Baso igelak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiara

Baso igelak

Xabik eta Patxik sarrera interesgarria egin dute naturayala blogean Aiaraldeko baso igelen inguruan:

 

Ibilgailu hibrido bat eta bizikleta elektriko bi erosi ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Ingurumena  Amurrio

Ibilgailu hibrido bat eta bizikleta elektriko bi erosi ditu Udalak

Isuri kutsagarriak murriztea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea dira helburu nagusiak

Ibilgailu elektrikoa Toyota etxeko Prius modeloa da; bi motor ditu: elektrikoa bata, eta eztanda-motorra bestea. Ibilgailu horrek ohiko autoek baino erregai gutxiago kontsumitzen du, berotegi efektua eragiten duten gas gutxiago isurtzen ditu eta zarata gutxiago ateratzen du. Udaltzainek erabiliko dute.

SHESAk berehala hasiko ditu ikerketak lur azpian gasa dagoen jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Laudio

SHESAk berehala hasiko ditu ikerketak lur azpian gasa dagoen jakiteko

SHESA -Hidrocarburos de Euskadi- enpresa berehala jarriko da lanean Laudion gasa dagoen ikertzeko. SAIA baimena eskuratu ondoren, Aiaraldeko udalerri ezberdinei eskutitzak bidali dizkie konpainiak. Laudiokoari, zehazki, urtarrilean edo otsailean ikerketa geologikoak egingo dituela adierazi dio.

Unginoko begia itxiko du Foru Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Aiaraldea

Unginoko begia itxiko du Foru Aldundiak

Arabako Foru Aldundiak zabaldu du Unginoko begia itxiko duela. Artzainen eskaera historikoari erantzun dio erakundeak eta aurtengo aurrekontuetan jaso du proiektua.

Aiaraldeko artzainek ardi ugari galdu dituzte Gorobeleko leku bereizgarri honetan eta egoera horren aurrean konponbidea eskatu dute behin baino gehiagotan. Hasiera batean Foru Aldundiak heziak jarri zituen begiaren inguruan baina haizeak eraman zituen eta arazoak lehen zegoen bezala jarraitu zuen.

Ekologisten protesta

Irteera berriak Goikogane Mendi Taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Ingurumena  Laudio

Irteera berriak Goikogane Mendi Taldearen eskutik

2013 urteari ekiteko Goikogane Mendi Taldeak Arabako tontorretan hasiko du bere ibilaldia beste behin. Lehenengo hitzaldia urtarrilaren 13an proposatu dute Jarindo eta Albertia mendietan, eta ostean, hil beraren 27an Kapildui tontorrera igotzeko gonbita luzatu dute.

Agur, tximeletak!

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Agur, tximeletak!

Maider Iglesias, Naturayala blogeko kideak sarrera interesgarria idatzi du: 

Hotza eta euriteak heldu dira eta hauekin batera tximeleten desagerpena eman da gure larre, baso eta herrietan. Eguzkiak bere agerpena egiten duen momentuetan oraindik ere espezie bakan batzuk ikusi ahal baditugu ere, tximeleten garaia amaitu dela esan dezakegu. Mundu guztiak ezagutzen eta bereizten ditu animalia koloretsu eta deigarri hauek, baina, zer dira? Nola bizi dira?

Baso-igel jauzkaria aztertzeko aukera Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Baso-igel jauzkaria aztertzeko aukera Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik

Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia departamentuak biologian, albaitaritzan zein ingurune zientzietako azken kurtsoko ikasle nahiz lizentziatuei praktikak eskaintzen dizkie. Jarduera honekin EHU zein beste unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ditzakete.

Landa lana (populazioen jarraipen eta zentsuak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban burutuko da. Aiaran baso-igel jauzkaria izango da espezierik aztertuena, adibidez, eta laborategiko lana Aranzadiko egoitzan (Donostian) egingo da.

Hegaztien migrazio pasea hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Hegaztien migrazio pasea hasi da

Naturayalak adierazi duenez hasi dira hegaztien bidaiak lurralde epelagoen bila. Ehiztariak irrikaz itxaroten dituzten uso saldoez gain, kurrillo, pirripio, txonta, karnaba, txirta eta arabar zozoen presentzia handia da egunotan.
 
