San Rokeko auzokideak kexu dira, Tubos Reunidos enpresak sortzen dizkien eragozpenak direla-eta

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Ingurumena  Amurrio

San Rokeko auzokideak kexu dira, Tubos Reunidos enpresak sortzen dizkien eragozpenak direla-eta

San Rokeko Santa Maria de Olarri auzo-elkarteko kideek adierazi dute neka-neka eginda daudela Tubos Reunidos enpresak sorrarazten dizkien arazoekin. Arazo horiek atmosferako isuriei eta zaratei lotuta daude.

Arazoa ez da berria, baina kontua da iazko martxotik hona larriagotu egin dela. Izan ere, ziklogenesiagatik, fabrikaren atzean zegoen pinudia bota behar izan zuten; pinudi horrek horma-babes gisa jokatzen zuen, eta sortutako zarata nola edo hala murrizteko balio zuen.

Bilduk eta EAJk Ganekogortaren defentsarako ekimen bateratua aurkeztu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Ingurumena

Bilduk eta EAJk Ganekogortaren defentsarako ekimen bateratua aurkeztu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bizkaiko Batzar Nagusietako BILDU eta EAJ taldeek Ganekogorta mendi-inguruaren defentsarako Arauz Besteko Saloa aurkeztu berri dute astelehenean. Proposamenaren lehenengo puntuak Ganekogorta parke eolikoaren kontrako adierazpen instituzionala eskatzen die Bizkaiko Batzar Nagusiei. Bigarrena, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailari zuzendutako eskaera da, alegia, parke eoliko proiektuaren ingurumen eraginari buruzko aldeko irizpenik eman ez dezala.

Autoa partekatzeko zerbitzuak izan duen harrena ona ikusita, aparkalekua partekatzeko sistema jarri du abian Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Ingurumena  Amurrio

Autoa partekatzeko zerbitzuak izan duen harrena ona ikusita, aparkalekua partekatzeko sistema jarri du abian Udalak

Udalak 2005an sortu zuen doako ekimen hori, autoa partekatu nahi duten herritarrak harremanetan jartzeko. Interesa duen orok http://amurrio.compartir.org/ webgunean eman behar du izena. Zerbitzuaren bidez, bada, antzeko bidaia egiteko izena eman duten pertsonak ikusten dira. Posta elektronikoaren bidez jarri ahal da haiekin harremanetan. Haien lehentasunak zein diren, autorik baduten ala ez, bidaiaren arrazoia zein den eta beste hainbat datu ikusi ahal dira,  bidaideak errazago topatu ahal izateko.

Jesuri eta Ganeko bizirik: "Energia eta enpresa berdez hitz egiten digute gure ingurumena deuseztatu eta kutsatzen duten bitartean"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Jesuri eta Ganeko bizirik: "Energia eta enpresa berdez hitz egiten digute gure ingurumena deuseztatu eta kutsatzen duten bitartean"

Orozkon eta Arrankudiaga Zollon parke eolikoa egiteko proiektua abian da. Hori dela eta, aiaraldear batzuk Jesuri eta Ganekogorta Bizirik plataforma sortu dute. Horietako bat da Ieltxu Orueta (Laudio, 1985).

Mendiko Lagunak mendi taldeak Ganekogortan eraiki nahi duten zentral eolikoaren aurkako iritzia aurkeztu berri du

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Ingurumena  Amurrio

Mendiko Lagunak mendi taldeak Ganekogortan eraiki nahi duten zentral eolikoaren aurkako iritzia aurkeztu berri du

Aurretik, Izate Ingurumen elkarteak, Ekologistak Martxan, Bizkaiko Mendizale Federazioak, Jesuri eta Ganeko Bizirik, Zanpazu Bizirik, Arabako Mendizale Federazioak, beste hainbat eragilek bezala, zentral eoliko honek ekologikoki oso aberatsa den mendigunean sortuko lituzkeen inpaktuak egundokoak izango direla salatu dute.

¨Oinezbusa¨ ekimena sustatzeko jaia egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa   Ingurumena

¨Oinezbusa¨ ekimena sustatzeko jaia egingo da

Maiatzaren 13an, ostirala, Oinezbusa ekimenaren festa egingo du Udalak Juan Urrutia plazan 17:00tatik aurrera. Ekimen honen helburua ikasleak eskolara oinez edo bizikletaz joatea da, kotxea edo autobusa alde batera utziz eta ibilbide seguru, ekologikoak eta osasungarriak erabiltzea.

