa prozesu bat ematea du helburu, nork bere bizitzara, lanera eta familia esparrura eraman ahalko dituen estrategiak ezartzen laguntzeko.

Multimedia rallyak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Hezkuntza  Aiaraldea Gazteengan euskara eta ikusentzunezkoak sustatzeko multimedia rallyak antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aiaraldeko hezigune ezberdinetan hiru ordutako saioak egin dituzte.

Heziketa talde bat sortu du Hauspoa elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Hezkuntza  Laudio

Heziketa talde bat sortu du Hauspoa elkarteak

Amurrioko Hauspoa elkarteko kideek heziketa talde bat jarri dute martxan. Umeekin egoteko leku bat izan, gurasoen arteko harremanak sustatu eta heziketaren inguruko kezkak elkartrukatzeko gune bat bezala definitu du taldea Jessi Picatoste Hauspoako kideak.

Titiriteroen ipuinak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Hezkuntza  Aiaraldea "Titiriteroen Ipuinak" aurkeztu ditu Bizkaiko Urtxintxa eskolak. Euskal idazleek egindako ipuinak brailez, zeinu hizkuntzan, idatziz eta audioan bildu dituzte. Argitalpenak liburua, CD, DVD eta QR kodeak ditu barnean. Edorta Moreno aretarrak eta Irati Mendiguren laudioarrak jarri diete ahotsa kontakizunei.