Laudioko historia ezagutzeko mendi ibilbideak egin dituzte Ermualde inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Historia

Laudioko historia ezagutzeko mendi ibilbideak egin dituzte Ermualde inguruan

Aiaratur, Laudioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, EHU eta Sancho de Beurko elkarte eta erakundeek sustatuta, Laudioko historia ezagutzeko mendi ibilbideak egin dituzte. Hiru dira guztira eta Ermualde inguruan daude: Burdin hesia I, Burdin hesia II eta Errekabieta bidea.

Ibilbideak egiteko seinaleak jarri dituzte eta informazioa argitaratu. Zabaldutako informazioan zailtasun maila, desnibela, nola heldu, zoladura mota edota ibilbidearen luzera jasotzen dira besteak beste.

“Dokumentu ofizial guztietan gaztelania erabiltzen zen, herrian euskaraz egiten zen bitartean”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Historia  Aiaraldea

“Dokumentu ofizial guztietan gaztelania erabiltzen zen, herrian euskaraz egiten zen bitartean”

Historialari amurrioarra da AKETZA MERINO. Abenduaren 3a dela probesturik, euskarak Aiaraldean izan duen bilakaeraren inguruko zenbait galdera erantzun ditu.

Izan da noizbait euskara hegemoniko (hau da, hizkuntza nagusi) Aiaraldean?

Aztarna Etnografia Elkarteak antolatutako jardunaldiak gaur hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Historia  Amurrio

Aztarna Etnografia Elkarteak antolatutako jardunaldiak gaur hasiko dira

Bi hitzaldi antolatu ditu Aztarna Amurrioko Etnografia Elkarteak. Gaur eta bihar izango dira arratsaldeko 19:30ean Kultur Etxean.

Gaurko solasaldia Aiara eta Nerbioko kartografia historikoaren inguruan izango da. Hizlaria, Javi Aspuru izango da.

Orozkoko historia hizpidetzat hartuko dute antolatutako hainbat bisitaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Historia  Orozko

Orozkoko historia hizpidetzat hartuko dute antolatutako hainbat bisitaldietan

Urrian eta azaroan Orozkon hainbat jardunaldi historiko gauzatuko dituzte.

Urrian, burdinaren inguruko hiru bisitaldi gidatuez gozatzeko aukera izango dute Orozkora gerturatzen direnek, Orozkoko udala eta AUNIA kultura taldeak antolatuta. Ekintza horiek Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu dituzte.

Historiari hautsa kentzen ari zaizkio Ermuko nekropolian

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Historia  Laudio Indusketak hasi zen egiten EHUko arkeologo talde bat iragan astean Ermuko Andra Mari baselizan. Emaitza positiboak eman dituzte indusketek, XV. mendea baino lehenagoko nekropoli bat topatu baitute arkeologoek. Doako bisita gidatuak antolatu dituzte lortutako emaitzak jendarteratzeko.

"Kongresu honen bidez fokua ipiniko dugu Gerra Zibilaren Arkeologian"

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Historia  Aiaraldea

"Kongresu honen bidez fokua ipiniko dugu Gerra Zibilaren Arkeologian"

SERGIO ESCRIBANO (Mungia, 1977)  Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea da. Urte batzuk daramatza Laudion bizitzen, eta egunotan tesia aurkeztuta Arkeologian Doktorea bihurtu da.

Emakumeen historia ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu Adratanek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Historia

Emakumeen historia ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu Adratanek

Urduñako Adratan elkarteak Emakumearen historia lantzeko jardunaldiak prestatu ditu azarorako. Azaroaren 6tik 9ra egingo dituzte, eta formatu ezberdinak izango ditu. Batetik, emakumearen inguruko argazki erakusketa jarriko dute ikusgai Kultur etxean. Bestetik, emakumeen memoria azaleratzeko hitzaldi eta tertuliak egingo dituzte.

Madariak 900 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Historia  Aiara  Aiara: Madaria

Madariak 900 urte bete ditu

Madaria herriak 900 urte bete ditu. Hori dela-eta, urtemuga ospatzeko azaroaren 22an eta 23an ekintza ezberdinak egingo ditu Aiarako udalak. 

Historia freskatuz

"Urduñako presoetako asko egoera negargarrian hil ziren"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Historia

"Urduñako presoetako asko egoera negargarrian hil ziren"

PACO ETXEBARRIA (1957, Beasain) Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera Urduñako hilerrian indusketak egiten hasiko da abuztuan. Izan ere, Urduñako kontzentrazio esparruan eta kartzelan 1937-1941 artean hil ziren gorpuak ikertu nahi dituzte.

