Nerbioi ibaiaren ibaiertzeak berreskuratzeko ekimena

2013/10/19 07:30

Usilarra parajea (Gorostidi altzari dendaren ondoan) Arakaldo

Arakaldoko Udalak eta "Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal" erakundeak  Nerbioi Ibaiaren ibaiertza berreskuratzeko jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Egun horretan Ibaiertzeko balio naturalak ezagutzeko parada egongo da eta auzolanean, teknikarien laguntzarekin, landare exotiko inbaditzaileak kendu eta bertako espeziak landatuko dira.

Hegoaldera itzultzen, migratzaile txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Hegoaldera itzultzen, migratzaile txikiak

Naturayala blogaren kidea den Gustavo Abascalek azken boladan eskualdeko ingurutan protagonista bihurtuko diren txori migratzaile txiki batzuen berri emateko post berria idatzi du. Hegazti hauen artean: eulitxoriari, txioa edo txinboa daude.

Abuztutik aurrera, bere garaian ugaltzeko asmoz iparraldera mugitu ziren hegaztiak prestatzen hasten dira bere negupasa lekuetara itzultzeko: penintsularen hegoaldea eta afrikar kontinentea.

Apo-hontza kumea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Urduña

Apo-hontza kumea

Naturayalak beste sarrera interesgarria jaso du blogean. Luismak sinatu du:

Euri zirina erortzen hasi zen  dantzan egiten genuen bitartean, gaueko hamarrak inguru ziren, eta Urduñako La Antiaguako auzoko jaietan haurrak non-nahi zebiltzan korrika eta algaraka. Irailaren 6a, eskola hasi berria eta etxerako lanik ez; beraz, ostiralean ez zeukaten etxera goiz joateko premiarik, hurrengo egunaren goiza denbora luzea izango lukete galdutako loa berreskuratzeko.

Ibaia biziberritzeko asmoz, auzolana egingo du Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Ingurumena

Ibaia biziberritzeko asmoz, auzolana egingo du Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek

Flora exotiko inbaditzailea kentzeko auzolana deitu dute larunbatean Orozkon. Nerbio-Ibaizabal eskualdetako ibaietako ertzak hobetzeko proiektuaren barruan antolatu du Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek auzolana.

Egitasmoak baditu aurrekariak eta pasa den maiatzaren 4ean Arrankudiagan egin bezala, herritarren parte hartzea eskatuko du ekintzak. Egitasmoa 10 udalerritan eramaten ari da aurrera. Horietatik 4 Aiaraldean: Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko eta Urduña.

Larunbatean, Orozkon

Uhalde enara

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Amurrio

Uhalde enara

Naturayala blogak beste sarrera interesgarria argitaratu du:

"Riparia riparia espezie mehatxatu hau, kaltebera bezala jasoa Euskadin (167/1996 dekretuan), 2007an detektatua izan zen Amurrion, oinarri artifizial ez hareatsu gainean ugalketako lehen aipua izanik Araban Nerbioi ibaiaren kanalizazioko porlanezkoko paretetan eginiko drainatze hodiak izan ziren hegazti honek aukeratutako lekuak bere txitaldia aurrera ateratzeko.

Ingurumena larreetan jorratuko dituzten jardunaldiak Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Ingurumena  Orozko

Ingurumena larreetan jorratuko dituzten jardunaldiak Orozkon

Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, Neiker, ponentziak emateaz arduratuko da.

Ostiral honetan eta hurrengoan, irailak 20 eta 27,  izango dira jardunaldiak Orozkoko museoan arratsaldeko zazpietan.

Itxina abeltzainen elkarteak, Gorbeialdek eta Orozkoko Udalak antolatu dituzte jardunaldiak eta bi ponentzia ezberdin izango dira. Lehenengoa, gaur bertan emango dena, “Larreen ingurumena ikerketen garrantzia abeltzain kudeaketan” gaia jorratuko da Neiker-ko ikertzaile den Isabel Albizu eta bere taldearen eskutik.