Aiarako Kuadrillak ontzien birziklapena hobetzeko kanpaina abian jarriko du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Ingurumena

Aiarako Kuadrillak ontzien birziklapena hobetzeko kanpaina abian jarriko du

"Ontziak, bai eskerrik asko"; horixe izango da Aiarako Kuadrillako ingurumen arloak edukiontzi horiaren bidezko ontzien bilketa hobetzeko abian jarriko duen kanpainaren leloa. Kanpaina prestatzen ari dira arloko arduradunak, eta jakinarazi dute, era berean. hobeto birziklatzerako aholkuak emango dituen bitxilore izango dela kapainaren irudia.

Bizkaiko Ekologistak Martxanek Ganekogortako parke eolikoa geratzeko alegazioak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Bizkaiko Ekologistak Martxanek Ganekogortako parke eolikoa geratzeko alegazioak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Ganekogorta eta Galarraga mendietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Ekologistak Martxan. Adierazi dutenez, ingurumen ezaugarriengatik urteak daramatzate Eusko Jaurlaritzari eskatzen Ganekogorta "babestutako gune" bilakatzeko. Guztira, 80 metroko hamabi aerosorgailu jarriko ditu Iberdrolak Zollon. Horretarako, baina, 8.500 metroko pistak egiteko asmoa iragarri dute, kamioiak igaro daitezen. Ekologistak Martxanek emandako datuen arabera, parke eolikoa eraikitzeko egokitzapenek 14.550 metrori eragingo liekete.

Espezie ugari arriskuan

Amurrio Bidean agentziak “Enpresa eta ingurumena” gida digitala egin du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa   Ingurumena

Amurrio Bidean agentziak “Enpresa eta ingurumena” gida digitala egin du

Gida “Enpresa eta ingurumena” proiektuaren baitan dago, enpresei gai horren inguruko gestioa erraztea helburu duelarik. Proiektua Udaleko Ingurumen Sailarekin batera egingo da eta lehenengo fasean dago.

Basoetako hainbat hezegune atondu dituzte Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Ingurumena  Amurrio

Basoetako hainbat hezegune atondu dituzte Amurrion

2010. urtean zehar, Biodibertsitatearen Nazioarteko Urtean hain zuzen ere, udalerriko hezeguneetan atontze lanak egin ziren. Hau dela eta, Euskal Udal Sareak aitortzen duen Udalsarea 21 saria jaso zuen udalak, eta hainbat garapen proiektutan erabiiko ditu irabazitako 3.000 euroak.

Eskolara bizikletaz edo oinez joateko ibilbideak zehazten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa   Ingurumena

Eskolara bizikletaz edo oinez joateko ibilbideak zehazten ari dira

Udaleko Ingurugiro Arloa eta herriko hezkuntza komunitatea lanean ari dira ibilbide seguruak, ekologikoak eta osasungarriak sortzeko. Helburua ikasleak eskolara oinez edo bizikletaz joatea da, kotxea edo autobusa alde batera utziz.

Oinezbusa haurrei eskaintzen zaien zerbitzu baten proiektua da, egunero eskolara oinez joan daitezen monitore batek lagunduta, alegia. Ideia ikasleek, gurasoek eta irakasleek geralekuak eta ibilbideak zehaztea da.

Biharko 'Mugikortasun Jasangarriaren Eguna' antolatu du Laudioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Biharko 'Mugikortasun Jasangarriaren Eguna' antolatu du Laudioko Udalak

Zazpigarren urtez antolatu dute Europa mailako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan egun berezi hau. Autoak alde batera utzi, eta herriguneetatik mugitzeko beste garraio aukerarik badela erakutsi nahi dute honela. Zaila suertatzen den arren, auto eta garraiobide pribatuen erabilera orekatuagoa egiteko deia egin nahi da jai egun honen bitartez. Zentzuzko eta neurrizko erabilera baten aldekoa, hain zuzen.

Goizeko martxak

Ekainaren 19an Udako Solstizioaren jaia ospatuko da Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Ingurumena

Ekainaren 19an Udako Solstizioaren jaia ospatuko da Amurrion

Udaleko Ingurumen Arloak antolatzen du eta ekitaldiak Aresketamendi parkean egingo dira. Autobusak jarriko dituzte Amurriotik parkera joateko.

Amurrioko Udalaren aldaketa klimatikoaren aurkako programa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Ingurumena  Amurrio

Amurrioko Udalaren aldaketa klimatikoaren aurkako programa ikusgai

Herritar guztiek ikus dezakete Amurrioko Udalak onartutako aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko programa.

Maiatzaren 12ra arte dago erakusgai www.amurrio.org webgunean (gaztelaniaz soilik) eta udaletxeko Ingurumen Sailan (txostena orri honen behealdean deskarga dezakezu).