Hiru zauritu egon dira A-624 errepidean gertatutako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Hiru zauritu egon dira A-624 errepidean gertatutako istripuan

Lezaman jazo da istripua goizeko 08:00ak aldera, A-624 errepidean, Inoso herriko sarreratik gertu, hain zuzen. Lau autok eta kamioi batek elkar jo dute eta 3 pertsonek zauriak izan dituzte horren ondorioz. Gainera, gidari bat harrapatuta geratu da ibilgailuan, harik eta suhiltzaileek askatu duten arte.

Bi anbulantzia, suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira lekura eta errail bat moztu dute. Ertzaintza trafikoa -momentuz motela da- zuzentzen ari da errepidea garbitzen duten bitartean.

100 proposamen baino gehiago jaso ditu udalak auzo batzarretan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

100 proposamen baino gehiago jaso ditu udalak auzo batzarretan

Bañuetaibar, Alkinar, Goikolarra, Landako, San Jose, Larrabe eta San Rokeko auzo batzarrak egin eta gero, udalak 100 proposamen baino gehiago bildu ditu.

Batzarrik jendetsuenak Goikolarra eta San Jose auzoetakoak izan dira. Udalak nabarmendu du publikoaren profila hetereogenoa izan dela, baina gazte gutxi bertaratu zirela batzarretara.

Aiaraldean bildutako 3.640 kiloko laguntza saharar errefuxiatuen kanpamenduetarako bidean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Jendartea

Aiaraldean bildutako 3.640 kiloko laguntza saharar errefuxiatuen kanpamenduetarako bidean

Otsailaren 27an Bilbotik abiatu zen Piztu itxaropena XII. karabana Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara Euskal Herriko hainbat erakundek jasotako laguntza eramatera.

Amurrio eta Aiarako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lagunen elkarteak, xede honekin eskualdeko herrietan jasotako laguntzaren balantzea eskaini berri du aldi berean kanpainarekin bat egin duten norbanako eta erakunde guztiei egindako ahaleginak eskertu dizkielarik.

Emakunderen komunikazio ez sexista bultzatzeko kodea sinatu du Aiaraldea.eus-ek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Emakunderen komunikazio ez sexista bultzatzeko kodea sinatu du Aiaraldea.eus-ek

Emakunde emakumearen euskal institutuak osatu du komunikazio ez sexista bultzatzeko kode deontologikoa eta 51 eragilek bat egin dute egistasmoarekin. Sinatzaile horien artean Aiaraldea.eus proiektu komunikatiboa dago. Tokiko hedabideak ez ezik, komunikabide orokorrak ere batu dira ekimenera.

Martxoa bitartean Amurrioko Hiribilduaren argazki lehiaketa martxan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Martxoa bitartean Amurrioko Hiribilduaren argazki lehiaketa martxan

Martxoa Amurrioko Hiribilduaren XXXVII. Argazki Lehiaketa egiteko hilabetea izango da. Izan ere hilabetearen 1etik 31ra bidali ahal izango ditu jendeak argazkiak.

Herritarren %93k udal zergak eta tasak epe barruan ordaindu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Herritarren %93k udal zergak eta tasak epe barruan ordaindu ditu

Amurrioarren % 93k udal-zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epean ordaindu ditu. Udalaren iritziz, udalerriko biztanleek herritartasun-erantzukizun handiaren isla dira datu horiek.

Arabako Foru Aldundiaren estatistiken arabera, % 10ak epe barruan ez ordaintzea da ohikoa eta Amurrio zenbateko horren azpitik dago.

Udalak Frontoi kalearen obren proiektu idazketa esleitu du

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Udalak Frontoi kalearen obren proiektu idazketa esleitu du

STOA S.L ingeniaritza enpresa arduratuko da Frontoi kalearen obren inguruko proiektua idazteaz. Udalak 17.847,50 euro eskaini dizkio horretarako.

Soledad Becerril Espainiako Arartekoak baztertu du Maria Luisa Goikoetxearen eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Soledad Becerril Espainiako Arartekoak baztertu du Maria Luisa Goikoetxearen eskaera

Soledad Becerril Espainiako Arartekoak idatziz erantzun zion otsailaren 23an Maria Luisa Goikoetxearen eskaerari. Sevillako alkate ohiak ukatu du Renfek zerbait egiteko aukera izatea Urduñako herritarraren irisgarritasun beharrak asetzeko.

Soledad Becerrilek puntuz puntu errepikatu ditu Renferen argudioak eta baztertu du aurrera egin dezan Maria Luisa Goikoetxearen eskaerak.

Urduñederrak 45.504 euroko defizita eragingo dio aurten udalari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Urduñederrak 45.504 euroko defizita eragingo dio aurten udalari

2016ko ekitaldirako aurreikusten den zama finantzarioa aurkeztu zuten atzo Urduñako udalbatzan. Guztira, 4.224.968 euroko diru sarrera jaso dute aurrekontuan, eta 4.220.472 euroko gastuak.

Hortaz, 4.495,80 euroko superabita izango du Urduñako udalak aurten. Urduñederra SL-ak, berriz, 50.000 euroko defizita izan lezake, 450.293€ sartzea eta 500.392€ gastatzea espero baita.

Hortaz, udaleko ekonomialariak aurkeztutako informearen arabera 2016ko aurrekontuetan 45.504,20 euroko desoreka izango du udalak.

Martxoko elikagai bilketan parte hartzeko deia egin du Nomeolvides Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Martxoko elikagai bilketan parte hartzeko deia egin du Nomeolvides Elkarteak

Laudioko Nomeolvides Elkarteak zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako elikagaiak, garbiketa produktu basikoak eta jostailuak biltzea du helburu.  

2015an bi bilketa egin zituzten. Martxoaren 27 eta 28an egindako bilketan 7,2 tona elikagai eta garbiketa produktu bildu zituzten. Bigarren bilketa irailaren 18 eta 19an egin zuten eta gutxiago bildu zuten, 5 tona inguru, boluntario gutxiago aritu zirelako.

Anfibioentzako urmaela egokitzeko auzolana egin zuten Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

2014an anfibioentzako urmaela egin zuten Urduñan Udaltalde 21eko teknikariek eta laguntzaile ugarik. Animaliak lekua erabiltzen dutela ziurtatu ostean, auzolana deitu zuten berriro asteburuan.

Argazkiak: Urduñako Udala

"Topaleku" gizarte etxe berria zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

"Topaleku" gizarte etxe berria zabaldu dute

Urduñako udalak "Topaleku" izeneko gune berri bat jarri du martxan Alondegian. Helburua doako espazio fisiko estalia eskaintzea da, herritarrek aisialdiaz goza dezaten. Besteak beste, egunkari eta aldizkariak irakurtzeko gunea, jolastekoa eta harremantzekoa ere izango ditu. Udalak adierazi duenez, pertsonen arteko harremanak sustatzea da egitasmoaren helburua. 

"Saharar herriaren borroka zabaltzeko helburuarekin antolatu dugu Aste Kulturala"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

 "Saharar herriaren borroka zabaltzeko helburuarekin antolatu dugu Aste Kulturala"

FATIMA BIDALLE (Mendebaldeko Sahara, 1976) Etawasol elkarteko kidea da. Aste Kulturala antolatu du elkarte horrek Orozkon.

Nola sortu zen horrelako jardunaldi batzuk egitearen ideia?

Italiara joango dira Zaraobeko 26 ikasle gaur

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Italiara joango dira Zaraobeko 26 ikasle gaur

Zaraobe Institutuko Batxilergoko 1. mailako 26 ikasle Italiara joango dira gaur, Salerno hirira, astebeteko egonaldia egitera. Bi irakasle joango dira eurekin, eta bertako ikasleen familien etxeetan hartuko dute ostatu.

Arartekoak ez du irregulartasunik antzeman udal etxebizitzen alokairuen igoeran

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Arartekoak ez du irregulartasunik antzeman udal etxebizitzen alokairuen igoeran

Alkateari bidalitako idazkiaren bidez, Arartekoak Udalak etxebizitza sozialen alokairuan aplikatutako igoeran irregulartasunik antzeman ez duela jakinarazi du. Horren bidez, Laudioko PSEk bidalitako kexarekin hasitako prozesuari amaiera ematen zaio.