Batzuk, urruneko lurraldetarako bidean egingo dute geldialdia eskualdean. Beste batzuk, aldiz, bertan geratuko dira, urte osoan zehar Aiaraldea bizitoki duten hegaztiekin elkartuz.

Etxe Berdeak programa garatuko du Udaltalde21 Nerbioi Ibaizabalek Aiaraldeko hainbat herritan

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Ingurumena  Aiaraldea  Arrankudiaga-Zollo  Orozko  Urduña

Etxe Berdeak programa garatuko du Udaltalde21 Nerbioi Ibaizabalek Aiaraldeko hainbat herritan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdeko Etxe Berdeak programaren bigarren edizioa martxan jarri du. “Kontsumo arduratsua eta hondakinen prebentzioa etxean”  izango da aurtengo gaia. Bizkaian zehar hainbat tailer egingo dituzte; horietatik hiru Aiaraldean.

Baso igel iberiarra

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Laudio

Baso igel iberiarra

Naturayala blogak igel iberiarraren inguruko azalpenak argitaratu ditu blogean:

 

Hiru urte izango dira Laudioko erreka batean, Nerbioiko arroilan, lehenengo baso-igel iberiarra aurkitu nuenetik, baina iaz arte ez nuen zehaztasunez identifikatzerik izan. Argazki guztiak bertan ateratakoak dira. Harritu egin ninduen aurkitzeak, espezie hori ez baita oso arrunta inguru honetan.

Marisorgin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Marisorgin

Naturayala blogean argitaratutako sarrera interesgarria: 

 

Non zaude, Marisorgin? Non ote dago belardietako erregina? Nire begi nekatuek ez dute aurkitzen zure gorputz luze eta lerdena. 

Frackingak ekar litzakeen kalteen berri emateko hitzaldia antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Frackingak ekar litzakeen kalteen berri emateko hitzaldia antolatu dute

Arrastarian ezarri lezaketen ez-ohiko gas sistema dela-eta hitzaldia eskainiko du Fracking Ez Araba plataformak bihar. Hitzordua 19:30ean izango da, Kale Nagusiko 10. zenbakian; antzinako Lanbide Heziketa eskolan. Frackinga leherketa sistema bat da, ur azpiko harriak apurtzen dituena bertatik gasa ateratzeko. Plataformaren arabera, teknikak airea, ura eta gizakia kutsatzeko arriskua handia sortzen du.

Orozko, Amurrio eta Laudioko alkateak proiektu eolikoen aurka agertu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Aiaraldea

Orozko, Amurrio eta Laudioko alkateak proiektu eolikoen aurka agertu dira

Josu San Pedrok, Josune Irabienek eta Amets Meaza alkateek -Natxo Urkixoren ordez- prentsaurreko bat eman dute, Jesuri-Larragorriren zentral eolikoaren aurka daudela gogoratzeko.

Adie (Orozko), EAJ (Amurrio) eta Bilduko (Laudio) ordezkariek ekimen hau egin dute nahiz eta proiektua geldituta dagoen. Orozkoko alkateak adierazi zuen duela urte bat baino gehiago ez dakitela ezer gehiago errota eolikoen eraikuntzari buruz.  

Agenda 21ek Zilarrezko Tak21 saria jaso du bere kalitate onagatik

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Ingurumena

Agenda 21ek Zilarrezko Tak21 saria jaso du bere kalitate onagatik

Udalsarea 21ek, hain zuzen ere, Jasangarritasunerako Udalerrien Sareak, Amurrioko Tokiko Agenda 21 saritu du Zilarrezko Tak 21 sariarekin. Saria Agenda 21ek duen kalitate onagatik eman diote.

Tak 21ek  Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzen eta aitortzen du, udalerri bakoitzaren errealitatera egokitua dagoena.  Kalitate hoberena erakusten duten Tokiko Agendak saritzen ditu.

"Ardura honi aurre egiteko konpromiso sakona dut, baina kezkak ere ugariak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Orozko

"Ardura honi aurre egiteko konpromiso sakona dut, baina kezkak ere ugariak dira"

 

RAQUEL OLAVARRIA (Orozko, 1983) Adie udal taldeko zinegotzi berria da. Ingurumen sailako ardurak hartuko ditu bere gain aurrerantzean.