 

Urduñako hilerria ikerketa eremu bilakatuko duzue, zer dela eta?

Txarlazon ospatuko dute Santiago eguna

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Historia

Txarlazon ospatuko dute Santiago eguna

Uztailaren 25ean Santiago eguna ospatuko dute Txarlazo mendian. Urtero bezala, bi ekimen prestatu ditu mendi taldeak bertaratzen direnentzako. Festa 09:00etan hasiko da, Txarlazorako igoerarekin. Horretarako hitzordua 09:00etan jarri dute Foru plazan. Behin gailurrera iritsita hamaiketakoa egiteko aukera egongo da, txosnan edari eta pintxoak salduko baitituzte. 12:00etan Santiago omentzeko meza egingo dute. Ondoren, mendizerrako zelaietan egunpasa polit bat egiteko aukera egongo da.

Gertaera historikoa

Araban frankismoak egindako errepresioaren inguruko liburua aurkeztuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Historia

Araban frankismoak egindako errepresioaren inguruko liburua aurkeztuko dute

Gaur arratsaldean, ekainak 20, Artziniegako Museo Etnografikoan, arratsaldeko 20:00ak aldera, Javier Gómez Calvo historialari eta unibertsitate irakasleak Matar, purgar, sanar. La represión franquista en Álava liburuaren aurkezpena egingo du. Izatez, EHUko historia doktoretza liburu honetan eskaintzen duen tesiaren bitartez eskuratu zuen egileak.

 

"Guda zibilean faxismoaren errepresioa sufritu zutenak omentzeko garaia zen"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Historia  Arrankudiaga-Zollo

"Guda zibilean faxismoaren errepresioa sufritu zutenak omentzeko garaia zen"

JOSEBA MARTIN (Santurtzi, 1961) "Harrien oroimena" ekimenaren sustatzaileen artean dago. Frankismoaren errepresioa pairatu zuten Arrankudiaga-Zolloko herritarrak oroitu nahi dituzte horren bitartez eta igandean burutuko duten ekitaldiarekin monolitoa jarriko dute herriko plazatik gertu. 13:00etan hasiko da.

Nola bururatu zitzaizuen “Harrien oroimena egitea”?

Aspaldiko ideia da. 78 urte beteko dira uztailaren 18an errepublikaren aurkako estatu kolpea izan zenetik.

Gerra Zibila, Erdi Aroa eta Auzolana izango dira UEUko udako ikastaroen ardatz nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Historia  Aiaraldea

Gerra Zibila, Erdi Aroa eta Auzolana izango dira UEUko udako ikastaroen ardatz nagusiak

Badator uda, eta berarekin batera, badatoz udako ikastaroak. Aurtengo udarako, Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila eta Nafarroako mugak Erdi Aroan izeneko biauzolandegi antolatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

[Erreportajea] Faxismoaren aurkako hesia atzo, ondare historikoa gaur

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Historia  Aiaraldea  Arrankudiaga-Zollo

[Erreportajea] Faxismoaren aurkako hesia atzo, ondare historikoa gaur

1936ko altxamendu militarra lehertu zenean, Hego Euskal Herriko lurraldeek bi bandoetako bat aukeratu behar izan zuten. Nafarroak eta Arabak militar matxinatuekin bat egin zuten. Bizkaiak eta Gipuzkoak, aldiz, Errepublikarekin. Aiaraldea, baina, erdian zegoen; oin bat Araban, Bizkaian bestea. Hori dela eta, Bizkaia defendatzeko sortu zen Burdin Hesiak zeresan nabarmena izan zuen eskualdean.

[Erreportajea] Aztarna elkartea, mende laurdeneko lanari aitortza

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Historia  Amurrio

[Erreportajea] Aztarna elkartea, mende laurdeneko lanari aitortza

Aztarna elkarteak jaso du  2014ko Urrezko Guk saria. Oroigarria  orain jasotzea ez da kasualitatea, elkarteak 25 urte beteko baititu aurten. Mende laurden Amurrio zein Aiaraldeko ondarearen mantentze eta jendarteratze lanean. Urte guzti horietan zehar ugariak izan dira elkartearekin kolaboratu duten herritarrak. Proiektua, baina, norbanako batetik sortu zen: Felix Murga apaiz Zuhatzarraren eskutik. Hala azaldu du Aztarnako kide den  Ramon Zurimendi historialariak. “Apaiza zen, baina ikertzeko grina handia zeukan”.