Etxez etxeko zerbitzua jarri dute abian Urduñako baserritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Bertan behera utzi dute Urduñako Foru plazan egiten zen merkatua, koronabirusa dela eta. Tokiko ekoizleak, baina, ez dira besoak gurutzaturik gelditu. Elkarren artean antolatu eta etxez etxeko zerbitzua jarri dute martxan.

[BERTSOA] Rafa laguna gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

[BERTSOA] Rafa laguna gogoan

Rafa Vascoren lankide batek bertso bat sortu du zendutako laudioarra omentzeko.

Gizonezko bat atxilotu dute genero indarkeria egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Laudio

Gizonezko bat atxilotu dute genero indarkeria egotzita

21:30ak aldera izan da atxiloketa,  Laudioko Landaluze kalean.

Apirilaren 26ra arte luzatuko da konfinamendua gutxienez

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Jendartea  Aiaraldea

Apirilaren 26ra arte luzatuko da konfinamendua gutxienez

Prentsaurrekoa eskaini du Pedro Sanchezek xehetasun gehiago emateko. "Zerbitzu ez funtsezkoak"berriro hasi ahalko dira lanean apirilaren 9tik aurrera.

Rafa Vasco omendu dute Laudioko balkoietatik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Atzo hil zen Rafa Vasco laudioarra. Lagunek bere omenezko txalokada antolatu dute, senideei babesa adierazteko. Bizilagun ugari batu dira omenaldira.

[ERREPORTAJEA] Zaintzatik, komunitatera bidean

Erabiltzailearen aurpegia Zigor Oleaga   Jendartea

[ERREPORTAJEA] Zaintzatik, komunitatera bidean

Araban koronabirusaren krisiaren testuinguruan sortu diren hainbat zaintza sare herritarrekin jarri gara harremanetan. Nola sortu ziren eta zertan ari diren ezagutu nahi izan dugu. Jakinda, horiez gain zaintza praktikatzen duten sare informal ugari dagoela gure herri eta auzoetan, krisiaren aurrean aktibatu direnak zein aurretik ehundutakoak. Bide hasi berrian metatzen doazen jakintzak, lorpenak zein gabeziak konpartitu dizkigute, etorkizunari begira ezinbesteko iritzi dioten lan komunitarioan sakontzea helburu.

Rafa Vasco omentzeko txalokada proposatu dute gaur 19:30ean, atzo zendu baitzen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Rafa Vasco omentzeko txalokada proposatu dute gaur 19:30ean, atzo zendu baitzen

Atzo hil zen Rafa Vasco laudioarra eta bere lagunek txalokada deialdia egin dute gaurko. 19:30ean izango da eta familia babestea izango da helburua.

2020ko Otxomaioko jaiak atzeratu dituzte, kautelazko neurri gisa koronabirus pandemiaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

2020ko Otxomaioko jaiak atzeratu dituzte, kautelazko neurri gisa koronabirus pandemiaren aurrean

Covid-19 birusaren hedapenak eragindako osasun-larrialdiko egoera dela eta, Urduñako Udalak eta Jai Batzordeak 2020ko Otxomaioko jaiak bertan behera utzi behar izan dituzte. Herritarren osasuna eta osotasuna babestea da erabaki horren helburu nagusia eta lehentasunezkoa, kutsatzeko arriskua dela eta. 

[ETXEAN GOXO] Parte hartu marrazki lehiaketan eta eskuratu Zizki Mizki jolas parkerako sarrerak!

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

[ETXEAN GOXO] Parte hartu marrazki lehiaketan eta eskuratu Zizki Mizki jolas parkerako sarrerak!

Aiaraldea Komunikabideak Etxean goxo marrazki lehiaketa antolatu du 12 urte bitarteko umeentzat. Apirilaren 30 arte aurkeztu ahalko dira lanak. Katxiporreta eta Zizki Mizki jolas parkea izango dira babesleak.

EH Bilduk ostiraleroko baserritarren azoka mantentzeko eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Amurrio

EH Bilduk ostiraleroko baserritarren azoka mantentzeko eskatu du

Koalizioak azaldu du lehen sektoreko ekoizleek babesa behar dutela une hauetan eta funtsezko produktuak saltzen dituztela.

Laudiok omenaldia egin die udalerriko haurrei, egungo osasun-krisiarekin duten portaera ona eta ulermena direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Jendartea  Laudio

Laudiok omenaldia egin die udalerriko haurrei, egungo osasun-krisiarekin duten portaera ona eta ulermena direla eta

Ander Añibarro Laudioko alkateak Perez arratoiarekin eta Marigorringo Teilatuipekoarekin hitz egin du ostiraleko 20:00etatik aurrera etxe guztiak bisitatu ditzaten. Herritarrei dei egiten zaie ostiraleko aitorpenean txalo zaparrada handi bat eman diezaieten udalerriko haurrei, beren erantzukizunagatik eta egoten jakiteagatik, eta, horrez gain, hitzordu honetarako balkoiak apaintzeko gonbitea egiten zaie

Amurrioko Gazte Asanbladak berrogeialdira egokitu du bere jarduna

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Amurrio

Amurrioko Gazte Asanbladak berrogeialdira egokitu du bere jarduna

Telematikoki egingo dituzte zenbait ekintza: gitarra tailerra eta bilerak kasu.

Urduñako egoitzak bideo-deiak jarri ditu abian familiak eta adinekoak biltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Urduñako egoitzak bideo-deiak jarri ditu abian familiak eta adinekoak biltzeko

Prebentzio-neurri gisa familien bisitak mugatu ondoren jarri zen martxan sistema hori. Familiek zein pertsona nagusiek bizi duten ziurgabetasun egoera arintzen laguntzen du neurri horrek.

Okondoko Berdintasun Arloak biharko bilera telematikoan parte hartzeko deia zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Okondo

Okondoko Berdintasun Arloak biharko bilera telematikoan parte hartzeko deia zabaldu du

Miren Urresti teknikariak azaldu du norbaitek laguntza teknikoa behar izatekotan, berak eskainiko duela.