Gorobel Mendilerroko amilburuetako hegaztiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Gorobel Mendilerroko amilburuetako hegaztiak

Naturayala blogak eskualdeko hegaztien inguruko artikulu interesgarria idatzi du. Gustavo Abascal da egilea:

"2003an Gorobel edo Salbada Mendilerroa Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu zuten, Europa mailan nahiz EAEn biodibertsitatea babesteko habitat interesgarriak barne hartzen dituelako, hala nola baso autoktonoak, larreak, bazkalekuak, leizeak eta ur gozoko eremuak. 3.883 hektarea ditu Aiaran, Amurrion eta Uduñan banatuta.

Frackingaren aurkako elkarretaratzea gaur Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Fracking Ez Aiaraldea   Ingurumena

Frackingaren aurkako elkarretaratzea gaur Gasteizen

Segurtasunak (eta ergelkeriak)

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Segurtasunak (eta ergelkeriak)

Patxi Naturayala blogaren kideak beste testu eta argazki interesgarriak eskaini ditu:

"Banengoen ba bizitzea tokatu zaigun planetako eremu txiki hau biziki aberatsa zela bioaniztasunaren aldetik. Urtez urte baina, hasiera batean subjetiboa izan ziteken pertzepzioa nolabait objetibatzen, baieztatzen ari da naturzale ezagun eta ezezagun askoren lanari esker.

Ez Gorbeian ez inon! Fracking-ik ez!!!

Erabiltzailearen aurpegia Fracking Ez Aiaraldea   Ingurumena

Hemen Gorbeiako igoeraren bideo txiki bat. Eskerrak eman parte dizuegu hartu zenuten guztioi eta baita mobilizazio hunkigarri hau babesten duzuen denori. Horrela jarraitzen badugu, ez dute lortuko nahi dutena. Mila esker bihotz bihotzez.

Mozoloen gainbehera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Mozoloen gainbehera

Naturayala blogean Gustavo Abascalek testu interesgarria idatzi du mozoloen inguruan:

"Duela bi aste Urkabustaiz haraneko eliza honetan dauden mozoloak behatzen hasi nintzen. Inguru honetako eliza gehienak ez bezala, eliza hau ez dute eraberritu eta hegaztiek habiak egiten dituzte hormetako arrailetan zein apurtuta dauden teiletako zuloetan. Horrelaxe egin du mozolo-bikote honek.

Argazki bilduma eta lehiaketa inguruko animaliak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Okondo

Argazki bilduma eta lehiaketa inguruko animaliak ezagutzeko

Maider Iglesias Aranzadi Elkarteko kideak abian jarri duten ekimenaren berri eman du hurrengo testuaren bitartez:

Okondon animalia asko eta ezezagunak bizi dira. Askotan gure etxe inguruan egoten gara edota mendira joaten gara eta ez ditugu ikusten, baina bertan izaten dira pizti espezie ugari. Hori dela eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailak, Okondogoiena elkartea eta Okondoko udalak jarduera berri eta berritzailea antolatu dute: Okondotarrek eta udalerrian denbora pasatzen duen jendeak bertako inbentarioan parte hartzea!

Bederatzi enpresek hondakinak murrizteko SARE proiektuan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa   Ingurumena

Bederatzi enpresek hondakinak murrizteko SARE proiektuan parte hartu dute

Amurrio Bideanek aurrera eramandako SARE proiektuaren amaierako bilera egingo du gaur 11:00etatik aurrera Refor Amurrio Enpresaldean. Guztira, 9 enpresek parte hartu dute eta helburua azken hauek beren hondakinak murriztea izan da.

Udalak ingurumenaren arloan egiten duen lanari saria

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Ingurumena  Amurrio

Udalak ingurumenaren arloan egiten duen lanari saria

Maiatzaren 11n Bandera Verde-Municipio Responsable saria jaso zuen Amurrioko Udalak Madrilen.

Saria Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independenteen Federazioak (FUCI) ematen du, Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin lankidetzan.

Udalek ingurumenaren arloan egiten duten kudeaketa aitortzen du sariak, eta aurtengoa XII. edizioa izan da. Sariak bost modalitate ditu, eta Amurrioko Udalak horietako lautan lortu du aitortza; honako hauek dira: