Gaurtik aurrera Aresketa Ikastolak antolatutako Hezkuntza Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Hezkuntza  Amurrio

Gaurtik aurrera Aresketa Ikastolak antolatutako Hezkuntza Jardunaldiak

Urtarrilaren 17tik 21era, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 7etatik aurrera, “NORANTZ” izenburuko hitzaldi zikloa izango da Katekesi zinema aretoan.

 Antolatzaileen esanetan “Hezkuntzaren inguruko giza-eztabaidan laguntzen jarraitu nahi du ARESKETA IKASTOLAk. Hori dela eta, Amurrio eta Aiarako hezkuntza komunitatea gonbidatzen du bere XI. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIetara, bai eskoletatik bai familietatik gure eginkizuna hobetzeko ikasten jarrai dezagun.”

PSE-EEak Udal Lanbide Heziketa Eskola ikastegi publikoen sarean sartzea salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

PSE-EEak Udal Lanbide Heziketa Eskola ikastegi publikoen sarean sartzea salatu du

Txaro Sarasua zinegotzi sozialistak prentsa ohar batean adierazi du, PSOEren partetik balorazio negatiboa dela PNVk eskatuta Eusko Jaurlaritzak Udal Lanbide Heziketa Eskola ikastegi publikoen sarean sartzeko hartutako erabakiaren emaitza. Sarasuaren alderdiaren aburuz, PSE-EEak 2010eko urtarrilean burututako plenoan, Lanbide Heziketako eskolak dituen gabeziak garbi utzi zituen, eta oraindik hutsune horiek bete ez izana salatu dute.

Eskola Publikoaren beharra aldarrikatu dute milaka herritarrek Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Eskola Publikoaren beharra aldarrikatu dute milaka herritarrek Amurrion

Geroa landuz lemapean, milaka euskal herritar izan ziren atzo  EHIGEk antolatutako Euskal eskola Publikoaren aldeko jaian. Eguraldiak sor zitzakeen oztopoei aurre eginez, jende andana bildu zen Amurrion prestaturik zeuden zortzi guneetan zehar. Txikienek, gaztelu puzgarrietan, Betizukoen emanaldian, tren txutxuan, rokodromoan eta hamaika ekitalditan zehar ondo pasatzeko aukera izan zuten. Gazteek, Artziniegako batukadaren erritmora kaleak festaz alaitu zituzten. Bertso Sound System ikuskizunean esaterako, raperoak eta bertsolariak aritu ziren hurbildtuakoak zirikatzen.